BILBOROCK ARETOAK DOAKO 16 KONTZERTU HARTUKO DITU BILBOKO UDALAK ASTE NAGUSIRAKO ANTOLATUTAKO METAL ETA POP ROCK ERAKUSKETAREN 31. EDIZIOAN

Metal eta bertako Pop Rock erakusketaren XXXI edizioa abuztuaren 20 eta 27 bitartean ospatuko da.

Epaimahaiak edizio honetara aurkeztutako 81 banden kalitate handia eta barietate estilistikoa nabarmendu nahi izan du.

Bi kontzertu izango dira egunero, 20:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Urtero legez, Bilborock aretoak 2016ko Bilboko Udalak Aste Nagusirako antolatutako Metal eta bertako Pop Rock erakusketa hartuko du, aurten bere XXXI. edizioa izango dena. Estilo guztietako 16 talde arituko dira abuztuaren 20 eta 27 bitartean eguneroko bi kontzertuetan, 20:00etatik aurrera lehena, eta hurrengoa ordu bat geroago, 21:00etan.

Bilboko Udalak antolatutako erakusketa honetan estilo desberdinak, jokatze moduak eta gai guztietako kantak entzun ahal izango dira, baina beti kalitatea ardatz izanez. Aurten Elortegi Anayak taldearen Pop Rock boteretsua egongo da ikusgai, Deiedra-ren folka, La Basu-ren Rapa, Dekot-aren indie proposamena, Gerente-ren pop osoa eta iradokitzailea, FRANCO-ren dantzatzeko proposamen eklektikoa, Último Enemigo-ren Rock hirikoia, Molikote-ren Punk Rocka; Peinadas por la Ley-ren Punka edo Lomoken Hoboken hegoaldeko Rock ́N ́Blusa.

Gainera, aurtengo edizioan soinu gogorren eta sendoenetako ordezkaritza zabalagoa egongo da. Grand Matter-en Rock metalizatua eta Chivo-ren Stoner Rocketik hasita, Evil Seeds-en Metal klasikora, In Thousand Lakes-en Death Metal melodikora edo erakusketa itxiko duten bi taldeak: The Flying Scarecrow, 2016ko Bilboko Hiribilduaren irabazlea, eta Niketz, edizio berbararen Bizkaiko talde onena.

TALDEEN HAUTAKETA
Epaimahaiak nabarmendu nahi izan ditu edizio honetan aurkeztutako 81 taldeen kalitate handia eta musika mota zabala. 29 bandek euskara erabiltzen dute euren musikan (joan den urtean baino sei gehiago) eta 16 emakumeren bat dituzte bere kideen artean. Aukeratutakoen artean 3 taldek emakumeen presentzia dute eta 7 talde euskaldunak dira.

Jatorriari dagokionez, 36 hiriburuko bandak dira eta 47 Bizkaiko herri desberdinetakoak. %43,3 Bilboko taldeak dira eta gainerako %56,6 herrialdean bizi dira. Aukeratutako taldeen artean 7 talde Bilbokoak dira, 3 Ezkerraldekoak (Barakaldo, Santurtzi eta Portugalete) eta veste 6 Basauri, Bakio, Maruri edo Sopela-koak. Bilbo-ren ostean, Etxebarri da ordezkaritza gehien duen udalerria bi taldeekin.
Beti bezala sarrera dohainik izango da mundu guztirako aretoa bete arte.