120 MUSIKARI ETA DANTZARI BAINO GEHIAGOK PARTE HARTUKO DUTE IGANDEAN, ABUZTUAK 24, TXISTULARI ALARDE NAGUSIAN

Urtero legez, ikuskizuna 13:00etan hasiko da Bilboko Plaza Barrian.

Bilboko Udal Txistularien Bandak Aste Nagusiari agur esango dio bere ohiko alarde tradizionalarekin, non bertan, Euskal musikaren aitzindari eta ospetsuak parte hartuko duen: GORKA SARRIEGI. Kantari eta konpositorea dugu Plaza Barrian, 13:00etatik aurrera, 120 musikari eta dantzari baino gehiago bilduko dituen Txistularien Alardeko gonbidatu nagusia.

Garikoitz Mendizabal, Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendariaren eta Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Garcia taldekideen ondoan, Euskal Herriko Txistulariak, Bizkaiko Gaiteroak, San Anton Abesbatzak (zuzendaria: Alfredo Hurtado de Saracho), Metal Bostkoteak eta Xabier Zabala (moldaketak, teklatua eta akordeoia), Iñigo Eskubi (kitarrak) eta Ritxi Salaberria (baxu elektrikoa) musikariek parte hartuko dute kontzertuan. Gainera, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldearen ikuskizunik ere izango da, ikuskizunean mundu guztiak parte hartzeko gonbitea luzatuz. 1955ean sortu zenetik, Andra Mari taldeak euskal kulturea eta tradizioak sustatzeko behar handia egin du.

Hauei gaineratuko zaie aurten Gorka Sarriegi (Hondarribia, 1973), Sorotan Bele taldeko kantari ohia, `Amaren besoetan´ eta `Arratsalde honetan´ izenburuko bere kantuak abesteko prest, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari Garikoitz Mendizabalek osatutako errepertorioak Sabin Bikandiren `Alkate soinua´ delako piezarekin abiatu eta bertaratutakoak dantzan jarriko dituzten kalejira eta erromerietako doinu herrikoien aukeraketa zabala eskainiko du, Kepa Junkera eta Mikel Errazkin bezalako musikagileen ‘Ny hirahira’, ‘Zortzi orduko ekaitza’ eta beste hainbat lan ere taularatuz.

Doinu guzti hauen interpretaziorako, kolaboratzaile zerrenda luzearekin gozatu ahal izango du publikoak.

Txistularien alardea Aste Nagusiko uriko ikuskizunik tradizional eta maitatuena da Bizkaiko Txistularien Elkarteko Bilboko Ordezkaritzak Areatzan antolatzen zuen garaitik, bertan, beste batzuen artean, Arantza Olabarrietak, Fernando Aurrekoetxeak eta Boni Fernández maitatuak parte hartzen zutelarik.

2005. urteaz geroztik, Bilboko Udal Txistularien Banda da ikuskizun honen arduraduna eta urte guzti hauetan zehar, hainbat artista gonbidatuk parte hartu dute bertan, adibidez, Kepa Junkerak, Los Cinco Bilbaínosek, Imanol Urkizuk, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek, Gozategik, Zigor Sagarnak edo Niko Etxartek, besteak beste.

PROGRAMA

– ‘Alkate soinua’, Sabin Bikandi
– ‘Maitia, nun zira?’ Herri-kanta Arm: J. Uruñuela / Arr: J. I. Ansorena
– ‘Baltsen potpourria I’ Herri-doinuak Mold: Xabier Zabala
– ‘Ny hirahira’ Kepa Junkera Mold: Xabier Zabala
– ‘Durangaldeko dantzari-dantza’ Herrikoa Mold: J. I. Ansorena
• Agintariena
• Banango zaharra
• Makil-dantza
– ‘Amaren besoetan’ Gorka Sarriegi Mold: Xabier Zabala
– `Zortzi orduko ekaitza´ Mikel Errazkin Mold: Xabier Zabala
– `Bahía blanca´ (tango) Aitor Furundarena Mold: Jagoba Astiazaran
– `Jotea / Porrua´ Popular Moldaketak: Sabin Bikandi
– `Kalejiren potpourria I´ Herrikoak Arreglos: Xabier Zabala
– `Marinelaren zain´ Eskoziar herri-doinua / Ane Gorrotxategi Mold: X. Zabala
– `Arratsalde honetan´ Gorka Sarriegi Moldaketak: Xabier Zabala

2014ko BILBOKO TXISTULARI ALARDEA
ABUZTUAREN 24AN, IGANDEA
PLAZA BARRIA – 13:00ETAN

Zuzendaritza: Garikoitz Mendizabal, Bilboko Udal Txistulari Bandaren zuzendaria
Gonbidatu berezia: Gorka Sarriegi

Bilboko Udal Txistulari Banda:
Garikoitz Mendizabal (1go Txistua eta zuzendaria)
Idoia Kareaga (2. Txistua)
Gorka Zabaleta (Silbotea)
Asier García (Perkusioa)

Euskal Herriko Txistulariak
Bizkaiko Gaiteroak
San Antón Abesbatza (Zuzendaria: Alfredo Hurtado de Saracho)
Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea
Metal Bostkotea
Xabier Zabala (Moldaketak, teklatua eta akordeoia)
Iñigo Eskubi (Kitarra)
Ritxi Salaberria (Baxua)