Page 2 - BILBAO KULTURA - 2018KO KULTURA PROGRAMAZIOA
P. 2
























Azken urteetan, Hiriko kultura-jarduera era esponentzialean handitu da, 


bere argiarekin distira egiten duen unibertso bakan bat eratu arte. Eskuen 

artean duzun programazioa bilduma bat da; Bilbok zure esku jartzen 


dituen kultura-hitzordu eta baliabide nagusiena, zehazki. Eta oraingoan, 

Udalaren eskaintzaz gain, pauso bat gehiago eman nahi izan dugu, beste 


erakunde publiko batzuek (Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) 

eta pribatuek sustatutako jarduera ugari barne hartuta. Izan ere, xedea da, 


batetik, denaren berri izatea erraztea eta, bestetik, gure kultura-kosmos 


zabal honetaz ezer ez galtzea.




Hartara, antzerki-, zinema-, musika- eta multimedia-jaialdien informazio 

nagusia bildu dugu, literatura-sariketa eta jardunaldiena, artearen arloko, 


dibulgazioko eta ondarea sustatzeko jarduerena, sorkuntzako ikastaro eta 

tailerrena, deialdi eta lehiaketena. Argitalpenak kultura eta aisia batu nahi 


ditu, eta bertakoen eta bisitatzen gaituztenen eskura jarri nahi du dena. 


Aurkezten ari gatzaizkizun kultura-planeta honetan, urteko egun guztietan 

dago jardueraren bat, abangoardiakoenak diren proposamenetatik hasi eta 


tradizionalenak diren ikuskizunetaraino.






























   1   2   3   4   5