LARUNBAT HONETAN, URTARRILAREN 11N, HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI, PALMERAS ETA NECTAR ORKESTREN ESKUTIK

• Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 

Larunbat honetan, urtarrilaren 11n, hasiko da berriro Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi egingo dira guztira, Dantza Alai, Palmeras eta Nectar orkestrek alaituta.

Ohikoa denez, dantzaldiak larunbatetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta hiru musika taldeak txandakatu egingo dira, udaltegiko gimnasioan antolatuko diren saioak animatzeko.

Izan ere, Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da, eta biztanleria nahiko adinekoa da. Hori dela eta, Bilboko Udalak garrantzi handia eman dio adinekoak dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari.

Izan ere, abenduan Adinekoentzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldiaren beste edizio bat ospatu zen, hori ere auzoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntzarekin. Topaketa horretan, adinekoen elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.200 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte kultur programa horretan

Bilboko Udalak antolatutako dantzaldi egutegia:

- Urtarrilak 11 (Palmeras orkestra)
- Urtarrilak 25 (Dantza Alai orkestra)
- Otsailak 8 (Néctar orkestra)
- Otsailak 22 (Palmeras orkestra)
- Martxoak 7 (Dantza Alai orkestra)
- Martxoak 21 (Néctar orkestra)
- Apirilak 4 (Palmeras orkestra)
- Apirilak 25 (Néctar orkestra)

Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals kalea, 19), eta sarrera librea izango da.