Arriaga Antzokiak P6ren kutsua daraman lan berriaren estreinaldi osoa hartuko du. Sabias ellas lanaz ari gara, hogeita zortzi esketx laburrez osatutako komedia bat, hain laburrak ezen bizi zatitxoak edo askaerarik gabeko kontakizun txikiak diruditen. Izan ere, istorio honetako emakumeek ez dute bukaera iristerik nahi, eta hura iritsi artean beren buruez eta beren artean egingo dute barre, lotsarik gabe, ez direlako heroiak baina bai oso pailazoak. Jakintsuak eta pailazoak dira.

Eta inolako lotsarik gabe esaten dute gainera. Eta ez dakienari irakasten segitzen dute. Jakintsuak direlako, eta emakumeak, eta Bilbokoak. Ez da gutxi! Eta, izurra izurtzeko, gizonezko batek idatzi eta zuzentzen du istorio hau: Felipe Loza.

Estreinaldi osoa Arriaga Antzokian.