BIGARREN URTEZ JARRAIAN, BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK (BAD) FILM LABUR DOKUMENTALEN ZIKLOA JASOKO DU, ZINEBIREKIN ELKARLANEAN

ZINEBIren azken edizioan izena eman duten dantzari buruzko lan bereziak biltzen dituen “¡Qué nos quiten lo bailao” cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo” zikloa urriaren 23an eta 24an (bihar eta ostiralean) ikusi ahal izango da Bilbao Arten eta sarrera doakoa izango da.

Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako zortzi lan ikusi ahal izango dira. Horien ezaugarri komuna, mugitzen ari den giza gorputzaren aukera ikonografikoei eta dantzarekin duten erlazioari buruz egiten duten azterketa da.

BAD jaialdiaren XVI. edizioak, “¡Que nos quiten lo bailao! Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo” izeneko zikloaren bigarren edizioa antolatu du Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiarekin – ZINEBIrekin, batera. Zikloa bihar eta ostiralean, –urriaren 23an eta 24an­–, ikusi ahal izango da Bilbao Arten (19:00etan), eta sarrera doakoa izango da.

Aurreko edizioan bezala, zikloak, ZINEBIren azken edizioan izena eman duten dantzari buruzko lan bereziak biltzen ditu. Horrela, estetikaren eta generoaren ikuspegietatik elkarren artean oso desberdinak diren film laburrak badira ere, badute ezaugarri komun bat, mugitzen hasten den giza gorputzaren aukera ikonografikoak eta dantzarekin duten erlazioa aztertzeko duten interesa, hain zuzen ere. Dantza, hizkuntza eta irudikatze modu propioak dituen arte adierazpen gisa ulertzen da. Zikloak, Frantziatik, Alemaniatik eta Euskaditik etorritako zortzi lan jasotzen ditu.

 

Horrez gain, ostiraleko, URRIAREN 24ko saioaren aurretik, Ruemaniak euskal taldearen “North star Canada” (15 min.) site-specific dantza piezaren estreinaldia izango dugu. Lan horrek Madrilgo Koreografia Lehiaketako lehen saria jaso zuen 2012ko edizioan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Bilbao Arten, baita ere, eta sarrera doakoa izango da.

 

BAD, Antzerki eta Dantza garaikide jaialdia da, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatua, eta nazioarte, nazio eta toki mailako joera eszeniko berrietan zentratua, bizirik dauden egile garaikideen programazioari, abangoardiari eta arte eszenikoen eta beste arte mota batzuen diziplina artekotasunari arreta berezia eskainiz.

 

AGENDA

 

OSTEGUNA, URRIAK 23 (Bilbao Arte 19:00etan)

 

1.- “Black Box”

2012. 39’00’’. Frantzia.

Zuzendaritza eta gidoia: Lucas Dragone / Vicent Fournier.

Antzezpena: La compañía del espectáculo The House of Dancing Water.

 

2.- “Momentum”

2013. 07’00’’. Alemania.

Generoa: Fikzioa.

Zuzendaritza, gidoia, muntaketa eta animazioa: Boris Seewald.

 

3.- “Le Ballet”

2012. 04’00’’. Frantzia

Generoa: Animazioa.

Zuzendaritza, gidoia, argazkia, muntaketa eta efektu bereziak eta apainketak: Louis Thomas.

 

4.- “Tanz mit ihr”

2013. 25’00’’. Alemania.

Generoa: Fikzioa.

Zuzendaritza eta gidoia: Aylin Tezel.

 

 

OSTIRALA, URRIAK 24 (Bilbao Arte 19:00etan)

 

1.- “Après un rêve”

2012. 28’00’’. Frantzia.

Generoa: Dokumentala.

Zuzendaritza: Louise Narboni.

 

2.- “Rhapsodie pour un pot-au-feu”

2012. 03’00’’. Frantzia.

Generoa: Animazioa.

Zuzendaritza, gidoia eta animazioa: Charlotte Cambon de la Valette / Stéphanie Mercier / Soizic Mouton / Marion Roussel.

 

3.- “Homing”

2014. 29’00’’. Euskadi.

Generoa: Dokumentala.

Zuzendaritza eta gidoia: Xabier Iriondo.

 

4.- “Shunpo”

2012. 04’30’’. Frantzia.

Generoa: Dokumentala.

Zuzendaritza, gidoia eta muntaketa: Steven Briand.

 

 

 

+ INFO: www.badbilbao.com