SACEKRIPA KONPAINIA FRANTZIARRAK BILBOKO KALEALDIAN SEI ALDIZ TAULARATUKO DUEN “MARÉE BASSE” ANTZEZLANA ESTREINATUKO DU BIHAR, AREATZAN JARRITAKO KARPA BATEAN

Ezusteko unibertso batean umorea eta fantasia konbinatzen ditu ikuskizun hau Frantziako hainbat herritan lortutako arrakastaren ondoren iritsiko da Bilbora

 22:30etatik aurrera, Arriagako fatxada antzerki bertikaleko ikuskizun baten eszenatoki bihurtuko da, bi antzezlek 50 metro koadroko pantaila batean proiektatutako irudiekin elkarreraginean diharduten bitartean

 Organik euskal konpainiaren dantza eta Maboul Distorsion talde frantziarraren clowna dira biharko programatuta dauden beste berrikuntza batzuk, eta horiekin batera, yo-yo erakustaldiaren, txotxongiloez baliatutako performance artistikoaren eta kaleko musika-antzerkiaren saio berriak eskainiko dira

 Uztailaren 1etik 5era bitartean egingo den Bilboko Kalealdia, Bildoko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao eta Institutu Frantsesaren lankidetzaz

 Informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.bilbokokalealdia.com

Zirkuko ikuskizunetan eta objektuen manipulazioan trebatutako Sacekripa konpainia frantziarrak “Marée basse” izenburuko lana estreinatuko du bihar Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren XV. edizioan. Frantziako hainbat herritan lortutako arrakastaren bermeaz, muntaia sei aldiz taularatuko da jaialdia amaitu arte.

Sacekripa, Frantziako hainbat herritan lortutako arrakastaren ondoren iritsiko da Bilbora, ezusteko unibertso batean umorea eta fantasia konbinatzen dituen traste zaharrez eta egoera absurduez betetako ikuskizun batez. Lanak 45 minutu inguruko iraupena du, eta Areatzan kokatutako eszenatoki berritzaile batean taularatuko da: gehienez 85 pertsonarentzako lekua duen neurri txikiko karpa batean. Bi euroko sarrera sinbolikoa kobratuko da, eta txartelak jaialdiak Areatzan duen informazio-gunean jarri dira salgai. Sacekripak bi saio bi eskainiko ditu egunero, 18:00etan eta 20:00etan, uztailaren 2an, 3an eta 4an.

Programako beste ikuskizun erakargarri batek itxiko du biharko jarduna, 22:30etatik aurrera, Arriaga plazan. Udal antzokiko fatxada antzerki bertikaleko ikuskizun zirragarri baten eszenatoki bilakatuko da, bi antzezlek 50 metro koadroko pantaila batean proiektatutako irudiekin elkarreraginean diharduten bitartean. Eventi Verticali konpainia italiarraren 45 minutu inguruko muntaia honetan, animazio birtuala, 80ko hamarkadako komikietan eta bideojokoetan oinarritutako bideoa eta airean esekitako bi antzezleen arteko borroka akrobatikoak uztartuko dira.

Biharko aurreikusta dauden gainerako ekitaldiei dagokienez, Organik euskal konpainiak, Euskal Herriko jaietan ohikoak ziren ahari-talketan oinarritutako “Ahariak/Carneros” koreografia antzeztuko du (18:30etan eta 20:30etan Plaza Barrian, 17 minutu inguruko iraupenaz).

Bestalde, Maboul Distorsion talde frantziarreko kideek clown ikuskizun berri bat aurkeztuko duite Areatzako Kaian, 19:00etan eta 21:30etan. “Out” izenburuko 45 minutuko muntaia honetan, bi tenislarik eta aulkiko epaile batek sare, erraketa eta pilotarik gabeko tenis-partida bat antzeztuko dute.

Berrikuntza horiez guztiez gain, Bilboko Kalealdiaren biharko programak yo-yoaren manipulazioan trebatutako Naoto Okada artista japoniarraren emanaldiaz gozatzeko aukera eskainiko du berriz ere (17:00etan eta 19:30etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren parean), eta Compagnie Salut l’Artiste talde frantziarrak txotxongiloetan oinarritutako performance artistikoa errepikatuko du (17:30etan, eszenatoki berean). La Soupe aux Étoiles konpainiak ere, lau musikari karabana batean Europa ekialdeko doinuak jotzen biltzen dituen “Capharnaüm caravan” kale-antzerkiko ikuskizunaren saio berri bat eskainiko du (18:00etan eta 20:30etan, Arbieto kalean).

Bilboko Kalealdiaren edizio honetan, lehendabiziko aldiz, bi ikuskizun ordaindu egin beharko dira, muntaia horiek taularatuko diren eszenatokiaren tamaina mugatuaren ondorioz. Horren haritik, 2 euroko prezio sinbolikoa ezarri da Sacekripa konpainia frantziarraren eta Manolo Alcantara artista kataluniarraren emanaldi desberdinetarako. Sarrerak bihar goizetik eskura daitezke Jaialdiak Areatzan ezarri duen informazio-gunean. Bestalde, Hortzmuga euskal antzerki taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du uztailaren 4an eta 5ean, Arriaga Antzokiaren alboko aldean. Bost saio eskainiko ditu guztira, eta hauetarako, doako gonbidapena beharko da, gonbidapen bat pertsona bakoitzeko (eskatzeko epea hilaren 3an zabalduko da).

Programazio, ordutegi eta kokapenei buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke:  HYPERLINK “http://www.bilbokokalealdia.com/” \n _blankwww.bilbokokalealdia.com

EGITARAUA UZTAILAK 2

– 17.00: Diputazio Jauregia – Naoto Okada, Japón “Yo-yo” (manipulación de objetos). 20’

– 17.30: Diputazio Jauregia – Cie. Salut l’Artiste, Francia “Boutons, roubans, dentelles et petites mousses” (performance artística). 180’

– 18.00: c/Arbieto – La soupe aux étoiles, Francia “Capharnaüm caravane” (teatro de calle). 50’

– 18.00: Areatza – Sacekripa, Francia “Marée basse” (circo). 45’

– 18.30: Plaza Berria – Organik, Euskal Herria “Carneros” (danza). 17’

– 19.00: Areatza kaia – Maboul Distorsion, Francia “Out” (clown). 45’

– 19.30: Diputazio Jauregia – Naoto Okada, Japón “Yo-yo” (manipulación de objetos). 20’

– 20.00: Areatza – Sacekripa, Francia “Marée basse” (circo). 45’

– 20.30: c/Arbieto – La soupe aux étoiles, Francia “Capharnaüm caravane” (teatro de calle). 50’

– 20.30: Plaza Berria – Organik, Euskal Herria “Carneros” (danza). 17’

– 21.30: Areatza kaia – Maboul Distorsion, Francia “Out” (clown). 45’

– 22.30: Areatza kaia – Eventi Verticali, Italia “Wanted” (teatro vertical). 45’