ZURBARANBARRIKO ETA CASTAÑOSEKO UDALTEGIEK IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO ZORTZI KLOWN IKUSKIZUN JASOKO DITUZTE KULTUR GABONAK PROGRAMAREN BARRUAN

• Programazioa BIHAR irekiko da, 18:00etan, Castañoseko Udaltegian, Ameztu produkzioak taldearen “Rock – Eroak” emanaldiarekin. Bigarren edizio honetan, familia osoari eta helduei zuzendutako ikuskizunak uztartuko dira. Emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.

“Kultur Gabonak” izen generikoa duten eta auzoetan antolatuta dauden jardueren barruan, Castañoseko eta Uribarriko Udaltegiek, klownaren arteari eskainitako zikloaren bigarren edizioa jasoko dute BIHARTIK aurrera. Guztira zortzi ikuskizun programatu dira, Hego Euskal Herriko konpainiekin, barruti bereko artista batzuez gain, Monda pailazoa, besteak beste. Berrikuntza gisa, aurtengo edizioak helduei bereziki zuzendutako ikuskizunak ere eskainiko ditu.

Programazioa bihar, asteartean, irekiko da Castañoseko Udaltegian, familia osoari zuzendutako Ameztu produkzioak konpainiaren “Rock-Eroak” ikuskizunarekin. Leku horretan bertan, baina asteazkenean, “A tomar viento fresco”, poesiaz betetako helduentzako ikuskizun harrigarria aurkeztuko duen Bea Larrañaga klownaren (Intujai Teatro) txanda izango da.

Ostegunean eta ostiralean, ikuskizuna Zurbaranbarriko Udaltegira joango da, familia osoari zuzendutako klown bi ikuskizun dibertigarrirekin, Trokolo Teatroren eta Bea Larrañagaren (Intujai antzerkia) eskutik. Lehenengoek “Burutik jota” ikuskizuna aurkeztuko dute. Ikuskizun horretan zirku bat muntatzen ahaleginduko dira, lortu barik, eta ustekabeko egoera komikoak etengabeak izango dira. Bestalde, Bea Larrañagak, bere aldetik, “Hemendik Parisera” ikuskizuna aurkeztuko du Zurbaranbarrin. Lan horretan, protagonista Parisera doa amets baten bila, Izarretako Zirkuaren bila, hain zuzen ere.

Klownaren artea ardatz duen zikloak hilaren 17an jarraituko du, Castañoseko Udaltegian, bi orduko saio bereziarekin; bertan, klownaren arteari eta emakumeari buruzko “Valentina – Ausartatxo klown” dokumentala emango da, Valentina klown berak aurkeztuta. Ikus-entzule helduek Valentinaren ibilbidea erakusten duen lanaz gozatu ahal izango dute, mundu osoan zehar bidaiatuz, zapata desberdinez eta zurtzez betetako maletak lagunduta, zapata bakoitzari dagokion oina duen pertsonaren bila. Klown zapata bat. Zapata hori da istorioaren protagonista nagusia. Valentina – Ausartatxorena da, baina berak ez daki oraindik. Zapata horren jabearen bila dabilen bitartean, ibilbide luzean hainbat emakume pailazorekin elkartuko da, eta haiek euren esperientzia ahaztezinak partekatuko dituzte Valentinarekin.

Hurrengo egunean, abenduaren 18an, bi ikuskizun programatu dira Castaños eta Zurbaranbarri barrutietako bi Udaltegietan, familia osoari zuzendutako ikuskizun banarekin, Zirika Zirkus nafarrek ekarriko duten eta zine munduan oinarrituta dagoen “Zinemaz blai” lana, eta “Jolastera” aurkeztuko duen Monda pailazoa, umeak partaide ere izango diren umorez betetako ikuskizuna.

Aurtengo edizioa abenduaren 20an itxiko da Zurbaranbarriko Udaltegian, Klown Fem-ekin eta helduei zuzendutako “La Modern” ikuskizunarekin. Familia osoari zuzendutako emanaldi guztiak 18:00etan hasiko dira, eta helduei zuzendutakoak 19:00etan, eta sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.

AGENDA

ABENDUAK 10
18:00 – Castañoseko Udaltegia
Ameztu produkzioak – “Rock-Eroak” – Pailazoak (euskaraz)
Familia osoarentzat

ABENDUAK 11
19:00 – Castañoseko Udaltegia
Bea Larrañaga (Intujai Teatro) – “¡A tomar viento fresco!” . Klown ikuskizuna (gaztelaniaz)
Helduentzat

ABENDUAK 12
18:00 – Zurbaranbarriko Udaltegia
Trokolo teatro “Burutik jota” – Klown ikuskizuna (euskaraz)
Familia osoarentzat

ABENDUAK 13
18:00 – Zurbaranbarriko Udaltegia
Bea Larrañaga (Intujai Teatro) “Hemendik Parisera” – Klown ikuskizuna (euskaraz)
5 eta 10 urte artekoentzat gomendatuta

ABENDUAK 17
19:00 – Castañoseko Udaltegia
Valentina “Valentina ausartatxo klown” – Klown ikuskizuna eta proiekzio dokumentala (gaztelaniaz)
Helduentzat

ABENDUAK 18
18:00 – Castañoseko Udaltegia
Zirika Zirkus “Zinemaz blai” – Klown ikuskizuna (euskaraz)
Familia osoarentzat

18:00 – Zurbaranbarriko Udaltegia
Monda pailazoa “Jolastera” – Pailazoa (euskaraz)
Familia osoarentzat

ABENDUAK 20
19:00 – Zurbaranbarriko Udaltegia
Klown Fem “La Modern” – Klown ikuskizuna (gaztelaniaz)
Helduentzat

Ikuskizun guztiek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte.