ERABAKI DIRA BLV-ART UDAL PROGRAMAREN BARRUAN DAGOEN ARTY WALKS – ARTE ZIRKUITOA ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Yolanda Plaza, Silvia Abril, Arantza Garabieta, Anna Giné, José Luis Fernández eta Nagore Roldán dira aurtengo edizioaren irabazleak.

Arty Walks – Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan irailean eta urrian egin den BLV-ART kultur programaren barruan daude.

Kultura Sailak, joan den irailean eta urrian Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako hainbat lekutan egin den BLV-ART programaren barruan dauden Arty Walks –Arte Zirkuitoa izeneko bisita gidatuak direla eta antolatu duen argazki lehiaketaren irabazleak aukeratu ditu.

Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak argazkilari hauen irudiak aukeratu ditu: Yolanda Plaza, Silvia Abril, Arantza Garabieta, Anna Giné, José Luis Fernández eta Nagore Roldán, BLV-ART-en izpiritua ondoen irudikatzen dutenak direla uste izan dutelako. Hainbat sari jasoko dituzte, bono bat erosketak egiteko Anti liburu-dendan, bi eguneko doako tailerra Truca Rec-en edo bi pertsonentzako afaria inguru horretan dauden “La Viña”, “Zubi-buru” eta “Ágape” jatetxeetan.

Arty Walks –Arte Zirkuitoaren helburua, gune horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortuz joan diren galeria berriak eta hiriko artetik gertu dauden guneak eta sortzaile horiek ekimen hau dela eta prestatu dituzten lanak ezagutaraztea da. Bisita bakoitzean, auzoa bizitzen ari den eraldaketa, eta eraldaketa horrek, inguruan sortzen ari den arte erkidego berriaren garapena eragin duela azaldu zen. Beste alde batetik, galerietako jendeak euren lokalen ezaugarri bereziak partekatu zituen partaideekin.

BLV-ART ekimenaren helburua, inguru horren kultur espezializazioa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez ere, auzo horiek erakargarriak izan daitezen hiriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza mota berriak sortzen ari baitira. Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriko gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu nahi du, gune horretan sortutako kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz eta bertako kaleen zaharberritze prozesuan betetzen duten lana erakutsiz.

Argazkiak esteka honetan daude ikusgai:
http://kulturabarrutik.net/concurso-de-fotos-blv-arty-walks-2015/