ERAKUSKETEK, HITZALDIEK, LIBURUEN AURKEZPENEK ETA ESPEZIALIZATUTAKO AZOKA BATEK ZENTRATUKO DUTE BILBOKO UDALAK EUSKARAZKO KOMIKIAREN INGURUAN ANTOLATU DUEN “PARRAPEAN – KOMIKI EGUNAK” JAIALDIA

Euskal komikian espezializatutako jaialdi honen bigarren edizioa Begoñako eta Santutxuko hainbat lekutan egingo da urriaren 31ra arte, emakume egileen presentzia azpimarragarriarekin eta argitaratutako lan berrien aurkezpenarekin.

Joseph Camino ohorezko saria Gregorio Murok jasoko du, egin duen lan handiaren aintzatespen gisa, 80ko hamarkadan euskal komikiaren garai goreneko egile azpimarragarrienetakoa izan baitzen.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak ”Parrapean-Komiki Egunak”, Euskadin egiten den euskarazko komikiari buruzko jaialdiaren bigarren edizioa antolatu du. Gaurtik LARUNBATERA, urriaren 31ra, Begoñako eta Santutxuko udaltegiek eta Karmelo plazak jarduera egitarau zabala jasoko dute –guztiak ere doakoak izango dira–, eta horien artean hitzaldiak, tailer monografikoak, zine proiekzioak, argitaratu diren azken lanen aurkezpenak eta euskarazko komikiaren bigarren azoka egongo dira. Aurtengo edizioan azoka kalera irtengo da, eta Karmelo plaza hartuko du urriaren 24an eta 25ean.

Gaur eta bihar Begoñan bi erakusketa inauguratu behar diren arren, programazioaren zati nagusia datorren asteburuan kontzentratuko da, Karmelo plazan azoka irekitzen denean. Azokarekin batera animaziozko zine proiekzioak eskainiko dira Santutxuko udaltegi berrian, tailerrak antolatuko dira eta euskaraz egindako bi komiki aurkeztuko dira: Dani Fanoren eta Guillermo Gonzálezen “Korsarioen Ostatua” eta Amaia Ballesterosen “Oletarkorta. Ekonomia solidarioko abentura bat”.

Datorren astea, emakumeak euskal komikian izan duen presentzian zentratuko den eta Josune Muñozen eta Amparo Acarreguiren parte hartzea izango duen hitzaldiarekin zabalduko da. Izan ere, edizio hau, genero horretan aritutako emakume egileengan zentratuko da, eta emakume sortzaileek presentzia azpimarragarria izango dute, hitzaldi honetan eta baita Amaia Ballesterosek eta Axpik gidatuko dituzten tailerretan eta bihar, asteartean, Begoñako udaltegian, Marika Vila historiagile eta marrazkilariari eskainita inauguratuko den erakusketan.

Jaialdiak hirugarren argitalpen baten aurkezpena ere jasoko du, Adur Larrearen “Gabriel Aresti, BioGrafikoa” komikia, urriaren 29an Santutxuko udaltegian. Horrez gain, urriaren 30ean, Gregorio Muroren eta Francisco Fructuosoren, 80ko hamarkadako, euskal komikiaren garai emankorreneko, marrazkilari azpimarragarrienetako biren, “Justin Hiriart” liburuaren berrargitalpena aurkeztuko da. Gregorio Muro izango da, hain zuzen ere, edizio honetako Joseph Camino ohorezko saria jasoko duena.

Horrez gain, programazioak animaziozko zine saioak ere jasoko ditu, Zinebiren azken edizioan parte hartu zuten film laburren aukeraketarekin edo Carlos Zabalaren eta Gregorio Muroren “El rey de la granja” film luzearen proiekzioarekin. Gainera, Udal Liburutegi Sareak komikiari buruzko tailerra antolatu du Begoñan, urriaren 30ean (18:00 – 20:00) eta 31n (11:00 – 13:00). Parte hartzeko zinbestekoa izango da aurretik izena ematea liburutegian bertan edo 944734754 telefono zenbakiaren bitartez.

