Hilaren 12ko kontzertuan, Xabier Zamorano musikagile gaztearen `Crusoe´ lanaren erabateko estreinaldia eskainiko da.

Hilaren 12ko kontzertuan, Xabier Zamorano musikagile gaztearen `Crusoe´ lanaren erabateko estreinaldia eskainiko da.

Bilboko Udal Musika Bandak bere musikarekiko zaletasuna Alhóndigaren barrualdera heldatuko da irailaren 12an eta 26an. Juan Jose Oconek zuzenduko du kontzertua bariku honetan, irailak 12, eta Bandako zuzendariorde Iñaki Urkizuk hilaren 26koa. Askotariko musika errepertorioa eskaintzen duten doako kontzertu hauek 19:30etan hasiko dira AlhóndigaBilbaoko Kulturen Atarian.

Ostiral honetan, hilak 12, kontzertuak, Xabier Zamorano musikagile gazteak Bilboko Udal Musika Bandan diharduen Juanjo Munera bonbardino-jotzailearen omenez konposatu duen `Crusoe´ lanaren erabateko estreinaldia eskainiko die bertaratutakoei.

1895. urtean abian jarri zenetik, Bilboko Udalaren Bandak askotan hartzen du parte hiriko ekitaldi ofizialetan eta herri-ospakizunetan. Alhóndigako Kulturen Ataria agertoki egokia da kontzertuak egiteko, argi- eta soinu-baldintza bikainak dituelako.

JUAN JOSÉ OCÓN, ZUZENDARIA

Juan José Ocón arduratuko da ostiral honetako kontzertua zuzentzeaz. Zuzendari donostiarra EGOko arduraduna da 2000.urtetik, euskal musikaren harrobirik garrantzitsuena, non, gaur egun gure Bandako kide diren bost musikarik ere, bertan egin zutelarik bere trebakuntza.

Donostiako Goi Kontserbatorioan egin zituen Oconek bere ikasketak eta Orkestra Konposaketan eta Zuzendaritzan, kalifikaziorik gorenenak lortu zituen. Txekiar Errepublikan osatu zuen bere formazioa, bertan Orkestra Zuzendaritzako nazioarteko Lehiaketa irabazi zuelarik, Modaviako Orkestrako ohorezko medailarekin batera.

Hainbat Orkestratan izan da gonbidatua, adibidez, Letoniako Nazionalean, Kanaria Handiko Filarmonikan edo baita Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoetan. Madrilgo Errege-Antzokian, 1999an Carl Orff konposatzailearen `Carmina Burana´ -rekin taularatu zen estreinakoz. Gainera, koru musikan zaletasun handia du (beste talde batzuen artean, Donostiako Orfeoiarekin kolaboratu du) eta Musika Hamabostaldia zenbaitetan zuzendu izan du. Eta Ocón gainera, Donostiako Udal Musika Eskolako irakaslea da.

Ocón da, Bilboko Musika Bandaren zuzendari gonbidatuetako bat, baina aurretik ere, hainbat aldiz zuzendu du talde bilbotarra. Bilboko publikoaren aurreko emanaldi honetarako, Ocón-ek XIX. eta XX. mendeetako musikagileen lanak uztartzen dituen errepertorioa aukeratu du. Baita etorkizun oparoa duten musikagile gazteen lanak ere, jendaurrean estreinako aldiz `Crusoe´ aurkeztuko duen Xabier Zamorano tarteko dela.

PROGRAMA IRAILAK 12, OSTIRALA
ZUZENDARI GONBIDATUA: JUAN JOSÉ OCÓN

Dimitri Shostakovich (1906-1975) `FESTIVE OVERTURE´ Mold. T. Takahashi
Xavier Zamorano (1987) `CRUSOE´ *
* Juanjo Munera bonbardino-jotzailearen omenez. Erabateko estreinaldia
Albert Ketelbey (1875-1959) `EN EL JARDÍN DE UN MONASTERIO´
Ruperto Chapí (1851-1909) `LA REVOLTOSA´ Preludioa
Dimitri Shostakovich (1906-1975) `THE BOLT. 5 BALLET SUITE´ Mold. J. Cosemans

IÑAKI URKIZU, BANDAREN ZUZENDARIORDEA

Iñaki Urkizu arduratuko da hurrengo kontzertuak zuzentzeaz. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da. Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez.

Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 750 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.

Bilboko Udal Musika Banda 40 musikarik baino gehiagok osatzen dute. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.

PROGRAMA IRAILAK 26, OSTIRALA
ZUZENDARIA: IÑAKI URKIZU, Udal Musika Bandaren Zuzendariordea

Pascual Marquina (1873-1948) `CERTAMEN LEVANTINO´ Pasodoblea
Derek Bourgeois (1941) `FELANITX FANDANGO´
Jacinto Guerrero (1895-1951) `LA ROSA DEL AZAFRÁN´ Aukera
Steven Reineke (1970) `GODDESS OF FIRE´
Isaac Albéniz (1860-1909) `SUITE IBERIA: TRIANA´
Ernesto Lecuona (1895-1963) `MALAGUEÑA´ Mold. S. Nestico
Roger Boutry (1932) `IKIRU YOROKOBI´

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTUAK ALHÓNDIGAN

Egunak: Irailak 12 eta 26, ostiralak
Ordua: 19:30etan
Lekua: Alhóndigako Kulturen Ataria
Sarrera librea