FEROZ 2019 SARIAK PUBLIKOARI IREKIKO ZAIZKIO LEHENENGO ALDIZ

Antolatzaileek 1.400 sarrera jarriko dituzte salgai, urtarrilaren 19an Bilbao Arenan antolatuko den ekitaldirako.
Sarrerak 10 euroko prezioan eros daitezke hemen: www.feroz.es.

 

Zinezaleak zorioneko daude. Historian lehenengo aldiz, zinema sarien gala bat publikoarentzat irekita egingo da Feroz Sarien ekimenari esker, izan ere, antolatzaileek 1.400 sarrera jarriko dituzte salgai, urtarrilaren 19an Bilbao Arenan antolatuko den ekitaldirako. Sarrerak 10 euroko prezioan eros daitezke dagoeneko sarien webgunean: www.feroz.es.

2019ko Feroz Sarien gala urtarrilaren 19an egingo da Bilboko Arenan, 22:00etatik aurrera, Ingrid García-Jonsson antzezle ezagunak aurkeztuta. Aurten, film dramatikorik onenaren Feroz Sariko hautagaiak “El reino” (10), “Quién te cantará” (8), “Todos lo saben” (6), “Petra” (5), “Carmen y Lola” (4) eta “Viaje al cuarto de una madre” (4) dira. Komediako filmik onenaren atalean daude “Campeones”, lau sarirako hautagai izanik, “Casi 40″, “Mi querida Cofradía”, “Superlópez” eta “Tiempo después”.

Telesailetan nabarmentzekoak dira “Arde Madrid” zazpi hautagaitzarekin, gero “El día de mañana” bostekin, “Paquita Salas” eta “Vergüenza” laurekin, “Fariña” hirurekin, “La peste” (2), “Élite”, “Gigantes”, “Mira lo que has hecho” eta “Vis a vis”.

Berriemaile Zinematografikoen Elkarteak (AICE) 2014tik antolatzen ditu Feroz Sariak. Talde plural horretan daude telebistan, irratian, prentsan eta Interneten zinemari buruzko informazioa ematen duten 200 kazetari eta kritikari baino gehiago. Oraingoan, Feroz Sariek Bilboko Udalaren babesa eta L’Oréal Professionnel eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) laguntza daukate.