PASCUAL VILAPLANAK ETA BILBOKO BANDAK MUSIKAREN BITARTEZ LITERATURA EZAGUTZEKO GONBIDAPENA EGITEN DUTE, IGANDE HONETAN, URTARRILAREN 24AN

Baños, Valero-Castells, Canet, Guridi eta Bernstein musikagileen lanak entzungo dira.

Antonio Rupérez antzezleak Miguel Hernándezen poemak errezitatuko ditu.

Hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da, Euskalduna Jauregiko Auditorioan.

Bilboko Udal Musika Banda bere ohiko eszenatokietako batera itzuliko da, Euskalduna Jauregiko Auditoriora, igande honetan, urtarrilaren 24an, eguerdiko 12:00etatik aurrera eskainiko duen oso emanaldi bereziarekin. ‘Literatura ezagutzen´ izeneko 2016ko lehenengo kontzertuak, Roque Baños, Andrés Valero-Castells, Joan Canet, eta Leonard Bernstein bezalako egileen musika lanen bitartez, letrez gozatzeko aukera emango die ikus-entzuleei. Horrez gain, Bandak Jesús Guridi handia ere omenduko du, ‘Una aventura de Don Quijote´ poema sinfonikoa eskainiz, estreinatu zenetik 100 urte betetzen direnean.

Aurten lehen aldiz, José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara, Bilboko Bandaren 45 interprete baino gehiagok musika onez beteko dute Auditorioa. Kontzertuan Antonio Rupérez antzezleak ere hartuko du parte, Miguel Hernándezen poemak errezitatuz Joan Enric Canet Todolí konposatzailearen ‘Viento del pueblo´ dokumental sinfonikoan.

Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, Kutxabank-eko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.Sarrerak zenbakituta daude, musikarekiko duten grina Bandarekin zein lekutatik konpartitu gura duten aukeratzea atsegin duten pertsonengan pentsatuta.

‘Bandarekin bazterrak ezagutzen´ da Pascual Vilaplana zuzendari titularrak diseinatutako lehenengo denboraldi berri honen izenburua. Bandaren eskutik, ikus-entzuleek lurralde berriak gozatu eta, batez ere, aztertu ahal izango dituzte musikaren bitartez denboraldian. Musika helvetiarra ezagutu mundu osoan ezaguna den Franco Cesarini zuzendari eta konposatzailearen eskutik (otsailaren 7an), beste garai batzuk ezagutu Claudi Arimany eta Juanje Silguero paregabeko flauta-jotzaile bakarlariekin (otsailaren 21ean), haurtzaroaren lilura ezagutu (martxoaren 20an) edo oroipenak ezagutu (apirilaren 17an) ahal izango dituzte.

1971n Muron (Alacant) jaioa, José Rafael Pascual Vilaplana, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da. 2015ko urtarrilaz geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da. ‘Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue´ saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000).

2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen Ignacio Morales Nieva Musikako Sari Nazionala jaso zuen.
Albaceteko Orkestra Sinfonikoaren ohiko zuzendaria da 2001az geroztik, eta Murtziako UCAMeko Orkestra Sinfonikoaren eta Oportoko (Portugal) Banda Sinfonikoaren zuzendari gonbidatu nagusia. Horrez gain, Orquestra de Vents Filharmonia taldea zuzendu eta Bandako Zuzendaritza irakasten du Vall d’Albaida Eskualdeko Musika Eskolan. 2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean. Alemania, Argentina, Belgika, Kolonbia, Kuba, Eslovenia, Holanda, Ingalaterra, Italia, Portugal, Errumania eta Suitzako hainbat talde sinfonikoren zuzendari gonbidatua izan da. Ganberako lanak, lan sinfonikoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu, baita Balansiyyà. Bandarako musika biltzen duten 20 CD grabatuak ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET eta DE HASKE zigiluekin.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN 2015-2016 UDAZKENEKO-NEGUKO DENBORALDIA: ‘BANDAREKIN BAZTERRAK EZAGUTZEN´
EUSKALDUNA JAUREGIKO AUDITORIOA, 12:00ETAN
Prezioa: 2 €
Salmenta: Txarteldegiak, www.euskalduna.net eta Kutxabank-en kutxazainak.

* URTARRILAK 24, IGANDEA: ‘LITERATURA EZAGUTZEN´
Zuzendaria: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA
Errezitatzailea: ANTONIO RUPÉREZ (aktorea)
Beste aparteko kontzertu batekin emango diogu hasiera urteari. Udal Bandak, Jose R. Pascual Vilaplana zuzendariaren batutapean, Roque Bañosen, Andrés Valero-Castellsen, Joan Caneten, Jesús Guridiren eta Leonard Bernsteinen obrak joko ditu, besteak beste.

EGITARAUA:
I
Roque BAÑOS (1968) ‘ALATRISTE´ (Fanfarria, 2006)
Andrés VALERO-CASTELLS (1973) ‘POLIFEMO´ (2001)
Juan E. CANET TODOLÍ (1961) ‘VIENTO DEL PUEBLO´ (Dokumental sinfonikoa, 1992) (*)

II
Jesús GURIDI (1886-1961) Mold.: J. Franco / J. R. Pascual-Vilaplana
‘UNA AVENTURA DE DON QUIJOTE´ (Poema Sinfonikoa, 1916) I. Mendeurrena

Leonard BERNSTEIN (1918-1990) Mold.: C. Grundman
‘CANDIDE SUITE´ (1957)
1. The best of all possible worlds
2. Westphalia. Chorale and battle scene
3. Auto-da-fé
4. Glitter and be gay
5. Make our garden grow

* Otsailak 7, igandea: ‘MUSIKA HELVETIARRA EZAGUTZEN´
Zuzendaria gonbidatua: FRANCO CESARINI
Mundu osoan ezaguna den Franco Cesarini zuzendari eta konposatzailearen eskutik, ikus-entzuleek Dalcrozeren, Huberren, Honeggerren eta Cesarini beraren lanez gozatzeko aukera izango dute.

* Otsailak 21, igandea: ‘BESTE GARAI BATZUK EZAGUTZEN´
Zuzendaria: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA
Flauta-jotzaile bakarlariak: CLAUDI ARIMANY ETA JUAN JESÚS SILGUERO
Oraingoan Pascual Vilaplanak zuzenduko du berriro banda eta paregabeko bi flauta-jotzaile bakarlari: Claudi Arimany eta Juanje Silguero. Franz Doppler-en ‘Concerto pour deux flûtes´ joko dute. Richard Wagner-en, William Schuman-en eta Miguel Asins Arbó-ren obrak entzuteko aukera ere izango dugu.

* Martxoak 20, igandea: ‘HAURTZAROAREN LILURA EZAGUTZEN´
Zuzendaria: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA
Gonbidatua: PATXI GONZÁLEZ (aktorea)
Søren Hyldgaardek eta Franco Cesarinik ipuinen mundura eramango gaituzte gure haurtzaroa gogoratzeko Bilboko Udal Musika Bandaren eskutik, Pascual Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean.

* Apirilak 17, igandea: ‘OROIPENAK EZAGUTZEN´
Zuzendaria: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA
Bakarlaria: VICENTE ZARAGOZA LLORCA (marimba)
Denboraldia amaitzeko bestelako instrumentu bakarlaria: marimba. Vicente Zaragoza BOSeko perkusionistak Ramón Garcia i Solerren ‘Concierto para marimba´ obra eskainiko du. Rafael Mullor Grauren, Philip Wilby-ren eta Paul Huber-en obrek osatuko dute udazkenko neguko kontzertu zikloari amaiera emango dion kontzertu honen programa.