HILABETE HONETAKO 6TIK 19RA, 2. BARRUTIA IKUS-ENTZULE GUZTIEI ZUZENDUTAKO POESIAZ, ISTORIOZ ETA JARDUERAZ BETEKO DA, AHOZKO NARRAZIOGINTZARI BURUZKO “ISTORIO BIZIAK – CUENTOS ENCADENADOS” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BATEKIN

Bilboko Udalaren ekimenak ipuin kontalari saioak, sormen tailerrak, narratzaileak eta bertsolariak batera arituko diren topaketa eta beldurrezko istorioz osatutako Artxandako funikularrera bisita jasoko ditu, besteak beste.

Hogei jarduera inguru programatu dira euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz, helduei eta umeei zuzenduta, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta 2. barrutiko beste leku batzuetan.

Bilboko Udalak, barruti bakoitzean erreferentziazko kultur ekimen bat eskaintzeko helburuarekin jarraituz, ahozko tradizioaren inguruko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren laugarren edizioa jarriko du martxan datorren martxoaren 6an. Guztira, 22 jarduera eskainiko dira, Castañoseko eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta barruti horretako beste gune batzuetan. Ohikoa denez, jarduera guztiak doakoak izango dira, eta helduei zuzendutakoek haurtzaindegi zerbitzua izango dute.

“Ipuin eta errimen erritmora” izenburupean, edizio honetan, istorioak kontatzeko eta entzuleentzat erakargarriago egiteko poesia eta gure bertsolaritza tradizioa protagonista nagusi izango dituzten zenbait jarduera programatu dira. Horrela, proposamen berritzailea azpimarratu behar da, Spoken Word Bilbaoren eta Victoria Gullón erromantze-kantariaren eskutik eskainiko den ahozko poesia topaketa, hain zuzen ere. Bertan, antzerkiaren bitartez aurkeztutako poesia eszeniko erakusketa eskainiko da. Protagonistak bertsoa eta ekintza izango diren errezitaldi kontzeptu berria izango da. “Poesía de ayer y de hoy. Para siempre” martxoaren 11n eskainiko da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Auzo Factoryn.

Horrez gain, berriro programatu dira aurreko edizioetan harrera beroa jaso zuten jardueretako batzuk, mikro-kontakizunak sortzeko tailerra edo funikularraren inguruko beldurrezko istorioak, familia osoari zuzendutako ingelesezko, frantsesezko, gaztelaniazko eta euskarazko ipuin-kontalari aukera zabalaz, liburuen aurkezpenez, hitzaldiez, zineaz eta antzerkiaz gain. Izan ere, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” egitarauaren aurreko edizioan mila pertsona inguruk hartu zuten parte jardueretan. Jarduera horietan auzoko gizarte, hezkuntza eta kultura arloko zenbait eragileren laguntza jasoko da, barrutiko lau ikastetxe publikoena, Artxandako Funikularrarena, Auzo Factoryrena edo Institutu Frantsesarena, besteak beste.

Horrela, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS”, aisiarako jarduera izateaz gain, adin tarte guztietara zuzendutako prestakuntzarako eta sorkuntzarako ekimen gisa aurkezten da. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako profesionalak arituko dira. Dagoeneko ezagunak diren narratzaileekin batera, Alabazan taldeko kideak (Pedro Ruiz, Bego Alabazan eta Joaquín Ponte) besteak beste, aurten, beste batzuen artean, antzinako juglareen lanaren gaurkotze bizia erakutsiko duen Daniel Orviz, Ohiana Bartra eta Ibon Ajuria bertsolariak, eta bereziki umeei zuzendutako ahozko tradizioan espezializatutako Pello Añorga edo Xabier Olaso (euskaraz) edo Annie Funny (ingelesez) arituko dira.

Programazioa ASTELEHENEAN, MARTXOAREN 6an, hasiko da, Epalzaren Alarguna Institutuko areto nagusian. Bertan “Sor ditzagun istorio biziak 2017” liburua aurkeztuko da. Izan ere, aurreko asteetan, barrutiko eskoletako neska-mutilek (Epalzaren Alarguna, Zurbaranbarri, Zurbaran eta Uribarri) istorioak sortu dituzte taldeka eta eurak sortutako pertsonaiei bizia eman diete, euren auzoetan kokatuz. Sormenerako gune honen ondorioz sortutako istorioekin eta euren irudiekin liburu eder bat argitaratuko da. Hurrengo egunean argitalpena Zurbaran ikastetxean aurkeztuko da.

