OTXARKOAGA ETA TXURDINAGA ILUSIONISMOAREN ERDIGUNE BILAKATUKO DIRA HILAREN AMAIERARA ARTE, HOGEI MAGO, PRESTIDIGITADORE ETA ESKAPISTA INGURU ELKARTUZ, MAGIA TOPAKETEN HAMAIKAGARREN EDIZIOAN

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programak hainbat mago elkartuko ditu, gehienak Estatutik, Frantziatik eta Alemaniatik etorritako gazteak, hainbat motatako ikuskizunekin. Emanaldien artean, arte horren adierazpen modernoena erakusten duten sei ikuskizun lehen aldiz ikusi ahal izango dira Hiribilduan.

Otxarkoagako udaltegiak jasoko ditu programazioaren ikuskizun nagusiak, euskaraz egiten den magiaren barruan gero eta leku handiagoa hartzen ari den Asier Kidam magoaren ikuskizunarekin, mundu mailako FISM sari ospetsua irabazi duen Charlie Mag-ek parte hartuko duen “Gala handia, Euskadi eta Munduko izarrekin”, eta Santanderreko Daniel Ka mago polifazetikoaren ikuskizunarekin.

Otxarkoagako udaltegiak “Atera barruan daukazun magia!” izeneko II. Magia amateur Lehiaketaren amaiera ekitaldia be jasoko du MAIATZAREN 28an. Izena emateko epea MAIATZAREN 17ra arte egongo da zabalik.

Otxarkoaga eta Txurdinaga magiaren barruti bilakatuko dira LARUNBATETIK aurrera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Txurdinaga auzoko Merkatarien laguntzarekin, antolatzen dituen eta aurten hamaikagarren ediziora heldu diren Magia Topaketak direla eta. Egitarauak hogei bat mago elkartuko ditu, gehienak Estatutik, Frantziatik eta Alemaniatik etorritako gazteak, ikus-entzule guztiei zuzendutako ikuskizun anitzekin, horien artean sei estreinaldi. Horrez gain tailerrak eta hitzaldiak ere egongo dira. Ekimena MAIATZAREN 28ra arte luzatuko da, hainbat kale eta plazatan eta Otxarkoagako udaltegian.

Magia Topaketen edizio berriak magiaren ikuspegi orokorra eta beste arte diziplina batzuekin dituen erlazioak eskainiko ditu. Horien artean daude karta jolasak, antzerkia, musika, akrobazia, usoekin egindako trebezia ikuskizunak, mentalismoa, ilusio handiak, bentrilokia, umorea edo eskapismoa. Aurreko edizioetan bezala, programak, ikus-entzuleekin harreman zuzena bilatzen duten kanpoko ikuskizunen eta duten konplexutasuna eta ikusgarritasuna direla eta, baliabide tekniko gehiago behar duten barruko ekitaldien arteko oreka bilatu du.

Horrela, Otxarkoagako Udaltegiak programazioko ikuskizun nagusiak jasoko ditu datorren astean: euskaraz egiten den magiaren barruan gero eta leku handiagoa hartzen ari den Asier Kidam magoaren ikuskizuna (MAIATZAREN 12an), mundu mailako FISM sari ospetsua irabazi duen Charlie Mag Bartzelonako magoak parte hartuko duen “Gala handia, Euskadi eta Munduko izarrekin” (MAIATZAREN 14an), eta Santanderreko Daniel Ka mago polifazetikoaren ikuskizuna (MAIATZAREN 15ean). Artista horien presentzia, Bilboko eta Santanderreko eta Bartzelonako Udalen arteko kultur lankidetza akordioari esker izan da posible.

Kanpoko ikuskizunei dagokienez, gehien itxaroten den ekitaldietako bat larunbatean, MAIATZAREN 23an, izango da, Víctor Cerro Extremadurako magoak eskainiko duen muturreko eskapismo erronka hirukoitzarekin. Magoak 1.500 euroko apustua egingo die ikus-entzuleei. Lotzen emandako denbora baino gutxiagoan 70 metroko sokatik askatu beharko da, moto-zerrez betetako ate bati aurre egin beharko dio eta 3 metroko altueran zintzilik, indar-alkandora batetik ihes egitea lortu beharko du. “Victor Cerro vs el ángel de la muerte” izenekoa Europa osoan parerik ez duen ikuskizuna da, eta Txurdinagan estreinatuko da, Magia topaketen barruan. Ikuskizuna 19:30etan hasiko da, Garai Lorategia plazan.

