BILBAO ARGIA OTXOTEAK ETA BILBOKO GANBERAKO ABESBATZAK ETA ORKESTRAK IREKIKO DITUZTE BIHAR BILBOKO UDALAK ANTOLATU DITUEN GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK, ATXURIKO ENKARNAZIO ELIZAN

Hiriko 29 taldek hartuko dute parte abendu osoan programatutako 14 kontzertuetan, horietako batzuk familia osoari zuzendutakoak, Nervión Kantaren eskutik etorriko den “Horra Mari Domingi” errezitaldia, adibidez, abenduaren 16an, 19:30ean, Bosgarren Parrokian.

Atxuriko, Deustuko, Santutxuko, Abandoko, Abusuko, Basurtuko, San Inazioko, Errekaldeko, Castañoseko, Zabalako, Masustegiko eta Zorrotzako hamalau elizak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak jasoko dituzte abenduaren 30era arte. Aurtengo edizioan, ekimenak 29 talde bilduko ditu, eta lan klasikoz osatutako errepertorioa eskainiko dute, herri abestiak eta musika sakratua, Gabonetako kantei arreta berezia eskainiz. Emanaldi guztietarako sarrera librea izango da.

Lehenengo emanaldia bihar, ostiralean, izango da, arratsaldeko 19:30ean, Atxuriko Enkarnazio Elizan, Bilbao Argia Otxotearekin eta Bilboko Ganberako Abesbatza eta Orkestrarekin. Programazioak abenduaren 10ean jarraituko du, Gaudeamus Hodie Abesbatzak Masustegiko San Gabriel parrokian eskainiko duen kontzertuarekin. Gabonetako Abesbatza kontzertuak helduko dira ondoren, San Pedro elizara (Deustu), abenduaren 13an, eta Karmelo parrokiara (Santutxu), hurrengo egunean,.

Programatutako hurrengo emanaldiek berrikuntza batzuk jasotzen dituzte, aurtengo edizioan beste hiru abesbatza izango baititugu programazioan: Nervión Kanta, BilbaoMusikako Gaudeate gazte abesbatza –15 eta 22 urte arteko 20 neskak osatutakoa– eta duela denbora gutxi sortu den emakume ahotsez osatutako Iraiak Abesbatza.

Horrez gain, Gabonetako Abesbatza kontzertuen barruan, familia osoari bereziki zuzendutako kontzertua programatu da. Bertan, Nervión Kanta taldeak, “Horra Mari Domingi!” euskal Gabon kanta herrikoia eskainiko du, pianoak lagunduta. Inmakuladako Abeslariak eta Garaizarko Matsorriak taldeek ere parte hartuko duten errezitaldi hori abenduaren 16an izango da, arratsaldeko 19:30ean, Asisko Frantzisko Elizan (Bosgarren Parrokia). Kontzertuei, egunei eta ordutegiei buruzko informazio guztia www.kulturabarrutik.eus webgunean dago.

Programa honek bi helburu ditu: alde batetik, Bilboko abesbatzei, egun berezi hauetan gure Hirian aritzeko aukera eskaintzea; eta beste alde batetik, edozein adinetako eta edozein auzotako biztanleei, abesbatzen musika bikainaz gozatzeko aukera eskaintzea. Horrela, taldeek eskainiko duten errepertorio anitzaren barruan abesti herrikoiak eta musika sakratua jasoko dira, bestelako kanta batzuekin, eta baita ezusteren bat ere.

EGITARAUA

ABENDUAK 1
19:30 Enkarnazio Eliza (Atxuri)
BILBAO ARGIA OTXOTEA
BILBOKO GANBERAKO ABESBATZA ETA ORKESTRA

ABENDUAK 10
12:45 San Gabriel parrokia (Masustegi)
GAUDEAMUS HODIE ABESBATZA

ABENDUAK 13
19:30 San Pedro Eliza (Deustu)
SAN INAZIO ABESBATZA
EMITENIA GANBERA ABESBATZA

ABENDUAK 14
20:30 Karmelo Eliza (Santutxu)
MIKEL DEUNA ABESBATZA
BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA

ABENDUAK 15
19:30 Sortzez Garbiaren eliza (Basurto)
GAUDATE, BILBAO MUSIKAKO ABESBATZA
SAN ANTON ABESBATZA

ABENDUAK 16
19:30 Asisko Frantzisko Eliza (Bosgarren parrokia – Abando)
NERVION KANTA “Horra Mari Domingi” (familia osorako)
INMAKULADAKO ABESLARIAK
GARAIZARKO MATSORRIAK

ABENDUAK 19
19:30 San Rafael eliza l (Zabala)
ARS VIVA ABESBATZA
SANFRAN KORUE

ABENDUAK 20
19:30 La Milagrosa parrokia (Zorrotza)
EMAYS ABESBATZA
DEUSTOARRAK ABESBATZA
JATORKI ABESBATZA

ABENDUAK 22
19:30 Jesuiten egoitza
BAGABILTZA ABESBATZA
BEGOÑAKO SUSTRAIAK
BBKANTUZ KORUA

ABENDUAK 23
20:15 Artzain Onaren Eliza (Abusu)
ARRAIZPE ABESBATZA
ANDRE BERRI ABESBATZA

ABENDUAK 28
20:00 Errosarioko Gure Amaren eliza (Errekalde)
OTXOTE LUR MAITEA
CLUB DEPORTIVOKO ABESBATZA

ABENDUAK 29
20:00 San Inazio eliza (San Inazio)
ROSSINI ABESBATZA ELKARTEA
EUSKERIA ABESBATZA

ABENDUAK 30
19:30 El Salvador eliza (Castaños)
LAGUNDI ABESBATZA
OTXARKOAGAKO ABESBATZA TALDEA