KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA” EGITASMOAREN EDIZIO BERRIA JARRIKO DU MARTXAN OSTIRAL HONETAN. FAMILIEI ETA HELDUEI ZUZENDUTAKO KONTZERTU DIDAKTIKOEN PROPOSAMEN BERRITZAILEA DA

Egitaraua maiatzeko lau ostiraletan eskainiko da, Barrainkuako udaltegian, helduei zuzendutako hiru kontzerturekin eta jende guztiari zuzenduriko birekin. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenaren helburua musika klasikora eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuetara ikus-entzule berriak erakartzea da. OSTIRAL honetan hasiko da, euskarazko testuak izango dituzten tronboirako eta biolontxelorako musika-ipuinekin.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak “Musika dibertigarria da” programaren edizio berria jarriko du martxan OSTIRALEAN, Maiatzaren 10ean. Ekimen berezi horren helburua gure hiriko biztanleen artean musikarako eta, batez ere musika klasikorako, zaletasuna piztea da. Maiatzean zehar, Abando – Barrainkuako Udaltegiak, helduei zuzendutako hiru kontzertu didaktiko eta familientzat bereziki diseinatutako bi saio eskainiko ditu.

Izan ere, zortzigarren ediziora heldu den kontzertu didaktikoen zikloaren helburu nagusia entzuleak musika klasikora hurbiltzea da, musika genero horren ezagutza eta gozamena bultzatuz, eta txikienen artean musika genero horretara ikus-entzule berriak erakartzea.

“Musika dibertigarria da” egitaraua ostiral honetan hasiko da (arratsaldeko 18:00etan), tronboirako eta biolontxelorako bi musika-ipuinekin, Felipe eta Los siete mortíferos. Euskarazko narrazioa izango duen kontzertu interaktibo horrek ikus-entzuleak Afrikara eramango ditu safarian, eta zirkuaren mundu liluragarrira hurbilduko ditu. Pedagogoak izateaz gain musikaren didaktikan esperientzia handia duten Wolfgang Hartmann eta Fernando Palacios konposatzaileek idatzitako bi kontakizun dira. Interpreteak Alberto Urretxo (tronboia), Maitane Iturri (biolontxeloa) eta Belén Otxotorena (narrazioa) izango dira.

Bigarren kontzertu didaktikoa ostegunean, MAIATZAREN 15ean, izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta protagonista Michel Gasco musikaria izango da, Parisa Delshad perkusio jotzaile irandarrak lagunduta. Kasu honetan, ekialdeko musikaren aberastasun handira hurbiltzea proposatzen da, lautearen bitartez. Ikus-entzuleek, musika-tresnen errepertorio arabiarretan aurki daitezkeen erritmoak, eskalak eta musika-formak entzuteko aukera izango dute, eta inprobisazioari eta bere oinarrizko arauei buruz egingo da berba, lautearen laguntzarekin.

Hurrengo saioak, MAIATZAREN 22koak, harizko musika-tresnen inguruko kontzertu pedagogikoa proposatzen du, Alos Quartet taldearekin (Xabier Zeberio eta Francisco Herrero, biolinak, Lorena Núñez, biola eta Pello Ramírez, biolontxeloa). Oraingo honetan, programak harizko musika-tresnen historiaren inguruko ibilbide interesgarria eta dibertigarria proposatzen du, soinu motak, antzina ze musika-tresna zeuden, etab.

Kontzertu didaktikoen aurtengo edizioa MAIATZAREN 29an amaituko da, biolinarekin aritzen den José Manuel Cachok eta pianoa jotzen duen Victor Jiménezek osatutako Impromptu taldearen saio bikoitzarekin.

Arratsaldeko 18:00etan “La magia de la música” hasiko da, familia osoari zuzendutako kontzertua, Balbi magoarekin. Bertan musika-tresnak erakutsiko dira, eta musikak magia ere sortzen duela erakutsiko zaie txikienei. Arratsaldeko 20:00etan hasiko den bigarren kontzertuak XIX. mendeko konposatzaile handienetakoa izan zen Schubertengana eta bere musikara hurbiltzeko aukera emango du. Bere bizitza laburrean 600 abesti baino gehiago idatzi zituen, musika eta poesia era bikainean uztartuz. Horrez gain, kamerako konposizioak, pianorako lanak eta sinfoniak ere idatzi zituen. Kontzertu horretan Itziar de Unda sopranoak hartuko du parte.

EGITARAUA: MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

MAIATZAK 8
18:00 FELIPE Y LOS SIETE MORTÍFEROS
Musika-ipuinak tronboirako, biolontxelorako eta narratzailearentzako (euskaraz)
FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNA

MAIATZAK 15
19:30 MICHEL GASCO eta MARISA DELSHAD
Ekialdeko musika lautearen bitartez

MAIATZAK 22
19:30 ALOS QUARTET
Harizko musika-tresnetan oinarritutako kontzertu pedagogikoa

MAIATZAK 29
IMPROMPTU

18:00 LA MAGIA DE LA MÚSICA, BALBI magoarekin.
FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNA

20:00 SCHUBERT, Itziar de Unda sopranoarekin.

LEKUA: Abando-Barrainkuako udaltegia
Sarrera dohainik. Leku kopuru mugatua. Leku guztiak bete eta gero ezin izango da kontzertura sartu.