ERABAKI DIRA BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2017KO XXIX. BILBAINADA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Sari Banaketa ekitaldia abuztuaren 25ean izango da, Aste Nagusian, eguerdian, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, Aste Nagusiko ohiko bilbainada kontzertuen barruan.

Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da.

XXIX. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, José María Larrazabalek idatzitako “Euskal pilota Bilbon” lanari eman dio euskarazko bilbainada hoberenaren saria. Horrez gain, puntuazio altuena lortu duen bilbainada ere izan da. Gaztelaniaz idatzitako bilbainadarik hoberenari ematen zaion saria, Matías Berrocal Moreren “El tesoro de Bilbao”, lanak jaso du. Bakoitzak, garaikurraz gain, 955 euroko saria jasoko du.

420 euroko saria jasoko duten zortzi akzesitak hauek izan dira:

Recordando a mi cuadrilla Juan Carlos Pichel
Bilbainada y rocanrol Juan Carlos Pichel
Brindo por mi Bilbao Manuel Arroyo Jiménez
A mis ondas diarias Nacho Zardosa- Enrique Florit
De Bilbao al cielo Roberto Gutierrz de Rozas Cadiñanos
Bilbao es amistad Juan Carlos Pichel
Aquellas salas de fiesta Enrique Florit
Obama habla de Bilbao Maite Garmendia Talledo

Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko ostiralean (abuztuaren 25ean) izango da Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, eguerdian, egun horretako bilbainada kontzertuaren barruan. Sariak Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Udaleko beste kide batzuek banatuko dituzte.

Ohikoa denez, Bilboko Udalak, XXIX. edizio honetako abesti irabazleak jasoko dituen disko bat argitaratuko du, musikari profesionalek grabatuta. Diskoa Arriaga Antzokian egingo den abenduaren 10eko galan aurkeztuko da. Iazko edizioan, gaztelaniazko lan irabazlea Patxi Gonzalezen “El habla de Bilbao” izan zen, eta euskarazkoa, José María Larrazabalek idatzitako “Bizkaitarren arima” lana.

Bilbainada lehiaketa, gure hiriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteak igaro ahala. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetan oinarrituta. Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, 20 eta 30 abesti artean aurkezten dira. Azken edizio honetan 25 lan aurkeztu dira.

2017KO EPAIMAHAIA
Ohorezko presidentea: Diego López de Haro jauna.
Epaimahaiko kideak: Nekane Alonso, Kultura Zinegotzia; Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Zinegotzia, Enrique Campos, Nervión Taldeko (TeleBilbao – Radio Nervión) Zuzendaria; Iñaki Uranga, abeslaria; Ana Madariaga, Bilbao Musikako Gerentea, eta Amagoia Loroño Akordeoi Orkestrako zuzendaria.

Saritutako abestiez gain, edizio honetako epaimahaiak Ohorezko Don Diego sari berezia eman die, Hirian hain sustraituta dagoen musika genero honi eskainitako laguntzarengatik eta bultzadarengatik, KZ tabernari, bere lokalean, erregulartasunez, bilbainada kontzertuak zuzenean programatzeko egin duen apustuarengatik, eta Guillermo Garmendiari, urte luzez lan artistikoa eta musika moldaketak egiteagatik, lehiaketaren bilbainada irabazlean estudioan grabatzeko..