TRADIZIOA BERPIZTU DA AURTEN ERE PLAZA BARRIAN

Aste Nagusiko ohiko erromeriaren edizio berri batek udal ordezkariak bildu ditu, Itziar Urtasun Zinegotzia eta Jai Batzordeko Presidente buru zela, antzinako erara jantzita Larrain Dantza disfrutatu eta partekatzera inguratu diren makina bat herritarrekin.

Bilboko Plaza Barria euskal folklorearen jai-giroko topagune bilakatu da aurten ere Aste Nagusiko ohiko erromeriaren edizio berri batez, eta bertan, antzinako erara jantzitako makina bat pertsona Larrain Dantza ezaguna disfrutatu eta partekatzera animatu dira.

Plaza Barriko erromerian izan da Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Zinegotzia eta Jai Batzordeko Presidentea, hainbat udal ordezkarirekin batera, eta guztien arteko jardunaz, tradizioaren balioa eta folklorea herri-izaeraren ezaugarritzat mantentzearen garrantzia aldarrikatu dituzte.