LARUNBAT HONETAN OSPATUKO DEN DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT ETORRIZ, BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU DIZIPLINA HORI LANBIDE GISA EZAGUTARAZTERA BULTZATUTAKO KANPAINAREKIN

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak – ADDEk, dantza euren lanbide bilakatzea erabaki zuten zenbait profesionalen testigantzak jasotzen dituen bideoa egin du, BilbaoEszenaren laguntzarekin .

Datorren larunbatean Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko denez, BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, bat egin du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartetik – ADDEtik, dantzaren ezagutza orokorra hobetzeko eta dantza lanbide gisa azpimarratzeko bultzatu den kanpainarekin.

Interpreteen, koreografoen, irakasleen, kudeatzaileen edo ikerlarien artean une honetan ehun bazkide baino gehiago dituen ADDE 2009tik ari da dantza kalera ateratzen, dantza ikusgai egiteko bide gisa, zenbait jardueraren bitartez: klase irekiak, flashmobak, dantza borrokak, konpainien eta sortzaileen erakusketak…

Edizio honetan, elkarteak, BilbaoEszenaren lankidetzarekin, apustua egin du gizartea, eta ikasleak batez ere, sentsibilizatzeko eta dantza beste edozein lanbide bezalakoa dela erakusteko. Lanbide gisa hauta daitekeen beste aukera bat dela, era profesionalean aritzeko, zenbat soslai profesionaletik.

Mezu hori zabaltzeko, elkarteak bideo bat egin du, hainbat profesionalek bi galderen inguruan eman dituzten testigantzak jasoz: Zergatik erabaki zenuen dantzan aritzea? Eta Zergatik erabaki zenuen dantza zure lanbidea bilakatzea?

Hainbat bide erabiliz zabalduko den bideo horrekin batera 1.000 postal banatuko dira batxilergoko eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, euren etorkizun profesionala planteatzeko adinean dauden ikasleen artean mezu hori zabaltzeko.

BIDEOA: https://youtu.be/Xb68G5C128E