GAUERDIKO LORATEGIA, ZUBI KOLORETSU ETA MUSIKALA ETA IKUS-ENTZUNEZKO PROIEKZIOA DIRA #BILBAOUDAZKENA2020KO AZKEN KULTUR PROPOSAMENAK

  • Asteburu honetarako argi-instalazioak #BilbaoUdazkena2020ko azken ekimenak dira, #BilbaoGabonak programazioari ekin aurretik.
  • Casilda Iturrizar parkea magiaz eta kolorez beteko da, Gauerdiko Lorategiaren berezko argi eta soinuekin.
  • Zubi Zuri kolorez jantziko da argi-sortekin, musikaren erritmoan.
  • San Nikolas elizaren fatxadan, uriaren eraldaketa islatzen duten irudiak proiektatuko dira.
  • Jarduera horiek gozatzeko, non argia baita nagusi, ez da beharrezkoa sarrerarik edukitzea, aire zabaleko jarduerak direnez gero; hala ere, gogorarazten da nahitaezkoa dela segurtasun-arauak zorrotz betetzea.

Bilboko Udalak hiru kultura-proposamen antolatu ditu azaroaren 27 eta 28ko arratsalde-gauetarako, #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan. Hiru argi-instalazio izango dira -Gauerdiko lorategia, Zubietan Zuri eta Nahi gabeko memoria- azaroko asteburuei eta udagoieneko programazioari amaiera emango diotenak.

Udalak jakitera eman du ez dela beharrezkoa izango sarrera ekitaldi horietara sartzeko, aire zabalean izango direnez gero. Ohartarazi du, ordea, nahitaezkoa dela higiene eta osasun arauak betetzea, baita segurtasunekoak ere, eta gomendatu du saihestea pertsonen elkarretaratzeak eta pilaketak.

Bilboko Udalak lanean jarraituko du, “#BilbaoAurrera” planean azaldutako ildotik, COVID-19 pandemiaren ondorioak arintzearren, eraginik latzena jaso duten sektoreei eta kolektiboei laguntzearren. Hori dela eta, udazken honetarako kultur eskaintza, Bizkaiko hiriburuan, oso bertakoa da tankeraz, eta Euskal Herriko sortzaileak, artistak eta hornitzaileak dira gailen.

INSTALAZIOAK

GAUERDIKO LORATEGIA, Casilda Iturrizar parkean.
Casilda Iturrizar parkea magiaz eta kolorez jantziko da, Gauerdiko Lorategiko argi eta soinuekin; naturan paseatzera eta hura bestelako ikuspegitik sentitzera gonbidatzen gaituzte ekimen honetan.

Ordutegia: 17:30-20:30.

ZUBIETAN ZURI Zubi Zurin.
Zubi Zuri kolorez jantziko da musikaren erritmoan dantzatzen diren argi-sortekin,.

Ordutegia: 17:30-20:30.

NAHI GABEKO MEMORIA. San Nikolas elizako fatxadan.
San Nikolas elizaren fatxadan irudiak proiektatuko dira, soinuarekin batera, uriaren arkitekturaren eta lurralde-egituraketaren eraldaketa islatuko dutenak.

Ordutegia: 17:30-20:30.

#BILBAOUDAZKENA2020

Bilboko Udalak kultura-sektoreari laguntzeko apustua egin du, COVID-19aren pandemiak gogor jo duen sektoreetako bat baita, eta #BilbaoUdazkena2020 ekimena aktibatu du, udagoien honetan auzoetan barreiatuta eskainiko diren aisia- eta kultura-proposamenarekin. Hilabete hauetan, tokiko konpainia eta artistek auzoak dinamizatu dituzte kalitatezko kulturarekin: musika, zinema, antzerkia, dantza, magia eta literatura, besteak beste.

SARE SOZIALAK:

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
Bilbao Jaiak: FACEBOOK | TWITTER
#BilbaoUdazkena2020
www.bilbaokultura.eus