Programazioak umeei eta familiei bereziki zuzendutako hamar bat jarduera jasotzen ditu, ipuinetarako eta irakurketarako gustua oso gaztetatik pizteko. Proposamenen artean, ipuin-kontakizun errepertorio zabala jasotzen da, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, musikak, txotxongiloek edo marrazki bizidunek lagunduta, eta baita umeentzako poesia eta umeen eta gurasoen idazketa sortzailea eta poesia sorkuntza sustatzeko guneak ere.

Arlo horretan azpimarratzekoa da familia osoari zuzendutako tailerra, euskaraz, larunbatean, martxoaren 11n, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Auzo Factoryn. “Olerki xuxurlatua” izeneko jardueraren helburua poesia interpretatzen, errezitatzen eta xuxurlatzen ikastea da, komunikaziorako trebezia berriak garatuz.

IKUS-ENTZULE HELDUAK
Helduei beren beregi eskainitako jardueren artean, Ana Belén Alonso ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzaileak eskainiko duen “Taller de microrrelatos – La vida en pocas líneas” sormen gunearen edizio berria dago. Jarduera hori martxoaren 9an izango da Castañoseko Udaltegian eta martxoaren 16an Zurbaranbarriko Udaltegian, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Leku horretan bertan programatu da Ana Belén Alonsok berak dinamizatuko duen literaturari buruzko solasaldia, martxoaren 14an, Ramiro Pinilla idazlearen “El coro” ipuinaren inguruan. Ipuina saioan bertan irakurriko da eta horri buruz hitz egingo da.

Helduei zuzendutako ipuin-kontalarien saio azpimarragarrienetakoa martxoaren 17an izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Zurbaranbarriko Udaltegian, poesia, bakarrizketa eta juglareen tradizioa eskaintzen dituen Daniel Orviz narratzailearen “Massaslam!” ikuskizun bitxiarekin. Daniel Orvizek topaketa desberdin bilakatzen du saio bakoitza, poemen errepertorioa aldatu egiten da eta ikus-entzuleek botoa ematen dute, parte hartzen dute eta artistarekin batera aritzen dira.

Beste alde batetik, eta iazko edizioan lortutako arrakasta ikusita, martxoaren 18an, “Beldurraren funikularra” izenburupean, ohikoa bezain lasaia izango ez den bidaia proposatzen da, beldurrezko istorioez lagunduta. Jarduera 20:00etan hasiko da –gaztelaniaz– eta 90 minutu inguru iraungo ditu. Saio horretarako, eta baita tailerretarako eta leku kopuru mugatua duten beste jarduera batzuetarako, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.eus webgunearen edo 94 401 00 10 telefono-zenbakiaren bitartez.

Programaren edizio hau martxoaren 19an amaituko da, 13:00etatik aurrera, Trauko kaleko oinezkoentzako gunean egingo den azken jaiarekin, Salbatzaileko fanfarreak alaituta, eta Daniel Orvizen eta Ohiana Bartra eta Ibon Ajuria bertsolarien partaidetzarekin. Topaketa horren xedea, martxoaren 10ean Castañoseko Udaltegian egingo denarena bezala, erromantze narratzaileen eta juglareen tradizioa eta bertsolarien bertsoak fusionatzea izango da. Elkarrekin abestu, kontatu, errezitatu eta hitzekin eta musikarekin jolastuko dute.

AGENDA

MARTXOAK 6
15:00 -15:45 Epalzaren Alarguna Ikastetxeko Aretoa
“Sor ditzagun istorio biziak 2017” liburuaren aurkezpena
Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan)
Euskaraz eta gaztelaniaz

MARTXOAK 7
15:15 -16:00 Zurbaran ikastetxea
“Sor ditzagun istorio biziak 2017” liburuaren aurkezpena
Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan)
Euskaraz eta gaztelaniaz

18:00 -19:00 Zurbaranbarriko liburutegia
Pello Añorga
Umeentzako ipuinak eta poesia (6 – 10 urte)
Euskaraz

