FAMILIA OSOARI ZUZENDUTAKO MAGIA, ANTZERKIA, KONTZERTUAK, FOLKLOREA, ZINEA ETA ERAKUSKETAK BARRUTIETARAKO PRESTATU DEN GABONETAKO PROGRAMAZIOAN

“Kultur Gabonak” egitaraua aste honetan bertan abiatuko da, hiriko barruti guztietan ikus-entzule guztientzat antolatu diren doako 120 jarduera baino gehiagorekin.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak programazio zabala diseinatu du “Kultur Gabonak” ekimenaren barruan. Guztira, ikus-entzule guztiei zuzendutako 120 ikuskizun eta jarduera inguru izango dira, hiriko barruti guztietan. Horien artean antzerkia, kontzertuak, zine zikloak, erakusketak, folklorea, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia… daude. Aste honetan bertan hasiko dira.

Ikuskizun eta jarduera guztietarako sarrera librea eta doakoa izango duen Gabonetako programaren barruan, jada finkatuta dauden ekimenak ere jasoko dira, urte osoan zehar gauzatzen diren Expodistrito, Dantza Plazetan eta Bilboko Zirkuitua, besteak beste, eta baita egun horietarako bereziak diren proposamen tradizionalak ere, abenduaren 9tik 30era abesbatzen musikaren zaleek gozatzeko Gabonetako Abesbatza Kontzertuak hainbat auzotan, eta ikus-entzule guztientzako beste jarduera asko. Euskaraz eskainiko den eskaintza zabala eta ugaria azpimarratu behar da.

Horrela, Deustuko Barrutian Kultura Barra –euskarazko zenbait proposamen aurkezten dituen barra– egitarauko jarduerak jarriko dira martxan abenduaren 1etik aurrera, euskal hiztun ehuneko handiena duen hiriko barrutian, hain zuzen ere. Egitarau horren barruan bertsolari, magia, antzerki, zine emanaldi edo literatur-solasaldiak jasoko dira.

Otxarkoagako barrutiari dagokionez, Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du abenduaren 12tik 23ra, arratsaldeko 19:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Hamabostaldi horretan bost antzerki taldek eta hamabost abesbatzek hartuko dute parte. Halaber, abenduaren 17an, telebistako hainbat saiotan parte hartzeagatik ezagunak diren Asier Hormaza eta Maribel Salas euskal bakarrizketagileen ikuskizuna azpimarratu behar da.

Beste urte batez, zineak ere bere lekua izango du Gabonetako programazioan, musika gaiei buruz Fermin Muguruzak zuzendutako zenbait dokumentalek osatutako zikloarekin. Santutxun ikusi ahal izango dira, jatorrizko bertsioan, euskarazko azpi-tituluekin, datorren azaroaren 30etik aurrera. Horrez gain, “Egunik laburrena” zikloaren programazioa Castañoseko, Zurbaranbarriko, Santutxuko, San Frantziskoko, Barrainkuako, Errekaldeko eta Basurtuko udaltegietan eta beste gune batzuetatik banatuko da, abenduaren 16tik aurrera.

Programazioa, zenbait zentrotan eta Udal Liburutegitan egingo diren erakusketekin, antzerki emanaldiekin, zuzeneko musikarekin, ipuin-kontalariekin, kaleko animazioarekin eta zirkuarekin, txikienentzako tailerrekin eta beste zenbait jarduerekin osatuko da.