LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI, PALMERAS ETA NECTAR ORKESTREN ESKUTIK

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 

Bihar hasiko da berriro Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai, Palmeras eta Néctar orkestrek alaituta.

Ohikoa denez, dantzaldiak larunbatetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta hiru musika taldeak txandakatu egingo dira, udaltegiko gimnasioan antolatuko diren saioak animatzeko.

Izan ere, Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Hori dela eta, Bilboko Udalak garrantzi handia eman dio pertsona nagusiak dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari.

Horrela, abenduan Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldiaren beste edizio bat ospatu zen, hori ere auzoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntzarekin. Topaketa horretan, pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte kultur programa horretan.

Bilboko Udalak antolatutako dantzaldi egutegia:

- Urtarrilak 12 (Palmeras orkestra)
- Urtarrilak 26 (Dantza Alai orkestra)
- Otsailak 2 (Néctar orkestra)
- Otsailak 16 (Palmeras orkestra)
- Martxoak 2 (Néctar orkestra)
- Martxoak 16 (Palmeras orkestra)
- Apirilak 13 (Dantza Alai orkestra)
- Apirilak 27 (Néctar orkestra)

Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals kalea, 19), eta sarrera librea izango da.