EUSKARA ETA HEZKUNTZA SAILAK “IKUSI ETA IKASI” PROGRAMAREN 12. EDIZIOA JARRI DU ABIAN

2 eta 8 urte bitarteko umeentzat da eta Euskara Elkarteen Federazioa den Topagunearekin elkarlanean ikuskizunik onenak eskaintzen ditu programak.

12. Edizio hau bihar, urtarrilak 26, hasiko da eta apirilaren 16ra arte iraungo du. 58 ikuskizun izango dira. antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, mozorroak, musikoterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza.

Aurtengo edizioan ‘Ikusi eta Ikasi’ Santutxuko eta Zorrotzako udaltegietara ere hedatuko da.

Tailer eta jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, Deustu Bidarteko udaltegian antolatutakoak izan ezik. Hauek 11:00etan garatuko dira.

Urte berriarekin berriro datoz Bilbora umeentzako ikuskizunik onenak, euskaraz. Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, abian jarri du, aurten ere, Ikusi eta Ikasi programa, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat.

Ekimen honen helburua da euskararen erabilera bultzatzea ume bilbotarren artean, aisialdirako eta modu dibertigarrian, gurasoen artean euskararen transmisioarekiko atxikimendua sustatzea, kulturaren bidezko hezkuntza sustatzea eta kalitatezko programazioa eskaintzea. Hamabigarren edizio honetako eskaintza era askotakoa da: antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, ipuin-kontalariak, sukaldaritza-tailerrak, mozorrogintza, musikoterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza.
Programa bihar, urtarrilak 26, hasiko da eta apirilaren 16an bukatuko da. Guztira, aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten 58 jarduera garatuko dira Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko, Castaños, Santutxu, Abando eta Zorrotzako udaltegietan, Indautxuko Karmengo eta Bilborock aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan. Aurten lehen aldiz Santutxu eta Zorrotzako udaltegietan ere izango dira programa honen jarduerak.

Bilboko Udalak ahalegin handia egin du txikien artean oso harrera ona duen “Ikusi eta Ikasi” programari eusteko eta kalitatea hobetzeko. 12. edizioan programazio berezia egongo da. Guztira, 30 ikuskizun, 24 tailer eta gurasoentzako 4 hitzaldi egongo dira.

Barreterapia aurtengo nobedadea
Jarduera horiez gain, Ikusi eta Ikasi programak tailerren eskaintza zabaldu egin du. Izan ere, iaz 18 tailer eskaini baziren, aurtengo edizioan 24 izango dira. Aurtengo nobedadea barreterapia tailerra izango da. Beraz, iazko sukaldaritza, musikoterapia, mozorrogintza eta sormenezko eraikuntza tailerrei, musikoterapia ikastaroa gehituko zaie.

Barreterapia-tailerrak Basurtuko Udaltegian martxoaren 7an, Begoñakoan apirilaren 5ean, Errekaldekoan apirilaren 6an eta Deustukoan apirilaren 9an izango dira.

Beste alde batetik, sukaldaritza-tailerrak otsailaren 15ean, 16an, 17an,18an,19an eta 20an izango dira, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Castañoseko, Abandoko eta Deustuko udaltegietan, hurrenez hurren.

Mozorrogintza-tailerra, aldiz, Begoñako Udaltegian izango da otsailaren 2an, Errekaldeko Udaltegian otsailaren 3an, Abandoko Udaltegian otsailaren 5ean eta Deustuko Udaltegian otsailaren 6an.

Sormenezko Eraikuntzari buruzko tailerrak otsailaren 11n, 12an, 13an eta 16an izango dira, Zamakolako eskolan, Begoñako Udaltegian, Errekaldeko Udaltegian, eta Deustu Bidarteko Udaltegian, hurrenez hurren.

Bestalde, musikoterapia-tailerrak urtarrilaren 26an Santutxuko Udaltegian, otsailaren 29an Basurtuko Udaltegian, martxoaren 1ean Begoñako Udaltegian, martxoaren 2an Errekaldeko Udaltegian, martxoaren 4an Abandoko Udaltegian eta martxoaren 5ean Deustuko Udaltegian izango dira.

Tailer eta jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, Deustu Bidarteko Udaltegian antolatutakoak izan ezik. Hauek 11:00etan garatuko dira.

Hitzaldiak gurasoentzat
Aurreko edizioen ildo beretik, aurten ere Iñaki Eizmendi hezitzaileak zenbait hitzaldi eskainiko ditu, gurasoei orientabideak emateko, Abando, Basurtu eta Errekaldeko udaltegietan, urtarrilaren 29an, otsailaren 8an eta otsailaren 10ean, hurrenez hurren, baita Zamakolako eskolan martxoaren 4an, 18:00etan. Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira. Eizmendi horietan euskaraz ez dakiten gurasoei seme-alabei lagundu ahal izateko orientabideak emango dizkie.

Guraso zein interesdunek www.ikusietaikasi.net webgunean programazioa, albisteak, bideoak eta agenda kontsultatu ahal izango dute; baita aholkuak, tresnak eta baliabideak jaso ere.

Iazko edizioan 6.800 pertsonatik gora izan ziren parte-hartzaileak
Ikusi eta Ikasi programak 12 urte bete ditu jadanik, 2005ean hasi zenetik, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz ume bilbotarren artean aisialdirako, eta beti modu dibertigarrian.

Iazko edizioan Ikusi eta Ikasi programak 6.861 pertsona batu zituen eta magiaz, musikaz, sukaldaritzaz, antzerkiaz edota dantzaz gozatu ahal izan zuten. Zehatzago, Begoñako Udaltegiak 915pertsona batu zituen, Bilborockek 900, Deustu Bidarteko Udaltegiak 1.034, Errekaldeko Udaltegiak 838, Tiboli eskolak 566, Zamakola eskolak 199, Castañoseko Udaltegiak 52, Abandoko Udaltegiak 380, Basurtuko Udaltegiak 327 eta, azkenik, Karmengo aretoak 1.650 pertsona batu zituen, hain zuzen ere.