BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EGITARAUAREN BESTE HITZORDU BAT JASOKO DU ASTEARTEAN, LITERATURARI ETA EMOZIOEI BURUZ BERBA EGINGO DUTEN ANA MERINOREKIN ETA MANUEL VILASEKIN

Literatura emozioen lurralde gisa gaiaren inguruko hitzordua Alicia San Juan kazetariak aurkeztuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

 

“Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Ana Merino poeta eta Manuel Vilas idazlea elkartuko ditu datorren asteartean, azaroaren 20an, literatura emozioen lurralde gisa gaiaren inguruko topaketan.

Topaketa Alicia San Juan kazetariak moderatuko du, eta hainbat gai planteatuko ditu, emozioek idazteko orduan betetzen duten lekua, literaturak emozionatzea, irakurleak pertsonaiekin identifikatzea, beharrezkoa den ala ez, eleberri baten eragin emozionala, besteak beste. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librea izango du leku guztiak bete arte eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Manuel Vilas (Barbastro, 1962) poeta eta narratzailea da. Bere poesia liburuen artean El cielo (2000), Resurrección (2005; Jaime Gil de Biedma XV. Saria), Calor (2008; Fray Luis de León VI. Saria), Gran Vilas (2012; Ciudad de Melilla XXXIII. Saria) eta El hundimiento (2015; Generación del 27 Nazioarteko XVII. Poesia Saria) azpimarra daitezke. Bere poesia lan bateratuak 2010ean argitaratu ziren, Amor izenburupean, eta Poesía completa lanean 2016an. Idatzi dituen eleberrien artean hauek aipa daitezke: España (2008; Punto de Lectura, 2012), Quimera aldizkariak XXI. mendeko lehen hamarkadan gaztelaniaz idatzitako hamar eleberri garrantzitsuenen artean aurkeratutakoa, Aire Nuestro (Alfaguara, 2009; Cálamo Saria), Los inmortales (Alfaguara, 2012), El luminoso regalo (Alfaguara, 2013) eta Ordesa (2018). Kontakizun liburuak ere idatzi ditu, Zeta (2014) eta Setecientos millones de rinocerontes (Alfaguara, 2015). Horrez gain, hainbat komunikabidetako ohiko kolaboratzailea da.

Ana Merinori (Madril, 1971) dagokionez, poeta, dramaturgoa eta historietaren teorikoa da. 2000ko Belaunaldi Poetikoaren barruan dago. Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, doktoretza Pittsburggh-eko unibertsitatean egin zuen, eta bertan, komikia mundu Iberoamerikarrean gaiari buruzko tesia idatzi zuen. 1994an Adonais Saria lortu zuen Preparativos para un viaje liburuarekin, eta 1997an bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, Los días gemelos. Zenbait poema eta artikulu argitaratu ditu aldizkarietan eta egunkarietan, Clarín, Letra Internacional, Turia, Reloj de Arena, Leer edo ABC, eta errezitaldi eta hitzaldi ugari eskaini ditu Espainian eta Estatu Batuetan.

2007. urtearen hasieran “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako literaturaren esparru osoko 300 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 10.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Gaur egun, duela hamarkada bat bezala, egitarauaren helburua literaturara hurbiltzeko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin egindako jende aurreko solasaldiaren bitartez.

Hauek dira iaz, 2017. urtean, “Eztabaidak literaturarekin” egitarauan parte hartu zutenak: Gabriela Ybarra eta Carlos Pardo, Xabier Olarra eta Harkaitz Cano, Mayte Carrasco eta Álvaro Colomer, Lucien Etxezaharreta eta Lander Garro, Gabi Martínez eta Patxi Irurzun, Toti Martínez de Lezea eta José Luis Corral, Mikel Martínez eta Patxo Telleria, Lorenzo Silva eta Carme Riera, Elvira Navarro eta Iban Zaldua, Fernando eta Luis Marías anaiak.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.