EXPODISTRITOK, BARRUTIETAKO UDALTEGIETAN ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK JASOTZEN DITUEN BILBOKO UDALAREN PROGRAMAK, BOST PINTURA ETA ARGAZKI ERAKUSKETA BERRI ESKAINIKO DITU ASTEARTETIK, APIRILAREN 2TIK, AURRERA

Ikusleek Manuel Pico Martínezen, Viky Taboadaren eta Carmen Nuño Alcalderen margolanak eta Diego Aldasororen eta José Madrid Santurtunen argazkiak ezagutzeko aukera izango dute.

Abandoko eta Burtsako udaltegiek beldurrezko zinearekin erlazionatutako bi erakusketa jasoko dituzte maiatzaren 15era arte, aurten 25. edizioa beteko duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin, lankidetzan.

 

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskaintzen den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren asteartean, APIRILAREN 2an. Oraingo honetan, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Otxarkoagako, Errekaldeko, Burtsako eta Abandoko (Elkano, 20) udaltegietara hurbiltzen direnek, teknika anitzak erabiliz egindako margolanen hiru erakusketa ibiltariz eta argazkigintzako bi erakusketez gozatu ahal izango dute ekainaren amaierara arte.

Horrez gain, Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin– FANTekin, lankidetzan, beldurrezko zinearekin erlazionatutako bi erakusketa programatu dira, zinemaldiaren 25. edizioa dela eta. Horrela, Burtsako Udaltegiak, “Mary Shelley: La muerte del monstruo” liburuko Raquel Lagartosen zenbait irudi erakutsiko ditu, eta Abandoko Udaltegiak, 70eko hamarkadan Espainian egin zen beldurrezko zinean lan egin zuten antzezleen argazki erakusketa jasoko du, Pedro Usabiaga komisario dela. Bi erakusketa horiek datorren asteartean inauguratuko dira, eta maiatzaren 15era arte bisitatu ahal izango dira.

Begoñako Udaltegiak Carmen Nuño Alcalde artistaren lanen aukeraketa eskaintzen duen erakusketa jasoko du, estilo librea eta pertsonala duen lana, paisaia anitzak, bodegoiak eta handitasunak txikitutako zenbait irudi. Viky Taboada artistari dagokionez, inpresionismo modernoaren estilo propioa duten ehundurez betetako koadroz osatutako bilduma erakutsiko du Errekaldeko Udaltegian. Maiatzean jadanik, San Frantziskoko Udaltegiak “Más allá de lo visible” izeneko erakusketa jasoko du, Manuel Pico Martínezen margolanez osatutakoa.

San Frantziskoko Udaltegian, baita ere, José Madrid Santurtun argazkilariaren erakusketa ikusi ahal izango da asteartetik aurrera. Erakusketa horrek, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta laurogeikoaren hasieran Londresen egindako zenbait irudi erakusten ditu. Modu batean edo bestean, euren etxea eta eguneroko bizimodua kaleetan dutenei eskainitako omenaldia da. Bizitzeko gogo biziz dauden pertsonaia anonimoak.

Ekainera arte itxaron beharko dugu Diego Aldasororen argazki lanak ikusteko, ekainaren 3tik 14ra, San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegian, eta 18tik 28ra Begoñan. “Entre mares / Itsas artean” izenburupean, Soriako gari itsasoen artean jaio zen eta 99 urterekin Mediterraneo itsasoaren ertzetan hil zen amonari eskainitako omenaldia eta oroigarria da.

Hiruhileko honetarako programatu diren erakusketak, artearen eta teknologiaren arteko harreman artistikoa sustatzeko xedea duen Carsarten – Pintura eta Arte Digitalaren Biurteko Sariketan saritutako lanekin osatuko dira. Maiatzaren 17tik 30era Abandoko Udaltegian bisitatu ahal izango den erakusketa horretan, saritutako bost artelanak eta epaimahaiak aukeratutako beste 15 erakutsiko dira.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

ERANSKINA / APIRILEKO AGENDA

Apirilak 2-29 abril
San Frantziskoko Udaltegia
José Madrid Santurtun (Argazkiak)

Apirilak 2-29
Errekaldeko Udaltegia
Viky Taboada (Pintura)

Apirilak 2-29
Begoñako Udaltegia
Carmen Nuño Alcalde (Pintura)

Apirilak 2 – maiatzak 15
Abandoko Udaltegia
“Mil gritos en la noche” (Argazkiak)
(Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin– FANT 25ekin, lankidetzan)

Apirilak 2 – maiatzak 15
Burtsako Udaltegia
Julio César Iglesiasen eta Raquel Lagartoren “Mary Shelley: La muerte del monstruo”.
(Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin– FANT 25ekin, lankidetzan)