Jaialdia larunbatean, urriaren 31n, amaituko da. Eguerdiko 12:00etan, Begoñako Udaltegian, Bilboko Udalak, 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta antolatu duen komiki lehiaketaren sariak banatuko dira. Hiru sari emango dira, eta saridunek marrazteko materiala eta material informatikoa jasoko dute, diploma batez gain. Horrez gain, komiki irabazlea, bertako “Berton” aldizkarian argitaratuko da.

“Parrapean – Komiki Egunak” jaialdiaren aurtengo edizioari Santutxuko udaltegian emango zaio amaiera, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Adur, Mikel Mardones eta Asisko Urmeneta ilustratzaileen parte hartzea izango duen “Trapuak Kakoan” performancearekin. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

AGENDA

URRIAK 24
12:30 Santutxuko Udaltegia
Zine emanaldia
“El rey de la granja” (2002) (euskaraz)
Carlos Zabala eta Gregorio Muro

18:00 Santutxuko Udaltegia
Dani Fanoren eta Guillermo Gonzálezen “Korsarioen Ostatua” komikiaren aurkezpena. (euskaraz)

12:00 Santutxuko Udaltegia. Euskal Komiki Azokaren irekiera. URRIAK 24 eta 25 (Komiki tailerra eta musika animazioa)

13:30 Karmelo plaza.
Amaia Ballesterosen “Oletarkorta. Ekonomia solidarioko abentura bat” komikiaren aurkezpena.

URRIAK 26
19:30 Begoñako Udaltegia
Hitzaldia. Josune Muñoz eta Amparo Acarregui. (gaztelaniaz)
“Amparo Acarregui. Presencia de la mujer en el cómic vasco”.

URRIAK 27
19:30 Begoñako Udaltegia
ZINEBI-ren aurreko edizioan parte hartu zuten animaziozko film laburren proiekzioa.
“Home Sweet Home”, “La Chair”, “Glad”, “Crow”, “Historia de un Oso”, “Onemoretime”, “Ars Moriendi”, “One Night in Hell”, “Laznia”.

URRIAK 28
19:30 Begoñako Udaltegia
Mahaingurua
“Mujeres y comics: leerlos, crearlos, analizarlos”. Marika, Mamen Moreau eta Isabel Franc.
Moderatzailea, Josune Muñoz. (gaztelaniaz)

URRIAK 29
19:30 Santutxuko Udaltegia
Adur Larrearen “Gabriel Aresti, BioGrafikoa” komikiaren aurkezpena. (euskaraz)

URRIAK 30
19:30 Santutxuko Udaltegia
Gregorio Muroren (Harriet) eta Francisco Fructuosoren “Justin Hiriart” liburuaren aurkezpena. Aurkezlea, Ion Iñaki Artetxe.

URRIAK 31
12:00 Begoñako Udaltegia
Parrapean II. Komiki Lehiaketaren sari banaketa eta Joseph Camino ohorezko saria ematea Gregorio Murori.

12:30 Begoñako Udaltegia
Animaziozko film laburren proiekzioa.

19:30 Santutxuko Udaltegia
“Trapuak Kakoan” Performancea Adur, Mikel Mardones eta Asisko Urmeneta ilustratzaileekin. Aurkezlea: Lutxo Egia. (euskaraz)

URRIAK 19- 31
ERAKUSKETA –Begoñako Udal Liburutegia
“Harriet: komikiaren adorea”

URRIAK 20- 31
ERAKUSKETA –Begoñako Udaltegiko erakusketa aretoa
“Marika Vila, emakume ahotsa. Estereotipoak apurtzen”.

URRIAK 24- 31
ERAKUSKETA –Santutxuko Udaltegiko erakusketa aretoa
“Amparo Acarregui: Haize berritzailea”