JOE BEGOS ZINEGILE ESTATUBATUAR GAZTEAK, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN – FANT 22REN SEKZIO OFIZIALEAN LEHIATUKO DEN “THE MIND´S EYE” BERE AZKEN FILM LUZEA AURKEZTUKO DU GAUR BILBON

Torontoko azken zinemaldian Generoko Zuzendari Onenaren Saria lortu zuen Joe Begosek komunikabideen aurrean aurkeztu du odolez betetako bere film basatia. Ikus-entzuleek gaur arratsaldean, 20:00etan, ikusi ahal izango dute Alhondigako Golem Zine Aretoetan.

Joe Begos etorkizun handiko zinegile estatubatuar gazteak, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANT 22ren (www.fantbilbao.eus) Sekzio Ofizialaren barruan lehiatuko den “The Mind´s Eye” (EEBB, 2015) bere azken filma aurkeztu du gaur goizean Bilbon. Filma GAUR ARRATSALDEAN eskainiko da, 20:00etik aurrera, Alhondigako Golem Zine Aretoetan, eta zuzendaria bertan egongo da. “The Mind´s Eye” lanaren mundu mailako premierea Torontoko Nazioarteko Zinemaldian izan zen iazko urtearen amaieran. Bertan, 29 urte dituen Begosek beldurrezko zine zuzendari hoberenaren saria lortu zuen.

“The Mind´s Eye” paisaia hotzean gertatzen da, baina istorioaren beldurraren tenperaturak gora egingo du etengabe. Zack Connorsen trebezia telekinetikoak direla eta, fenomeno hori aztertzen ari den Michael Slovak doktoreak berarengana erakarriko du. Baina Zackek berehala hautemango ditu Doktorearen asmo ilunak. Ingalaterra Berriko paisaia elurtua furia psikiko eta mendeku basati zurrunbilo bilakatuko da, Zackek bere eskuetan dagoen guztia egiten duen bitartean, Doktorea, era sintetikoan manipulatutako telekinesiaren erokerian erortzea saihesteko. Iaz “Almost Human” lanarekin gozatu ondoren, Joe Begos, David Cronenbergen “Scanners” hura gogorarazten digun istorio honekin itzuliko da FANTera.

1987an jaiotako Joe Begos Rhode Islanden hazi zen, eta bertan igaro zuen bere nerabezaro gehiena, zineko lanaren alderdi guztiak era autodidaktan ikasiz. Azkenean Los Ángelesera joan zen bizitzera, eta bertan film laburrak idazten eta gogor lan egiten jarraitu zuen. “Bad Moon Rising” (2011) film laburraren eta “Almost Humans” (2013) film luzearen ekoizlea, gidoilaria eta zuzendaria izan zen .

Biharko, ASTEARTERAKO, programatuta dauden Sekzio Ofizialeko film luzeen artean, euren filma aurkezteko Bilbon egongo diren Micah Wright eta Jay Lender zuzendarien “They´re Watching” (EEBB, 2016) lanaren estatu mailako estreinaldia, Teemu Nikkiren “Lovemilla” (Finlandia, 2015) eta Ben Crescimanen “Sun Choke” (EEUU, 2015) daude.

ERANSKINA

THE MIND’S EYE
EE.BB. / 2015 / 87 min.

Zuzendaria: Joe Begos.
Gidoia: Joe Begos.
Ekoizpena: Joe Begos, Josh Ethier, Graham Skipper, Zak Zeman.
Musika: Steve Moore.
Muntaketa: Josh Ethier.
Antzezleak: Graham Skipper, Lauren Ashley Carter, John Speredakos.

FANT22ri buruzko informazio guztia: www.fantbilbao.eus

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]