SAN FRANTZISKOKO UDAL LIBURUTEGIAK, EMAKUMEAK ZINE FANTASTIKOAN BETETZEN DUEN LEKUAN ZENTRATUTAKO ZINE KRITIKA TAILERRA JASOKO DU URRIAN

Jarduera urriaren 2an, 9an, 16an eta 23an izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Saio bakoitza, zine kritikariek eskainitako master class batekin osatuko da.

Bilboko Udal Liburutegi Sareak, emakumeak zine fantastikoaren barruan betetzen duen lekuan zentratuta egongo den zine kritikari buruzko tailerra programatu du urrirako. Jarduera astelehen guztietan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, San Frantziskoko Udaltegian, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Lehenengo saioak, datorren astelehenean, urriaren 2an, eskainiko denak, Anne Hathaway antzezlea protagonista duen Nacho Vigalondoren “Colossal” azken film luzearen Bilboko estreinaldia jasoko du.

Tailerrak lau saio izango ditu, eta horietan emakumeak protagonista diren filmak ere eskainiko dira. Film horietako bi, gainera, emakumeek zuzendutakoak dira. Saio bakoitza, zine kritikari profesional batek emandako master class batekin osatuko da.

Zikloa, Nacho Vigalondoren “Colossal” filmaren Bilboko aurkezpenarekin hasiko da, Borja Crespok zuzenduko duen saioarekin. Programazioa hauek osatuko dute: Ana Lily Amirpour zinegilearen “Una chica vuelve a casa sola de noche” (urriak 9), Sheila Vand protagonista duen lana, Josu Egurenek moderatuko duen saioan; “Prevenge” (urriak 16) Alice Lowek zuzendu eta antzeztutakoa, Elizabeth Casillasek eta Laura Lazcanok komentatuko dutena.

Tailerra urriaren 23an amaituko da, Peter Stricklandek zuzendu duen eta Sidse Babett Knudsen eta Chiara D’Anna protagonista dituen “The Duke of Burgundy” filmaren emanaldiarekin. Oraingo honetan master classa Iratxe Fresneda UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Doktore eta irakasleak gidatuko du. Jarduera, zinearen aurrean orokorrean eta batez ere zinearen eta idazketaren aurrean interesa duten pertsonei dago zuzenduta bereziki.

Udal Liburutegi Sarearen programak Tracking Bilbaoren laguntza du. Urteroko jarduera hori, diziplina anitzeko kontzeptuarekin erlazionatuta dauden eta garai digitaleko herri kulturarekin lotura estua duten zenbait adierazpideren erakusketa izan nahi du.