GRANSAN RAPEROAK BILBO “MUNDUKO HIRIBURUA” DELA ALDARRIKATZEN DU 2014KO ASTE NAGUSIA DELA ETA

Kantari bilbotar ospetsuak Bilbori eta bertako eraldaketa handiari buruzko bideoklip bat egin du. Youtuben dago ikusgai

Gransan rapero ezagunak Bilbo “munduko hiriburua” dela aldarrikatzen du 2014ko Aste Nagusia dela-eta (abuztuaren 16tik 24ra).

Horretarako, Gransanek bideoklip bat egin du eta Youtuben dago ikusgai (https://youtu.be/YcAW-VbTYnY). Bideokliparen izena “La Capital del Mundo” da eta, musikaren bidez, bidaia azkarra proposatzen du uriaren eraldaketaren une gogoangarrietatik, azken urteotan lortutako aurrerapena islatuz. Sweet Ross ere bideoan agertzen da abestiaren leloa kantatzen.

Gransan (Asier del Valle), 34 urteko bilbotarra da eta hip-hoparen munduarekin dago lotuta 90eko hamarkadatik. Bilboko raparen munduko kantari beterano eta saiatuenetako bat da, zenbait lan dauzka argitaratuta eta eskarmentu handia du kanta-idazle modura.

2003an bere lehen maketa argitaratu zuen, “El mismo juego”, eta irratiko lehiaketa bat irabazi zuen. Saria Universal Music-ekin EP bat grabatzea izan zen. Urte bi geroago etorri zen bere hasiera artistikoa lan hauekin: “Enajenación mental” (2005), “Metropolitano” (2008), “Territorio Comanche” (2010), “Pre-Skyline” eta “Skyline” (2013). Azken horretan, bonus track modura, “Hombres de negro” abestia sartu zuen, Bilbao Basket taldeari omenaldia egiteko.

Iaz, Bilbao Centro Merkatarien Elkarteak antolatutako Bideobi Bideo Lehiaketaren I. Edizioa irabazi zuen Gransanek.