MARTXOAK 8
19:30 – 20:30 Castañoseko Udaltegia
“Bereterretxeren kanthoria”
Bego Alabazan
Ipuin saioa helduentzat
Euskaraz

MARTXOAK 9
18:00 -19:00 Castañoseko Udaltegia
“Pupuan trapua”. Xabier Olaso
Umeentzako ipuinak eta poesia (4-12 urte)
Euskaraz

19:30 – 21:30 Zurbaranbarriko Udaltegia
Mikro-kontakizun tailerra.
Ana Belén Alonso (ALFA sormen idazketa tailerraren koordinatzailea)
Helduak. Gaztelaniaz

MARTXOAK 10
19:30 – 20:30 Castañoseko Udaltegia
“Entre andares, suspiros, cantares y bertsos”
Victoria Gullón (narratzailea) eta Ohiana Bartra (bertsolaria)
Helduentzako ahozko narrazio saioa
Euskaraz eta gaztelaniaz

MARTXOAK 11
18:00 – 19:30 Auzo Factory
“Olerki xuxurlatua”
Kalabazan kultur ekimenak
Familia osoarentzako sormen gunea
Euskaraz

20:00 – 22:00 Auzo Factory
Poesía de ayer y de hoy, para siempre
“Spokenword” Victoria Gullón
Helduentzako ahozko poesia saioa

MARTXOAK 12
12:00 -14:00 Artxandako funikularra
“Bilbao bizirik” Jende guztiarentzako ahozko narrazio ikuskizuna
Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan)
Euskaraz eta gaztelaniaz

MARTXOAK 13
19:30 – 20:30 Zurbaranbarriko erretiratuen egoitza
“Historias abiertas”
Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz
Helduentzako ahozko narrazio ikuskizunak

MARTXOAK 14
18:00 – 19:00 Castañoseko Liburutegia
“Timothy and the strong pijamas”
Anne Wilding
Umeentzako ipuin saioa ingelesez (6 – 12 urte)

19:30 – 21:00 Castañoseko Udaltegia
“Literatur solasaldia: Ramiro Pinilla”
Anabel Alonso (Dinamizatzailea)
Helduak.
Gaztelaniaz

MARTXOAK 15
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Baziren behin… neska abenturazaleak eta mutil ameslariak”
Kontu Kantoi
Familia osoarentzako ipuin saioa (6 urtetik aurrera)
Euskaraz

MARTXOAK 16
18:00 – 19:00 Zurbaranbarriko liburutegia
“Happyly ever after”
Annie Funny
Umeentzako ipuin saioa ingelesez (6 – 12 urte)

19:30 – 21:30 Castañoseko Udaltegia
“Taller de microrrelatos”– sorkuntza gunea
Ana Belén Alonso
Helduak.
Gaztelaniaz

MARTXOAK 17
19:30 – 20:30 Zurbaranbarriko Udaltegia
“Massaslam!”
Daniel Orviz
Narrazio saioa helduentzat

MARTXOAK 18
16:30 Bilboko Institutu Frantsesa
“Le printemps de Mèlie”
Umeentzako zinea frantsesezko Jatorrizko Bertsioan, gaztelaniazko azpi-tituluekin
4 urtetik aurrera

17:15 Bilboko Institutu Frantsesa
“Mia et le Migou”
Umeentzako zinea frantsesezko Jatorrizko Bertsioan, gaztelaniazko azpi-tituluekin
7 urtetik aurrera

18:00 – 19:00 Auzo Factory
“Pollopoesia”
Cristina Gargo eta Daniel Orviz
Familia osoarentzako ipuin saioa (4 urtetik aurrera)

20:00 – 21:30 Artxandako funikularra
“Vuelve el miedo al funicular”
Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz
Narrazio saioa helduentzat

MARTXOAK 19
13:00 – 14:30 Trauko kaleko oinezkoen gunea
Azken jaia
Daniel Orviz (narratzailea)
Ohiana Bartra eta Ibon Ajuria (bertsolariak)
Salbatzaile Fanfarrea
Jende guztiarentzat

Jarduera guztiak doakoak izango dira leku guztiak bete arte. Izena eman beharra eskatzen duten jardueretan izena emateko eta haurtzaindegi zerbitzua eskatzeko: www.kulturabarrutik.eus / 94 4010010