FOLK MUSIKA, LATINOAMERIKARRA, MEDITERRANEOKO SOINUAK ETA FLAMEKOA IZANGO DIRA OSTEGUN HONETAN HASIKO DEN “MILA MUSIKA HARIA” PROGRAMAREN EDIZIO BERRIKO PROTAGONISTAK

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Gitarrarekin eta Harizko Instrumentuekin antolatutako VI. Topaketak, arratsaldeko 19:30ean izango dira, Abando-Barrainkuako udaltegian, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Kontzertuen zikloa OSTEGUN HONETAN hasiko da, bere errepertorioa Ipar Ameriketako folk musikan oinarritzen duen Old Time String Band taldearekin.

 

Gitarraren eta harizko musika tresnen zaletuek eta jarraitzaileek, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen diren musikei eskainita dagoen “Mila Musika Haria” zikloaren seigarren edizioaz gozatu ahal izango dute OSTEGUNETIK aurrera. Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako ekimenak bost kontzertu jasoko ditu abenduaren 11ra arte, Abando-Barrainkuako udaltegian.

Oraingo honetan, gitarraren eta harizko musika tresnen inguruko topaketek Ipar Amerikako eragina duen folk musika, flamenkoa, musika latinoamerikarra eta Mediterraneoko soinuak eskainiko dituzte. Programa OSTEGUN honetan, AZAROAREN 26an, hasiko da Old Time String Band taldearekin. Abesti propioen eta estandarren errepertorioarekin, Ipar Amerikako folk generoak ekarriko dizkigute, adibidez Old Time eta Bluegrass, garai hartako taldeen instrumentuen soinu akustikoa eta hitzen edukia (taleteller tradition) islatuz.

“Mila Musika Haria” programako bigarren kontzertua hurrengo egunean, AZAROAREN 27an, izango da, Sonatas Flamencas izeneko proiektuarekin, Manolo Franco eta Miguel Ángel Laguna gitarra joleen eskutik. Lehenengoa Sevillako eskolako ordezkaria eta gitarra flamenkoaren erreferentzia ukaezina da, instrumentuaren nagusitasun birtuosoa dauka, bai eta sentiberatasun eta sormen handia ere. Berarekin batera, Miguel Ángel Lagunaren gitarra hizketakidea.

ABENDUAREN 3an, Javier Sobrinoren txanda helduko da, bakarka eskainiko duen Dreaming Awake lanarekin. Proiektu horretan gitarra akustiko folk tradizionalaren bidez aztertzen ditu soinuak, gaur egungo teknika instrumental ugariren bidez aberastuta, adibidez airtap, perkusioa edo punteatzea.

ABENDUAREN 10ean, Leonardo Alonsok, Julia Gamarrak eta Francisco Fontánek osatutako gitarra hirukotearen txanda izango da, De América al Viejo Continente, proposamenarekin. Ibilbide musikal honetan Hego Amerikako eta Europako konpositoreen lan originalak aurkituko ditugu, bai eta zenbait egileren moldaketak ere. Horrela errepertorio berezia eta anitza bildu da, gitarren arteko elkarrizketa errazaren bidez.

Topaketen edizio hau ABENDUAREN 11n itxiko da, Las Migas bikotea osatzen duten Alba Carmonarekin eta Marta Roblesekin. Ikuskizun oroitarazle eta ibiltari bat eskainiko digute: ‘Alusiones al mar’. Mediterraneoko sonoritateak: sehaska-kanta sefardiak, Turkiako musika, tradizio andalusi eta flamenkoak, eta Portugal eta Galiziako musika. Kontzertu guztietako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net webgunean

AGENDA

OSTEGUNA, Azaroak 26
19:30. Abando-Barrainkuako Udaltegia
Old Timey String Band (Folk ipar amerikarra)
Andoni Zarraga (ahotsa eta perkusioa), Alain Llopart (banjoa), Iñigo Coto (biolina), Satur Duran (gitarra, dobroa) eta Ricardo de Lucas (kontrabaxua).

OSTIRALA, Azaroak 27
19:30. Abando-Barrainkuako Udaltegia
Sonatas Flamencas (Flamenkoa)
Manolo Franco eta Miguel Ángel Lagura (gitarrak)

OSTEGUNA, Abenduak 3
19:30. Abando-Barrainkuako Udaltegia
Dreaming awake
Javier Sobrino (gitarrak)

OSTEGUNA, Abenduak 10
19:30. Abando-Barrainkuako Udaltegia
De América al viejo continente
Leonardo Alonso (ahotsa gitarra), Julia Gamarra (gitarra) eta Francisco Fontán (gitarra)

OSTIRALA, Abenduak 11
19:30. Abando-Barrainkuako Udaltegia
Alba Carmona (ahotsa) eta Marta Robles (gitarra) bikotea
Musika Mediterranearra

Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira Abando-Barrainkuako Udaltegian, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.