JOE LYNCH ZINEGILE ESTATU BATUARRAREN FIKZIOZKO “MAYHEM” FILM LUZEAK LORTU DU BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 2018REN FILM ONENAREN SARIA

Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Rubin Steinen “Bailaora” lanak lortu du; Euskal Film Labur Onenaren saria Aitzol Saratxagaren “Ziren” filmak jaso du. Zinemaldiko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur Onena Albert Pintóren eta Caye Casasen “RIP” izan da.

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan, Trevor Stevens zinegilearen “Rock Steady Row” (AEB, 2018) filmaren Europako premierearekin.

 

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen XXIV. edizioko Epaimahaiak, Joanes Urkixo idazle eta gidoilariak, Koldo Almandoz zinegile donostiarrak, eta zinean espezializatutako Janire Zurbano kazetariak osatutakoak, Joe Lynch zinegilearen “Mayhem”, (AEB, 2017) film luzeari eman dio Film Onenaren FANT 2018 Saria.

FANTeko epaimahaiak “duen zuzentasun ezarengatik, zonbien generoa modu originalean berraztertzen asmatzeagatik eta kapitalismoaren kritika basatira daraman espazio itxiko eszenifikazioarengatik” aukeratu du film hori. Protagonista, bere lanetik modu bidegabean kanporatua izan ondoren, birus misteriotsu eta arriskutsua dela eta abokatu bufetearen eraikina berrogeialdian dagoela ikusten duen Derek Cho da. Gaixotasunaren biktimak euren inpultsu basatienak jarraituz jarduten hasten direnean kaosa bulegoaz jabetzen da.

Film laburren atalean, epaimahaiak Rubin Steinen “Bailaora” (Espainia, 2018, 15′) lanari eman dio Film Labur Onenaren Saria. Epaimahaiak, fikziozko lan hori aukeratzeko orduan, “apustu bisual paregabea eta genero nahasketa harrigarria, bitxia eta hipnotikoa” azpimarratu ditu.

Euskal Film Labur Onenaren Saria, epaimahaiaren irizpidearen arabera, Aitzol Saratxagaren “Ziren” (2017, 15 min) fikziozko lanak jaso du, “genero proposamena izan arren erritmo geldoa ematean asmatzeagatik eta arimaren existentziari buruzko gogoeta egiten ausartzeagatik”.

Berrikuntza gisa, edizio honetan, Euskal Aktoreen Batasunak Euskal Film Laburren Antzezpen Onenaren saria eman du. Saria Fernando Albizuri eman zaio aho batez, David Pérez Sañudoren “Aprieta pero raramente ahoga” filmean egindako lanarengatik, “pertsonaia konplexua defendatzeagatik eta umore-samurtasun-beldur nahasketa eskaintzeagatik, pertsonaiaren helburua argi mantenduz, karikaturan erori gabe, eta mugitzen den atmosferaren barruan sinesgarria den itxurazko egunerokotasunari eutsiz”.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANT 24ren aurtengo edizioko ikus-entzuleen iritziz, Film Labur onena Albert Pintóren eta Caye Casasen 16 minutuko “RIP” (Espainia, 2017) lana izan da. Sekzio Ofizialeko Ikus-entzuleen Film Luze Onenaren saria Issa López mexikarraren “Tigers are not Afraid” lanak lortu du.

PANORAMA
Panorama saileko epaimahaiari dagokionez, Daniel Romero zinegileak, Mentxu Sesar, bideoklip, film labur eta dokumental zuzendariak, eta Vanesa Fernández Guerra ZINEBIren, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari berriak osatuko dute. Panoramako Film Luze Onenaren saria Andrés Goteiraren “Dhogs” (Espainia, 2017) lanak irabazi du “ikusteko orduan indar handia duen film gordina eta oso zuzena delako eta, batez ere, indarkeriaren kontsumoari buruz gogoeta egiteko egiten digun gonbidapenarengatik”, azaldu du epaimahaiak.

Film laburren atalean, saria Lorène Yavoren “À Chacun Sa Malédiction” (Belgika, 2017) lanak lortu du, “unibertso berezi pare gabea sortu duelako, fantastikoaren bitartez egunerokoa eta gertukoa den zerbaiti buruz hitz egiteko”. Horrez gain, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Pablo S. Pastorren “Bye Bye Baby” (Espainia, 2017) film laburrari, zuzendaritza bikainarengatik eta estetika oso istorio zinefagoaren alde erabiltzeagatik.

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinemaldiaren Sari Banaketa Ekitaldia GAUR ARRATSALDEAN izango da, 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK aretoan, Trevor Stevensen “Rock Steady Row” (AEB, 2018) filmaren emanaldi bereziarekin. Aurtengo edizioko berrikuntza gisa, bihar, larunbatean, FANT 24ko sari guztiak eskainiko dira berriro BBK Aretoan:

AGENDA: LARUNBATA, MAIATZAK 12 (Sarrera 5 €)
BBK Aretoa – Kale Nagusia. 18:00etan
• Panoramako Film Labur Onena: A CHACÚN SA MALÉDICTION (8 min)
• Euskal Film Labur Onena: ZIREN (15 min)
• Panoramako Film Luze Onena: DHOGS (85 min)

BBK Aretoa – Kale Nagusia. 20:00etan
• Film Labur Onena: BAILAORA (15 min)
• Film Labur Onena Ikus-entzuleen iritziz: RIP (16 min)
• Epaimahaiak aukeratutako Sekzio Ofizialeko Film Luze Onena: MAYHEM (86 min)
ERANSKINA: FANT 2018KO SARIAK

FANT 24KO FILM LUZE IRABAZLEA
“Mayhem”, (EE.BB, 2017), Joe Lynch.

Film Luze Onenaren ikus-entzuleen FANT 24 saria:
“Tigers are not Afraid” (Mexiko, 2017), Issa López.

FANT LABURREAN SARIA
Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria:
“Bailaora” (Espainia, 2018, 15′), Rubin Stein

Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria:
“Ziren” (2017, 15 min), Aitzol Saratxaga

Film Labur Onenaren ikus-entzuleen saria:
“RIP” (Espainia, 2017), Albert Pintó eta Caye Casas.

SEKZIO OFIZIALEKO GIDOI ONENAREN SARIA
(EUSKAL GIDOILARIEN ELKARTEAK EMANDAKOA)
“Tigers are not Afraid” (Mexiko, 2017), Issa López.

SEKZIO OFIZIALEKO ZUZENDARITZA BERRITZAILEENAREN SARIA
(FAS ZINE KLUBAK EMANDAKOA)
“November”, (Estonia, Herbehereak, Polonia, 2017), Rainer Sarnet

EUSKAL FANT LABURREAN SEKZIOKO ANTZEZPEN ONENAREN SARIA
(EUSKAL AKTOREEN BATASUNAK EMANDAKOA)
Fernando Albizu, “Aprieta pero raramente ahoga”, David Pérez Sañudo

FANTROBIA 2018 SARIA: Paul Urkijo

FANTastikoaren IZARRA 2018: Joe Dante

PANORAMA SEKZIOKO FILM LUZE ONENAREN SARIA
“Dhogs”, (Espainia, 2017), Andrés Goteira.

PANORAMA SEKZIOKO FILM LABUR ONENAREN SARIA
“À Chacun Sa Malédiction”, (Belgika, 2017), Lorène Yavo.

• Aipamen berezia: “Bye Bye Baby”, (Espainia, 2017), Pablo S. Pastor