BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DUTE MARTXOAREN AMAIERARA ARTE, BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN ETA ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN

Erakusketa ibiltariak ASTELEHEN honetan hasiko dira, eta txandakatuz bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Abandoko, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan.

Urteko lehen hiruhileko honetarako aukeratutako artistak Lucía Higueras, Sara de Diego Flores, Fuensanta Ruiz Urien, Daniel Fernández Uriarte, Begoña Aspuru Soloaga eta Moisés Gutiez Nozal dira.

 

“Expodistrito”-k, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, URTARRILAREN 14an. Datorren martxoaren 29ra arte, Abandoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek, Sara De Diego Floresen argazki erakusketaz eta oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren bost pintura erakusketaz gozatu ahal izango dute: Lucía Higueras, Fuensanta Ruiz Urien, Daniel Fernández Uriarte, Begoña Aspuru Soloaga eta Moisés Gutiez Nozal.

Programako erakusketa guztiek datorren astelehenean zabalduko dituzte ateak. Hiruhileko honetan argazki erakusketa bakarra Castañoseko udaltegian egongo da, Sara De Diego Floresen argazki aukeraketa jasoz, gorputza oso presente dagoen lanarekin, ilusiozko paisaiak sortuz elkartzen diren irudi biluziekin, intersexualitatearen gaia lantzeko patroi binariotik ihes egiten duten gorputzekin, bakardadeaz, nortasun pertsonalaz eta ekaitz pertsonalez hitz egiten duten gorputzak. Otsailaren 1etik, erakusketa Abandoko udaltegian ikusi ahal izango da.

San Inazioko udaltegiari dagokionez, Lucía Higueras artistaren erakusketarekin irekiko du “Expodistrito”-ko edizio hau. “Veleidades” izenburuarekin, prestakuntzaz delineantea baina marrazkiaren eta pinturaren artean autodidakta den artistak, olioan egindako zenbait lan bildu ditu, errealismorako joerarekin, erretratuaren presentzia azpimarragarriarekin. Otsailaren hasieran erakusketa Castañoseko udaltegira joango da, eta ondoren Otxarkoagan ere ikusi ahal izango da.

Abandoko udaltegiak, astelehenetik aurrera, baita ere, Fuensanta Ruiz Urienen erakusketa jasoko du. Bere lanetan bere inguruko lekuak irudikatzen ditu, hiriko, itsasoko eta naturako paisaiak. Une igarokorrak, denborak geldik daudenak, pigmentuen artean harrapatuta, artelanaren eta ikusleen arteko elkarrizketa bultzatzeko. Urtarrileko lehenengo hamabostaldi honetan, Burtsako udaltegiko erakusketa aretoak Daniel Fernández Uriarteren pintura bilduma eskainiko die ikusleei. Erakusketa, azken lau urteetan egindako lanen aukeraketa da, eta artista material berriekin eta euskarri anitzekin aritzen da.

Otxarkoagako udaltegiari dagokionez, Begoña Aspuru Soloagaren olio pintura erakusketa jasoko du. Bertan barraskiloak, Bilboko itsasadarra eta eraikinekin nahastuta dagoen giza irudia erakusten ditu. Osatzeko, arkatzez, errotuladorez eta zinta itsasgarriz egindako collage bat. Erakusketa hori Errekaldeko udaltegian ikusi ahal izango da otsailean.

Urriko hamabostaldi honetako azken pintura erakusketa Moisés Gutiez Nozal margolariak sinatzen du, eta Begoñako udaltegian lan berantiarra aurkeztuko du, erretiratu ondoren egindakoa Antzezaleak artista taldearen barruan. Erakusketan, Salvador bere anaiaren lanen bat ere jasotzen da.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus eta www.bilbaokultura.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

EGUTEGIA: URTARRILAREN 14 – 30

Izenburua: Lucía Higueras “Veleidades” (Pintura).
Lekua: San Inazioko udaltegia (Errokondo, 2)
Egunak: urtarrilaren 14tik 30era

Izenburua: Sara De Diego Flores – (Argazkigintza)
Lekua: Castañoseko udaltegia (Castaños, 11)
Egunak: urtarrilaren 14tik 30era

Izenburua: Fuensanta Ruiz Urien (Pintura)
Lekua: Abandoko udaltegia (Elkano, 20)
Egunak: urtarrilaren 14tik 30era

Izenburua: Daniel Fernández Uriarte (Pintura)
Lekua: Burtsako udaltegia (Pilota kalea, 10)
Egunak: urtarrilaren 14tik 30era

Izenburua: Begoña Aspuru Soloaga (Pintura)
Lekua: Otxarkoagako udaltegia (Pau Casals, 19)
Egunak: urtarrilaren 14tik 30era

Izenburua: Moisés Gutiez Nozal (Pintura)
Lekua: Begoñako udaltegia (Circo Amateur Club Deportivo, 2)
Egunak: urtarrilaren 14tik 30era