MAGIA KALEAN
Topaketen aurtengo edizioa LARUNBAT honetan hasiko da Otxarkoagako Ugarte plazan, Antonio Andévalo madrildarraren “El hombre del saco” ikuskizunarekin. Umorez betetako magia ikuskizuna da eta, lehenengo bost minutuetatik, ikus-entzuleek ikusiko dute magia ikusteaz gain barre ere egingo dutela, magia eta umorea lotuta dauden piezak, musika eta ezinbestekoa den ikus-entzuleen laguntza nahastuko baitira.

Txurdinagan egingo diren kaleko ikuskizunen artean, azpimarragarria da Mag Gerard katalanaren “Abrakadabra.com” show berria (MAIATZAREN 22an, Gaiarre plazan). Ikusmen-magia ikusgarria eta antzerki barregarria bere estilo propioarekin nahasten ditu. Egun horretan bertan, baina Garai Lorategia plazan, ikus-entzuleek, Yurgen emakume mago alemanaren eta Florette bere partenaire frantsesaren “Enchanté” lanaren estreinaldiaz gozatu ahal izango dute. Umorea, magia eta ikus-entzuleekin elkarrekintza nahasten dituen komedia magikoa da. Belle Époque garaian girotutako ikuskizunak, 1900. urteko kaleko artista bikote atsegin eta dotorearen keinuekin eta komikotasunarekin jolasten du. Hurrengo egunean, (MAIATZAREN 23an) bakarrik dagoeneko, Florette ilusionistak “Madame Florette” lana estreinatuko du Bilbon, eta Debote Enbote euskal konpainiak “Vademecum” ikuskizuna aurkeztuko du euskaraz.

Horrez gain, datorren astelehenean, MAIATZAREN 11n, Asociación Vizcaína de Ilusionismo (AVI) elkarteko zenbait artistak “Magia kalean” ekimenean hartuko dute parte. Bertan, mago troupe bat auzoko hainbat txokotara joango da, bertan daudenak harrituta uzteko, euren trebeziekin eta magiazko jokoekin. Ekimenak bigarren saioa izango du MAIATZAREN 21ean Txurdinagan, baina oraingo honetan, magiak harrituko dituenak Julián Gaiarre merkataritza gunean Garai Lorategia plazaren inguruetan erosketak egiten ari direnak izango dira.

MAGOEN BILERA
Ohikoa denez, Otxarkoagako udaltegiak eskakizun maila tekniko altuena duten ikuskizunak jasoko ditu. Horrela, MAIATZAREN 14an, “Gala handia, Euskadi eta Munduko izarrekin” izenekoa egingo da. Mago Imanolek, sari nazionala eman dion ikuskizuna aurkeztuko du. Magiaz betetako ikuskizunaren ondoren, Tor eta Txoborro magoek, magia eta antzerkia uztartuz, inoiz ikusi gabeko unibertso magikoa aztertuko duen ikuskizuna aurkeztuko dute. Tokiko presentziari amaiera emateko, Jon Zabalen mentalismo beldurrezko, komiko eta enigmatikoak, bereizketa egitea ezinezkoa den modu estuan fikzioak eta errealitateak bat egiten dutela erakutsiko die ikus-entzuleei. Gala horri amaiera emateko, Charlie Magek, mundu mailako FISM sari ospetsua irabaztera eraman duen “Paradigma” ikuskizuna aurkeztuko du Euskadin lehen aldiz.

Beste alde batetik, Magia Topaketek Magia Amateur Lehiaketa antolatuko dute bigarren urtez. Lehiaketak “Atera barruan daukazun magia!” izena eramango du, eta profesional izan barik, eszenatoki baten gainean magia efektu edo trukuren bat egiteko adina ezagutza eta praktika duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte. Interesatuek, 2 eta 10 minutu arteko iraupena duen bideoa bidali beharko dute, gutxienez bi magia efektu erakutsiz, www.kulturabarrutik/magia helbidera. Lehiaketarako aurkezteko epea maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik.

Aukeratutakoek, MAIATZAREN 28an, arratsaldeko 19:30etan, Otxarkoagako Udaltegian, egingo den ekitaldian hartuko dute parte. Bertan hiru sari emango zaizkie partaide hoberenei, Txurdinagako Merkatarien Elkartearen laguntzari esker. Gainera, aurten, ekitaldiak, iaz lehiaketaren lehen irabazlea izan zen Roberto Madariagak ekitaldi horretarako berariaz prestatu duen emanaldia jasoko du.

MAIATZAREN 19an Otxarkoagako Udaltegiak, bentrilokiari buruzko hitzaldia jasoko du Señor Pérez izenekoarekin. Euskal artista horrek mundu mailako gaztelaniazko urteko bentrilokuoaren aintzatespena jaso du. “La ventriloquía con la máquina del tiempo” izeneko hitzaldian bentrilokiaren munduko zenbait gai landuko ditu, historia, anekdotak eta bitxikeriak… guztia ere digitalizatutako zenbait audioz lagunduta, horietako batzuk, mende bat baino gehiagoko antzinatasuna duten arbelezko diskoetatik ateratakoak.

