OTXARKOAGA AUZOAK ADINEKOENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA, GABONETAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

Egitarauak nagusien hogei elkarte inguruk eskainitako abesbatzen emanaldiak eta antzezlanak jasoko ditu, eta abenduaren 21ean amaituko da, Otxarkoaga – Txurdinagako Beti Gazte taldearen “A las seis en la esquina del Boulevard” antzezlanarekin.

 

Otxarkoaga auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTELEHEN honetatik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako abesbatzak eta antzerki taldeak izango dira. Bilboko Udalaren ekimena Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearekin batera antolatzen da.

Urtero zaleek osatutako antzerki taldeen lana erakusten duen XVII. Antzerki Astea Otxarkoagako Udaltegian izango da, eta bertan emanaldiak eskainiko dira abenduaren 11, 13, 15, 17, 19 eta 21ean. Horrela, sei antzezlan programatu dira, komediak batez ere. Lehenengo emanaldia Masustegiko Carcomas antzerki taldearen “Todo para el alma” izango da.

Antzerki Astea osatzeko lan hauek eskainiko dira: Gernikako Gure Arbola Zaharra taldearen “Encontramos la solución”, Boluetako antzerki taldearen “La malahostiada”, Vitoria – Gasteiz Cuatro Torres taldearen “Anda mi madre”, eta abenduaren 21ean programazioari amaiera emango dion Otxarkoaga – Txurdinagako Beti Gazte antzerki taldearen “A las seis en la esquina del boulevard”. Horrez gain, urtero bezala, konpainia profesional baten ikuskizuna be jasoko da. Maite Guevara pailazoak eskainiko duen pertsona bakarreko “Soltarlo al aire” clown ikuskizuna izango da, abenduaren 15ean ikusi ahal izango dena. Ikus-entzuleei umore, goxotasun eta pasio uneak eskainiko dizkie.

XIV. Abesbatza Asteari dagokionez, datorren astelehenean, abenduaren 10ean hasiko da, Etxebarri Behekoa Elkartearen Abesbatzarekin, Durangoko Izar Gaztearekin eta Otxarkoagako Abesbatzarekin. Gainerako kontzertuak abenduaren 12an, 14an, 18an eta 20an izango dira, eta adinekoen 15 abesbatza taldek hartuko dute parte, Bilbokoak batez ere, baina baita Trapagakoak edo Lekeitiokoak ere.

Antzerki emanaldietara joateko beharrezkoa izango da dagokion gonbidapena jasotzea Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen egoitzan edo Otxarkoagako Udaltegian. Biak ere Pau Casals Etorbideko 19 zenbakian daude. Musika zein antzerki emanaldi guztiak Otxarkoagako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Abenduaren 15ean, larunbatean, eskainiko den antzerki emanaldia arratsaldeko 18:30ean izango da.

AGENDA:

ABESBATZA ETA ANTZERKI HAMABOSTALDIA
19:00 Otxarkoagako Udaltegia.

ABENDUAK 10
Abesbatzen kontzertua
Etxebarri Behekoa Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Carlos Pérez Bueno)
Izar Gaztea – Durango (Zuzendaria: Jon Ugarriza)
Otxarkoaga Abesbatza Elkartea (Zuzendaria: Carlos Pérez Bueno)

ABENDUAK 11
Antzerkia. “Todo para el alma”. “CARCOMAS” ANTZERKI TALDEA (Masustegi)

ABENDUAK 12
Abesbatzen kontzertua
“Mendipe” – Trapaga (Zuzendaria: Víctor Diego)
Errekaldeko Txapeldunak (Zuzendaria: Itziar López)
“Mikel Deuna” – Zorrotza (Zuzendaria: Victor Diego)

ABENDUAK 13
Antzerkia. “Encontramos la solución”. “GURE ARBOLA ZAHARRA” ANTZERKI TALDEA (Gernika)

ABENDUAK 14
Abesbatzen kontzertua
Eguzki Lore – Lekeitio (Zuzendaria: Kepa Goitia)
DEISA Abesbatza (Zuzendaria: Gregorio del Amo)
Itugarpe Abesbatza – Abusu (Zuzendaria: Yolanda Quincoces)

ABENDUAK 15 18:30ean
Antzerkia. “Soltarlo al aire”. Maite Guevara

ABENDUAK 17
Antzerkia. “La malahostiada”. BOLUETAKO ANTZERKI TALDEA

ABENDUAK 18
Abesbatzen kontzertua
“Errekalde” Leioako Adinekoen Etxea (Zuzendaria: Zuriñe Aberasturi)
San Adriango “Gure Kabi” abesbatza (Zuzendaria: Lucio Bilbao)
Boluetako Elkarteko Abesbatza (Zuzendaria: Esther Ovejero)

ABENDUAK 19
Antzerkia. “Anda mi madre”. LAS CUATRO TORRES (Vitoria-Gasteiz)

ABENDUAK 20
Abesbatzen kontzertua
Abandoko Elkarteko Abesbatza ( (Zuzendaria: Yolanda Gómez)
San Gabrieleko Elkarteko Abesbatza ( (Zuzendaria: Victor Diego)
Beti Gazte – Otxarkoaga-Txurdinaga (Zuzendaria: Victor Diego)

ABENDUAK 21
Antzerkia. “A las seis en la esquina del Boulevard”. BETI GAZTE ANTZERKI TALDEA
(Otxarkoaga – Txurdinaga)