BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAK, ELIA BARCELÓ IDAZLEA ETA JOSÉ CARLOS SOMOZA EGILE KUBATARRA ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, FANTASIAZKO LITERATURARI BURUZKO HITZALDIAN

Elena Sierra kazetariak moderatuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin. (Streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus)

Topaketa, maiatzaren 2tik 11ra ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen 25. edizioa dela eta egingo diren jarduera berezien barruan dago.

 

“Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, beldurrezko eta zientzia fikziozko egungo narratibaren bi egile garrantzitsu elkartuko ditu datorren asteartean, APIRILAREN 9an, Elia Barceló eta José Carlos Somoza, hain zuzen ere. Bajo el título “Literatura fantastikoa” izenburupean, Elena Sierra kazetariak moderatuko duen topaketak, biek ere maisutasunez eta arrakasta editorialez menderatzen duten generoan zentratuko da. Hitzordua, datorren maiatzean 25. edizioa ospatuko duen Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen dela eta egiten ari den programazio bereziaren barruan dago.

Ohikoa denez, topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Oraingo honetan, kulturan eta literaturan espezializatutako Elena Sierra kazetaria arituko da moderatzaile gisa, eta fantasiazko literaturak barne hartzen dituen azpi-generoei buruzko elkarrizketa proposatuko du, beldurra edo zientzia fikzioa, besteak beste, eta irakurleen gustuei, idazteko orduan dituzten erreferenteei edo emakume idazleek betetzen duten lekuari buruzko beste gai batzuk ere planteatuko ditu, egungo narratiban hainbat direlako genero horretan nabarmentzen diren emakume idazleak.

Elia Barceló (Alacant, 1957). Filologia Anglogermaniarra ikasi zuen Valentziako Unibertsiatean, eta Filologia Hispaniarra Alacanteko Unibertsitatean. Literatura Hispaniarrean doktore da Innsbruck-eko Unibertsitatean (Austria) eta Ikasketa Hispaniar irakasle gisa egiten du lan bertan. Espainiako letretan zientzia fikziozko emakume idazle azpimarragarriena da, eta egungo narratibako nazioarteko egile garrantzitsuenetakoa. Espainiako Fantasia eta Zientzia Fikziozko Elkarteak ematen duen fantasiazko kontakizunaren Ignotus Saria jaso zuen 1991n, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko zientzia fikziozko eleberri laburreko Nazioarteko Saria 1994an eta Gazte literaturako EDEBÉ Saria 1997an. Hogei eleberri inguru argitaratu ditu, eta bere lanak 18 hizkuntzara itzuli dira. Salmenta arrakasta handia lortu du Alemanian eta Holandan.

José Carlos Somoza (La Habana, 1959) idazleari dagokionez, gaztelaniaz idatzitako misteriozko eta fantasiazko literaturaren berritzaileetako bat da, generoen arteko hesia apurtzea bilatzen duten lanen bitartez. Beste lan batzuen artean Silencio de Blanca (La Sonrisa Vertical Saria 1996), Dafne desvanecida (Nadal Sariko finalista 2000. urtean), La caverna de las ideas (Ingalaterrako suspense eleberri onenaren Gold Dagger Saria 2002an), Clara y la penumbra, La dama número trece (2003), La caja de marfil (2004), Zigzag (2006), La llave del abismo (2008, Ciudad de Torrevieja Eleberri Saria), El cebo (2010) eta Tetrammeron (2012) eleberriak argitaratu ditu.

2007ko urtarrilean “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira solasaldietara. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturarekin bat egiteko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin jende aurreko solasaldiak eginez.

Joan den 2018an hauek izan ziren “Eztabaidak Literaturarekin” programan parte hartu zutenak: Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano, Suso de Toro eta Màrius Serra, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, Miguel Sánchez – Ostiz eta Miguel Gutiérrez Garitano, Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre, Julia Otxoa eta Edurne Portela, Mariasun Landa eta Bernardo Atxaga, Luis Sepúlveda eta Isaac Rosa, Ana Merino eta Manuel Vilas, eta Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariek eman zioten amaiera urteari.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistikoaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.