Page 3 - 2019ko Kultura Programazioa
P. 3





Aspaldi honetan hirian egindako 

jarduerak era esponentzialean


hazi dira, boom kultural handia

sortu delarik bertan. Esku artean 

duzun argitalpena erakunde

publiko eta pribatuek antolatuko 


dituzten ikuskizun nagusiez beterik 

dago, horrela jakinaren gainean 

egoten zuri laguntzeko eta WOW 

ekitaldirik ez galtzeko. Zure eskura 


jartzeko, kultura eta aisia batzen 

dituen bilduma egin dugu: antzerki-, 

zinema-, musika- eta multimedia- 

jaialdiekin, literatura-lehiaketa


eta jardunaldiekin, artearen arloko, 

dibulgazioko eta ondarea sustatzeko 

jarduerekin, sorkuntza-ikastaro eta 


tailerrekin, deialdi eta lehiaketekin. 

Ekintzaz betetako ipuin honen barruan, 

zure egunerokoak crash egin dezan eta 

zirrara ezberdinez osatutako urtea 


bizi dezazun hainbat ekitaldi aurki 

ditzakezu.

Agenda 9 arlo nagusitan banatuta 

dago, bakoitza bere istorioarekin: 


arte eszenikoak; museoak; ikusmen- 

arteak; letrak eta ezagutza 

jendarteratzea; ikus-entzunezkoa, 

multimedia eta teknologia berriak; 


musika; ondarea eta identitatea; jaiak; 

aisia eta kultura auzoetan. Geure 

hiriko kultura-eskaintza erraldoia 


ordenatzen eta laburbiltzen saiatu 

gara bederatzi atal hauetan, zu 

etxetik irtenarazteko ETA, PLAS! Bilbo 

hiri handiaz gozatzeko.














   1   2   3   4   5