MALAS COMPAÑÍAS EUSKAL TROUPPEAREN “TXATARRA” ANTZEZLANAK AKROBAZIA, UMOREA ETA KALEKO ANTZERKIAREN ARTEKO KONBINAZIO BITXIA AURKEZTUKO DU BIHAR, EGUENA, BILBOKO KALEALDIAN

  • Arriaga plazan, gauean, porrotaren ondoren bere burua lurperatu eta sare sozialen bitartez usteltze fisiko eta mentalaren berri ematea erabakitzen duen komiko baten istorio bitxia izango da ikusgai

  •  Ertza euskal konpainiaren hiri-giroko dantza, La Boca Abierta talde frantziarraren clowna eta Compagnie 100 Issues frantsesen zirkua dira biharko beste berrikuntzetako batzuk, eta Sacekripak eguneko bi saioak eskainiko ditu Areatzako karpan

  •  Uztailaren 1etik 5era bitartean egingo den Bilboko Kalealdia, Bildoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz

Malas Compañías euskal trouppeak Txatarra” izenburuko muntaia aurkeztuko du bihar, Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XV. edizioan. Akrobazia, umorea eta kaleko antzerkia uztartzen dituen 50 minutuko lan dibertigarria da, Areatzako Kaian 18:15ean eta 20:15ean ikusgai izango dena.

Malas Compañías, 2006an Iruñeko Zirku Eskolan sortu zen zirku berriari atxikitako taldea da. Buenos Airesen hasi zuen ibilbide artistikoan, kaleko emanaldiak, umorea, clowna eta era askotako zirku-diziplinak (malabareak, ekilibrismoak, akrobazia…) dira nagusi. “Txatarra” umorea, antzerkia, objektuen manipulazioa eta akrobazia uztartzen dituen ikuskizuna da, publiko guztiei zuzendutakoa, ikusleak lan ikusgarri, dibertigarri eta samur batean mugilaraztea xede duena.

Bestalde, Arriaga plazan, gauez, porrotaren ondoren bere burua lurperatu eta sare sozialen bitartez usteltze fisiko eta mentalaren berri ematea erabakitzen duen komiko baten istorio bitxia ezagutu ahal izango da. “Zizare artean/Entre lombrices” Kolectivo Monstrenko euskal konpainiak eta Zanguango Teatro gaztela-leondarrak elkarlanean osatutako 55 minutuko ikuskizuna da, 16 urtetik gorakoei zuzendutakoa. Emanaldia 23:00etan hasiko da Arriaga Antzokiaren alboko aldean. Bertaratutakoek ikuskizun komiko honen geroko jarraipena egin ahal izango dute Interneten, lurperatutakoak bere bizipenak kontatzeko esekiko dituen bideoen bitartez.

Biharko programa osatzeko, era askotako emanaldiak izango dira, hala nola, Ertza euskal konpainiaren “4×4” hiri-giroko dantza-ikuskizuna, dantzarien birtuosismoa dantzarekin uztartzen duena, bi bikoteren arteko halakoxe “dantza-borroka” bat osatuz. Ertzak 17na minutuko bi saio eskainiko ditu Plaza Barrian, 18:00etan eta 20:00etan.

Eguneko gainerako emanaldietan, Frantziako taldeak izango dira protagonista: La Boca Abierta konpainiak “À la recherche d’una aventure” izenburuko 45 minutuko clown ikuskizuna eskainiko du Areatzan, 19:15ean eta 21:15ean; Compagnie 100 Issues taldeko zirkuak “Idéaux beurre Noir – Le ring” delako 45 minutuko funtzioa egingo du Arriaga plazan, 22:00etan; eta Sacekripak “Marée basse” antzezlanaren eguneko bi saioak (18:00etan eta 20:00etan) eskainiko ditu Areatzako karpan, 2 euroko prezioan.

Bilboko Kalealdiaren edizio honetan, lehendabiziko aldiz, bi ikuskizun ordaindu egin beharko dira, muntaia horiek taularatuko diren eszenatokiaren tamaina mugatuaren ondorioz. Horren haritik, 2 euroko prezio sinbolikoa ezarri da Sacekripa konpainia frantziarraren eta Manolo Alcantara artista kataluniarraren emanaldi desberdinetarako. Sarrerak bihar goizetik eskura daitezke Jaialdiak Areatzan ezarri duen informazio-gunean. Bestalde, Hortzmuga euskal antzerki taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du uztailaren 4an eta 5ean, Arriaga Antzokiaren alboko aldean. Bost saio eskainiko ditu guztira, eta hauetarako, doako gonbidapena beharko da, gonbidapen bat pertsona bakoitzeko (eskatzeko epea hilaren 3an zabalduko da).

Programazio, ordutegi eta kokapenei buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.bilbokokalealdia.com 

EGITARAUA UZTAILAK 3 

- 18.00: Plaza Berria – Ertza, Euskal Herria “4×4” (danza). 17’

- 18.00: Areatza – Sacekripa, Francia “Marée basse” (circo). 45’

- 18.15: Areatza Kaia – Malas Compañías, Euskal Herria “Txatarra” (circo). 60’

- 19.15: Areatza – La Boca Abierta, Francia “Á la recherche d’une aventure” (clown). 45’

- 20.00: Plaza Berria – Ertza, Euskal Herria “4×4” (danza). 17’

- 20.00: Areatza – Sacekripa, Francia “Marée basse” (circo). 45’

- 20.15: Areatza Kaia – Malas Compañías, Euskal Herria “Txatarra” (circo). 60’- 21.15: Areatza – La Boca Abierta, Francia “Á la recherche d’une aventure” (clown). 45’

- 22.00: Arriaga  Plaza– Cie. 100 Issues, Francia “Idéaux beurre noir – Le ring” (circo). 45’

- 23.00: Lateral Teatro Arriaga – Kolectivo Monstrenko, Euskal Herria/Castilla León “Entre lombrices” (teatro de calle). 50’