MUNDU OSOKO ZINEGILEEN LEHENENGOAK DIREN BEDERATZI FILMEK HARTUKO DUTE PARTE BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIKO-ZINEBI 60KO ZINEBI FIRST FILM SEKZIOAREN BARRUAN

Gaur goizean, Stefan Bohun zuzendaria bertan zegoela, sekzio horretan lehiatuko den Are You Sleeping, Brother Jakob? (Austria, 2018) film luze dokumentala aurkeztu da Bilbon. Emanaldiak gaur arratsaldean, 20:00etan, eta bihar 18:00etan izango dira, Golem–Alhondiga 5. aretoan.

ZINEBI FIRST FILM Saria erabakiko duen nazioarteko epaimahaia Eulàlia Iglesias kazetari eta zine kritikariak, Agnès Wildenstein zine programatzaile frantses beteranoak eta Nele Wohlatz zinegile alemanak osatuko dute.

 

Bost kontinenteetako zinegile berrien opera primei eskainitako nazioarteko lehiaketaren hirugarren edizioan, bost film lehiatuko dira fikzio, dokumental eta animazio generoko film luzeei zabalik dagoen eta 12.000 euroko saria banatuko duen ZINEBI FIRST FILM (ZIFF) sekzioaren barruan. Aukeratutako bederatzi lanak zinemaldi garrantzitsuenetatik igaro dira, Berlindik, Locarnotik, Mar de Platatik edo Vienatik, besteak beste, eta guztiak ere ZINEBI 60n izango dute estatu mailako estreinaldia.

Gaur goizean aukeratutako filmetako bat aurkeztu da Bilbon, Bruder Jakob, schläfst du noch? / Are You Sleeping, Brother Jakob? dokumentala, Stefan Bohun zuzendariaren presentziarekin, Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak lagunduta. Max Ophüls Film Festival (Saarbrücken, Alemania) izenekoan estreinatu ondoren, Visions du Réel, DOC.Fest eta Mumbai International Film Festival jaialdietan ere hartu du parte. Bilboko ikus-entzuleek gaur arratsaldean, 20:00etan, eta bihar 18:00etan ikusi ahal izango dute, Golem–Alhondiga 5. aretoan.

Dokumentala, lau anaik euren iraganera egiten duten bidaiarekin hasten da, Austriako Tiroleko mendietan hasten den konpartitutako oroitzapenen ibilbidea, bosgarren anaia hil ondoren, Portoko hotel bateko gelan amaitzen dena. Bruder Jakob, schläfst du noch? / Are You Sleeping, Brother Jakob? lanak heriotzari, agurrari, doluari, lasaitasunari, familien bat egiteari eta mina gainditzeari buruzko oso ikuspegi pertsonala eskaintzen du. Jakob Portugalera joan zen bizitzera, eta bertan anestesista gisa egiten zuen lan, baina depresio sakonean murgilduta, bere buruaz beste egin zuen. Stefanek bere anaiaren aldetik jaso zuen azkenengo bizi seinalea sare sozial bateko argazkia izan zen, Tirolen dagoen Lareintal bailaran. Bertan abiatzen da film hau, anaiek, Jakoben heriotza gogorraren ondoren espazioan eta denboran egiten duten bidaia, hain zuzen ere.

1979an Mödling-en, Austrian, jaiotako Stefan Bohunek beste dokumental batzuk ere egin ditu, Nohelia (2005), Amo Beethoven (2007), Mata Tigre (2009) eta baita fikziozko lanak ere, Musik (2014) besteak beste. Gaur egun fikziozko lehenengo film luzea ari da egiten, Königinnen. Bohunek Toronton egin zituen antzerki ikasketak, eta zinea ikasi zuen Vienna Film Academy izenekoan, Peter Patzak-en eta Michael Haneke-ren zuzendaritzapean.

60. edizio honetako ZIFFen barruan lehiatuko diren filmen artean, aipamen berezia merezi dute Andrea Bussmannen Fausto (Mexiko, Kanada, 2018. Dok. 70 min.), mundu mailako estreinaldia Locarnoko (Suitza) zinemaldian izan zuen eta epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen dokumentala; Darya Zhuken Khrustal/Crystal Swan (Alemania, Bielorrusia, EEBB, Errusia, 2018, Fik. 93 min.), hainbat jaialditik igarotakoa, Karlovy Varykotik (Txekiar Errepublika) eta Odessakotik (Ukraina), besteak beste, azken horretan Epaimahaiaren Sari nagusia jasoz; Tetsuya Tominaren Blue Wind Blows (Japonia, 2018. Fik. 88 min.) fikzioa, Sao Pauloko (Brasil) zinemaldiko Zuzendaritza Onenaren saria lortutakoa; edo Luise Donschen zinegilearen Casanovagen (Alemania, 2018. Dok-Fik. 67 min.), John Malcovich protagonista daukana, eta mundu mailako aurkezpena Berlinalean izan duena.

ZINEBI FIRST FILM Saria erabakiko duen nazioarteko epaimahaia Eulàlia Iglesias kazetari eta zine kritikariak, Agnès Wildenstein zine programatzaile frantses beteranoak eta Nele Wohlatz zinegile alemanak osatuko dute. Saria 12.000 eurokoa izango da, eta jaialdiaren amaiera ekitaldian jakinaraziko da, datorren ostiralean, 20:00etatik aurrera, Arriaga Antzokian.

FITXA
BRUDER JAKOB, SCHLÄFST DU NOCH?
(ARE YOU SLEEPING, BROTHER JACOB?)
Austria, 2018 (80 min.) Dok
Zuzendaritza: Stefan Bohun
Gidoia: Stefan, Johannes, David Bohun
Muntaketa: Marek Kralovsky
Soinua: Hjalti Bager-Jonathansson
Argazkia: Klemens Hufnagl
Antzezleak: Stefan, Johannes, Matthias, David Bohun

ARE YOU SLEEPING, BROTHER JACOB TRAILERRA:

PRENTSA BULEGOA
ZINEBI 60
Irma Cerro
T: 94 435 63 30 / 628 538 215
[email protected]