MUSIKA, ANTZERKIA, FOLKLOREA, ZIRKUA… KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO 130 JARDUERA BAINO GEHIAGO PROGRAMATU DITU GABONETARAKO

Kultur Gabonak” egitaraua aste honetan bertan abiatuko da, hiriko barruti guztietan programatutako jarduerekin.

Programaren barruan, txikienentzako ipuin kontalariak, magia eta tailerrak egongo dira, beste jarduera batzuen artean.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak programazio zabala diseinatu du “Kultur Gabonak” ekimenaren barruan. Guztira, ikus-entzule guztiei zuzendutako 135 ikuskizun eta jarduera baino gehiago izango dira, hiriko barruti guztietan. Horien artean antzerkia, kontzertuak, zirku ikuskizunak, zinea, arte eta argazki erakusketak, ipuin kontalariak, magia… daude. Aste honetan bertan hasiko dira.

Ikuskizun eta jarduera guztietarako sarrera librea eta doakoa izango duen programaren barruan, jada finkatuta dauden ekimenak ere jasoko dira, gitarraren inguruan, gitarrak mundu osoan dituen adierazpide eta barietate guztien eta, orokorrean, harizko musika tresnen inguruan, sortzen diren musikei buruzko “Mila Musika Haria” musika zikloa, besteak beste. Kontzertuak azaroaren 28tik abenduaren 12ra izango dira, Abandoko udaltegian (Barrainkua), arratsaldeko 19:30etan.

Halaber, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin elkarlanean antolatutako Gabonetako Abesbatza Kontzertu klasikoak ere ikusiko dira. Abenduaren 11tik 27ra, musika zaleek San Inazio, Deustua, Castaños, Otxarkoaga, Abusu, Zazpi Kaleak, Abando, Errekalde, Santutxu eta Basurtu auzoetan gozatu ahal izango dute kontzertu horiez. Azpimarratu behar da, gainera, horren osagarri gisa, abenduaren 9tik 12ra, arratsaldeko 19:30etan, Otxarkoagako udaltegian, Nagusientzako Abesbatzen X. Astea ospatuko dela, hamabi abesbatzen partaidetzarekin. Horrez gain, Abusu eta Masustegi bezalako beste auzo batzuetan ere beste abesbatza kontzertu batzuk egongo dira.

Horrez gain, Otxarkoaga auzoak, Justo eta Pastor Santuen Belenen Elkarteak antolatutako Belenen eta Dioramen erakusketa ere jasoko du. Erakusketa hori 2014ko abenduaren 15etik urtarrilaren 5era bitartean ikusi ahal izango da, auzoko udaltegiko Erakusketa Aretoan.

Eta erakusketekin jarraituz, pintura eta argazkigintza, Expodistriton, udaltegietako erakusketa zikloan, egongo dira batez ere. Egun hauetan Castañosen, San Frantziskon, Zazpi Kaleetan, Abandon eta Errekalden egongo dira jarduerak. Bertan ikus daitezkeen erakusketak “Cartografía de los recuerdos”, “¡Ni una más!”, “La vida en color” edo “De San Anton a Arriluze” dira, besteak beste.

IKUS-ENTZULE GUZTIENTZAT

Arte eszenikoak dira “Kultur Gabonak” ekimeneko programazioan presentzia garrantzitsua duen beste diziplinetako bat. Horrela, Otxarkoagako Udaltegiak, Nagusientzako XIII. Antzerki Astea ospatuko du abenduaren 15etik 19ra. Emanaldiak arratsaldeko 19:30etan izango dira. Bilboko Zirkuituak ere aurrera jarraitzen du, eta sortzaile berrien lanak ekarriko ditu, Hiriko proposamen freskoenak, Castañosera, Otxarkoagara, San Frantziskora eta Basurtura.

Ikus-entzule gazteenek ere euren lekua izango dute, eta hainbat auzotan izango dituzten magia edo ipuin kontalari ikuskizunez gain, Errekalde auzoak Pirinioetako Zirkua zikloa jasoko du abenduaren 17tik 30era. 5 emanaldi izango dira Errekaldeko udaltegian eta plazan, eta lanak gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko dira.

Horrez gain, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ”Parrapean-Komiki Egunak” programa berria jarri du martxan. Programa hori azaroaren 27tik 29ra eskainiko da Begoñako udaltegian, eta bertan, euskaraz eta gutxiengokoen beste hizkuntza batzuetan egindako komikiari buruzko tailerrak, hitzaldiak, erakusketak… izango ditugu.

Zinea, poesia, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, kalejirak, bertsolariak, erromeriak… ikus-entzule guztiei zuzendutako 135 jarduera izango ditugu Bilboko auzoetako udaltegietan, elizetan, eraikin berezietan eta liburutegietan, eta baita kaleetan ere, Gabonez ahalik eta gehien gozatzeko.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net webgunean