Kontzertu antzeztua, non umorea eta edertasun estetikoa nagusitzen diren, Debussyren Fauno baten siestarako preludioa lanaz eta Saint-Saënsen Animalien inauteria ezagunaz osatua.

Musika jostari horretatik abiatuta, Enrique Lanzek eta bere konpainiak, Etcéterak, formatu handiko txotxongiloak sortu dituzte: lehoia, dortoka erraldoia, beltxarga, dinosauroa eta elefantea; fauno umetxo batek pianoaren ondoan lo egin bitartean, esna amets egitera eramango gaituzte.

Ikuskizun hau gure agertokian izango da ABAO-OLBE eta
Arriaga Antzokiaren arteko Lankidetza Hitzarmenari esker.