ERABAKI DIRA BILBOKO UDALAK ANTOLATUTAKO 2018KO XXX. BILBAINADA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Sari Banaketa ekitaldia abuztuaren 24an izango da, eguerdian, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, Aste Nagusiko ohiko bilbainada kontzertuen barruan.

Kultura Sailak, Radio Nervionekin eta Telebilbaorekin elkarlanean bultzatutako ekimenaren helburua, Bilboko betidaniko abestiaren musika sorkuntza bultzatzea eta jairako izpirituari eta tradizioari eustea da.

 

2018ko XXX. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, José María Larrazabalek idatzitako “Naturaren eskutik” lanari eman dio euskarazko bilbainada onenaren saria. Gaztelaniaz idatzitako bilbainadarik onenari ematen zaion saria, Fernando Ibarraren “Joya Europea 2018” lanak jaso du. Bakoitzak, garaikurraz gain, 955 euroko saria jasoko du.

420 euroko saria jasoko duten zortzi akzesitak hauek izan dira:

ϖ Azul Bilbao Maite Garmendia
ϖ Pongamos que hablo de Bilbao Roberto Gutiérrez de Rozas
ϖ Ondo Bilbao Miguel Ángel Gómez Urtiaga
ϖ Farolín y Zarambolas Aurelio Marroquín Gómez
ϖ Bilbao y las bilbainada Ángel Gorostidi
ϖ Los patos de la ría Rosa Belén López Rodríguez
ϖ Bilbao, capital europea Aurelio Marroquín / Luis Fernando Estévez
ϖ Bilbobus de aniversario Guillermo Garmendia

Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko ostiralean (abuztuaren 24an) izango da Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan, eguerdian, egun horretako bilbainada kontzertuaren barruan. Sariak Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Udaleko beste kide batzuek banatuko dituzte.

Ohikoa denez, Bilboko Udalak, XXX. edizio honetako abesti irabazleak jasoko dituen disko bat argitaratuko du, musikari profesionalek grabatuta. Diskoa Arriaga Antzokian egingo den abenduaren 23ko, igandeko, galan aurkeztuko da. Iazko edizioan, gaztelaniazko lan irabazlea Matías Berrocal Moreren “El tesoro de Bilbao” izan zen, eta euskarazkoa, José María Larrazabalek idatzitako “Euskal pilota Bilbon” lana.

Bilbainada lehiaketa, gure hiriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteak igaro ahala. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetan oinarrituta. Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, hogei abesti inguru aurkezten dira.

Saritutako abestiez gain, edizio honetako epaimahaiak Ohorezko Don Diego sari berezia eman die, Hirian hain sustraituta dagoen musika genero honi eskainitako laguntzarengatik eta bultzadarengatik, Patxi Amezaga urte hauetan guztietan abesti irabazleen diskoak argitaratu dituen grabazio estudioaren eta disko etxearen arduradunari eta José María Amantes konpartsakide nekaezin, hainbat ediziotan epaimahaiko kide eta urte luzez Aste Nagusiko goizetako kontzertuen dinamizatzaileari.

Edizio honetako epaimahaiko kideak hauek izan dira: Nekane Alonso, Kultura Zinegotzia; Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Zinegotzia; Enrique Campos, Nervión Taldeko (TeleBilbao – Radio Nervión) Zuzendaria; Iñaki Uranga, abeslaria; Ana Madariaga, Bilbao Musikako Gerentea, eta Amagoia Loroño Akordeoi Orkestrako zuzendaria.