ANEXO: PROGRAMA

OTXARKOAGA

Maiatzak 9 mayo
Ugarte plaza / Plaza Ugarte
17:00 Antonio Andévalo (Madril)
“El hombre del saco”

Maiatzak 11 mayo
Kepa Enbeita “Urretxindorra” Plaza / Plaza Kepa Enbeita “Urretxindorra”
18:30
Asociación Vizcaína de Ilusionismo (AVI)
“Magia kalean / Magia a pie de calle”
Elebiduna / Bilingüe

Maiatzak 12 mayo
Centro Municipal OTXARKOAGA udaltegia (Pau Casals, 19)
19:30 Asier Kidam (Euskadi)
“1805”. ESTREINALDIA / ESTRENO
Euskaraz

Maiatzak 14 mayo
Centro Municipal OTXARKOAGA udaltegia (Pau Casals, 19)
19:30 Mago Imanol, Tor Magoa, Txoborro Magoa, Jon Zabal (Euskadi); Charlie Mag (Bartzelona)
“Gala handia, Euskadi eta Munduko izarrekin / Gran gala de estrellas de Euskadi y del Mundo”
Elebiduna / Bilingüe

Maiatzak 15 mayo
Centro Municipal OTXARKOAGA udaltegia (Pau Casals, 19)
19:30 Daniel Ka (Santander)
“La realidad es solo una ilusión”. ESTREINALDIA / ESTRENO

Maiatzak 19 mayo
Centro Municipal OTXARKOAGA udaltegia (Pau Casals, 19)
19:00 Hitzaldia / Charla con El Señor Pérez (Euskadi)
“La ventriloquia con la máquina del tiempo”

Maiatzak 20 mayo
Centro Municipal OTXARKOAGA udaltegia (Pau Casals, 19)
18:00 Madiber Magoa (Euskadi).
“Hor doa magia”
Euskaraz

Maiatzak 28 mayo
Centro Municipal OTXARKOAGA udaltegia (Pau Casals, 19)
19:30 II. Magia Lehiaketako festa / Gala del II Concurso de magia
“Atera barruan daukazun magia! / ¡Saca la magia que llevas dentro!”
Aurreko urtean lehiaketa irabazi zuenak, Rober magoak, ere parte hartuko du / Con la actuación especial del anterior ganador del concurso: mago Rober.

TXURDINAGA

Maiatzak 21 mayo
Julián Gaiarre etorbideko tabernetan / En bares de la Avenida Julián Gaiarre
18:30 Asociación Vizcaína de Ilusionismo (AVI)
“Magia merkataritzara hurbilduz / Aproximando la magia al comercio”
Elebiduna / Bilingüe

Maiatzak 22 mayo
Residencia TXURDINAGABARRI egoitza (Fernando Jiménez, 8 )
17:00 Mag Gerard (Bartzelona)
“Magia a la carta”

Maiatzak 22 mayo
Plaza (Julián Gaiarre, 9)
19:30 Mag Gerard (Bartzelona)
“Abradakadabra.com” ESTREINALDIA / ESTRENO

Maiatzak 23 mayo
Plaza (Julián Gaiarre, 9)
13:00 Florette (Frantzia)
“Madame Florette” ESTREINALDIA / ESTRENO

Maiatzak 21 mayo
Garai Lorategia plaza (Eroski aurrean) / Plaza Jardines de Garai (Frente a Eroski)
18:30 Asociación Vizcaína de Ilusionismo (AVI)
“Magia merkataritzara hurbilduz / Aproximando la magia al comercio”
Elebiduna / Bilingüe

Maiatzak 22 mayo
Garai Lorategia plaza (Eroski aurrean) / Plaza Jardines de Garai (Frente a Eroski)
19:30 Yurgen eta Florette (Alemania eta Frantzia)
“Enchanté” ESTREINALDIA / ESTRENO

Maiatzak 23 mayo
Garai Lorategia plaza (Eroski aurrean) / Plaza Jardines de Garai (Frente a Eroski)
13:00 Debote Enbote (Euskadi)
“Vademecum”
Euskaraz

Maiatzak 23 mayo
Garai Lorategia plaza (Eroski aurrean) / Plaza Jardines de Garai (Frente a Eroski)
19:30 Victor Cerro (Extremadura)
“El Reto: Víctor Cerro vs. La Muerte”. Aurkezlea / Presenta: José Manuel Contreras Pazos.

+INFO:
94- 4 010 010
www.kulturabarrutik.net
Facebook: kultura barrutik
Youtube: Bilbao Kultura