FANTEN – BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXIV. EDIZIOAK, GENEROAN GERO ETA GARRANTZI HANDIAGOA HARTZEN ARI DEN FANTROBIA SARIAREKIN AINTZATETSIKO DU PAUL URKIJO ZINEGILE GASTEIZTARRA

Errementari (2018) bere lehenengo film luzea gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, eskainiko da Golem – Alhondigako 1. Aretoan.

 

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, genero fantastikoan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den figura aintzatesten duen FANTROBIA 2018 Saria eman dio Paul Urkijo zinegile gasteiztarrari. Paul Urkijok zinemaldiaren omenaldia eta saria joan den ostiralean egin zen FANTeko inaugurazio ekitaldian jaso zituen arren, Errementari (2018) bere lehenengo film luzea gaur arratsaldean eskainiko da, 18:00etatik aurrera, Golem – Alhondigako 1. Aretoan.

Paul Urkijo gaur agertu da komunikabideen aurrera Bilbon, Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak lagunduta. Bilboko Udala da, hain zuzen ere, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren – FANTen antolatzailea. Horrez gain, “Errementari” filmaren taldeko zenbait kide ere bertan egon dira, Eneko Sagardoy, besteak beste.

Arte Ederretan lizentziatuta dagoen Paul Urkijo (Vitoria – Gasteiz, 1984) oso gaztetan hasi zen film laburrak errodatzen, eta El pez plomo lanarekin hasi zen nabarmentzen. Lan horretan hauteman daiteke jadanik fantasiazko zinearen eta elementu folklorikoen aurreko zaletasuna. Ondoren egin zituen film laburrak, Jugando con la muerte (2010), Monsters Do Not Exist (2012), El Bosque Negro (2015) eta Naara (2016) sarritan izan dira aukeratuak eta sariak lortu dituzte nazioarteko jaialdietan.

Lau film labur egin ondoren, Errementari (2018) bere lehenengo film luzean bere obsesio partikularretan sakontzen jarraitzen du, gure folkloreko ipuin klasiko bat, Jose Migel Barandiaranen “Patxi Errementaria” moldatuz. Lan horretan, Arabako herrixka bateko oso errementari gaiztoa agertzen da, Deabruak berak ere beldur dion errementaria, alegia. Sitgeseko Zinemaldian ikusi ahal izan zen filmak, ikus-entzuleen saria lortu zuen Donostiako Beldurrezko Zinemaren Astean, eta mundu osoko hamar zinemalditan aurkeztu da.

Ohikoa denez, FANTen 24. edizio honetako sarien banaketa bihar, OSTIRALEAN, izango da, amaiera ekitaldiaren barruan. Aurten ere Kale Nagusiko BBK Aretoan egingo da, 20:00etatik aurrera. Ekitaldiak, Europako premierea FANTen izango duen Trevor Stevens zinegile estatubatuarraren “Rock Steady Row” (AEB, 2018) filmaren emanaldi berezia ere jasoko du.

Edizio honetako berrikuntza gisa, larunbatean FANT 24ko lan irabazleak eskainiko dira Kale Nagusiko BBK Aretoan, bi saiotan. 18:00etan Panorama saileko Film Labur Onena eta Film Luze Onena ikusi ahal izango dira, eta 20:00etan Film Labur Onenak eta Nazioarteko Film Luze Onena.

FITXA: ERREMENTARI
Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo.
Gidoia: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechevarría.
Ekoizpena: Ortzi Acosta, Luis de Oza, Laurent Fumeron, Daniel Goroshko, Gorka Gómez Andreu, Kiko Martínez, Rodolphe Sanzé.
Musika: Pascal Gaigne, Xabat Lertxundi.
Muntaketa: Paul Urkijo Alijo.
Antzezleak: Eneko Sagardoy, Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Ramón Aguirre, Gorka Aguinagalde, Josean Bengoetxea, Jose Ramón Argoitia.

SINOPSIA
10 urte igaro dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herri txiki batean, Alfredo izeneko gobernuaren komisario bat, baso sakonean dagoen errementaldegi batera eramango duen gertakaria ikertzen ari da. Bertan, Patxi izeneko errementari arriskutsu eta bakartia bizi da. Inguruko baserritarrek berari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurretei, hilketei eta deabruarekin egindako itunei buruzkoak. Baina, kasualitatez, Usue izeneko umezurtzak errementaldegi misteriotsuan sartzea lortuko du, Patxi errementariaren atzean dagoen egia beldurgarria agerian utziz.

ERREMENTARI TRAILERRA:

FANT 24KO PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: [email protected]