Bilboko Barrutietan kultur egitaraua | Kultura Barrutik

Una ría con duende

Flamenkoaren funtsa diren kultur trukea eta adierazpide pertsonala ditu ardatz Xarma duen itsasadarra, flamenkoari buruzko Bilboko jardunaldiak. Eta horiek ematen duten aberastasuna partekatu nahi dute jardunaldiotan. Mundu guztiak senti ditzakeen emozioen eta sentsazioen bidez, flamenkoak indarra eta transmisiorako ahalmena gaineratzen dizkioten sentipen unibertsalak arakatzen ditu.

Una ría con duende

SANTUTXU KOLOREA 2020

Santutxu kolorea irailaren 18an, 19an eta 20an ospatuko da, Karmelo plazan, Bilboko Santutxu auzoan. Santutxu kolorea jaialdiak betiko euskal dantza sustatu nahi du.

Aurten, betiko euskal dantza eta dantza garaikidea nahastuko dira, eta arlo bateko zein besteko talderik onenen emankizunak izango ditugu.

Programa hau Santutxuko Gaztedi Dantza Taldearekin elkarlanean sortu da.

Santutxu kolorea jaialdiaren hirugarren aldia barikuan hasiko da, Tio Teronen Semeak taldearen “Festamendua” emankizunarekin.

Zapatuan, Natxo Monteroren aldia izango da, Barbecho Urbano emankizunarekin; Natxo Montero Gazteri Dantza Taldean hasi zen dantzari. Arratsaldean, Oñatz Dantza Taldearen eta Gaztedi Dantza Taldearen emankizuna izango da nagusi, Gaztediko txistulariek eta gaiteroek lagundurik.

Programa amaitzeko, domekan, Kukai Dantza taldea arituko da, “Gelajauziak” emankizunarekin; konpainia honek sorkuntza garaikidea lantzen du betiko euskal dantzatik abiatuta.

SANTUTXU KOLOREA 2020

Otxarkoaga Artea Kalean 2020

Otxarkoaga auzoan kaleko arte eszenikoak indartzea helburu duen emanaldi-programa baten lehen edizioa da.

Otxarkoaga Artea Kalean 2020

CLOWN ZORROZA 2020

Bilboko Udalaren Kultura Sailak Zorrotzara clown-ikuskizunen erakusketa aipagarria gerturatzeko aukera eskainiko du. Horri esker, Bilboko auzo honetako azoka-plaza genero honetako proposamen berrienez eta freskoenez gozatu ahal izateko agertoki bihurtuko da.

CLOWN ZORROZA 2020

ZIRKUALDE – ERREKALDEKO XI. ZIRKU JAIALDIA

Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan zirkuko arteez soilik egindako jaialdi bakarra dugu. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen du jaialdia. Bertako zein kanpoko konpainiek Errekaldeko plazan aurkezten dizkigute bilbotarroi euren ikuskizunik eta lanik berrienak.

ZIRKUALDE – ERREKALDEKO XI. ZIRKU JAIALDIA

Tailer kulturalak 2020

Bilboko Udalak era askotako ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat, urian erroldatuta daudenentzat. Kirolaren, kulturaren eta aisiaren arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, adineko pertsonentzako jarduerak… den-denak ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoz.

Tailer kulturalak 2020

EXPODISTRITO 2020

EXPODISTRITO, Bilboko Udaleko Kultura eta Sailaren ekimena da, eta bere helburua artea hiribilduko barruti guztietara eramatea eta hainbat artistaren lana ezagutaraztea da, Bilboko Barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloaren zehar bidez.

EXPODISTRITO 2020