PEDRO OLEAK BILBOKO ZAZPI KALEAK HARTUKO DITU ASTEAZKENEAN, OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN, “BILBAO-BIZKAIA. EXTERIOR – DÍA” TALDE FILMAREN BARRUAN EGONGO DEN ZONBIEI BURUZKO FILM LABURRA ERRODATZEKO

“Bilbao – Bizkaia. EXTERIOR – DÍA”, Bilbao – Bizkaia Film Comissionek eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Zinebik bultzatutako talde-egitasmoa da, eta azaroaren 16an estreinatuko da, Jaialdian bertan.

Filma osatuko duten zazpi film laburretatik, Luis Maríasek, Javier Rebollok, Sra. Polaroiskak, Enrique Urbizuk eta Mikel Ruedak euren lanak errodatu dituzte dagoeneko hirian, eta azken biak Pedro Olea eta Imanol Uribe izango dira.

gehien daraman jaialdiaren nortasun zeinua den film laburrari balioa emateko eta, aldi berean, hiria eta bertako gune publikoak, batez ere, erakusleiho izateko leku egoki gisa erakusteko xedez, mota guztietako ikus-entzunezko produktuak errodatzeko.

“Bilbao – Bizkaia. EXTERIOR – DÍA”, Bilbo, bere ingurunea eta espazioak, nazioartean zine eta ikus-entzunezkoen industriaren eszenatoki gisa sustatzeko xedez sortzen den eta film laburrez osatuta dagoen film luzea da. Horretarako zazpi zinegile elkartu dira, batzuk beteranoagoak, besteak gazteagoak, denboran zehar askotan filmatu den eta orain goitik behera eraldatuta dagoen hiriarekin duten erlazioaren zazpi begirada pertsonal emateko. Zazpiek euren esfortzua bateratuko dute, oso ikuspuntu anitzetatik filmatutako hiriaren erretratua osatzeko, Bilboko eta Bizkaiko ekonomiaren motore berri izan daitekeenaren hiri espazioen katalogoa osatzeko.

Filma osatuko duten film laburretatik, Luis Maríasek, Javier Rebollok, Sra. Polaroiskak, Enrique Urbizuk eta Mikel Ruedak eurenak errodatu dituzte dagoeneko Hirian, eta azken biak hilabete honetan errodatuko dira, Pedro Olearen eta Imanol Uriberen zuzendaritzapean. Guztiak ere zinegile bilbotarrak dira, bertan jaiotakoak edo bilbotartuak.

Elkarren artean oso desberdinak diren generoko klabeak, fikziozko erregistroak eta baliabide estilistikoak erabiliz, talde egitasmo horrek, Itsasadarra, Ibaieder parkea, Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra, Uribitarte Pasealekua bezalako lekuak, eta baita Hiriaren zortzi barrutiak osatzen dituzten auzoetako txoko bereziak ere beste modu batera ikusteko aukera emango du. Azken emaitza ikusteko azarora arte itxaron beharko da, filma azaroaren 16an estreinatuko baita Campos Antzokian, Zinebi 57ren hurrengo edizioaren barruan.