ENRIQUE PARDO PANTHEATREKO KIDE ETA ROY HART-EKO KO-ZUZENDARIAK ANTZERKI KOREOGRAFIKOARI ETA AHOTSARI BURUZKO TAILERRA ESKAINIKO DU BILBON, ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN – BAD-EN ETA BILBAOESZENAREN LAGUNTZAREKIN

Ikastaroak Pierre-François Blanchard piano jolearen partaidetza ere izango du, eta uztailaren 29tik abuztuaren 4ra eskainiko da, Azkuna Zentroan.

Urriaren 22an hasiko den BAD-en hurrengo edizioan, Linda Wisek eta Daniela Molinak (Pantheatre-Roy Hart) zuzendutako Javier Liñeraren “Barro rojo” ikuskizuna aurkeztuko da.

Enrique Pardo antzerki zuzendari, antzezle, margolari eta idazle ezagunak, Panteathreko sortzaile eta, Linda Wiserekin batera, Nazioarteko Roy Hart Zentro Artistikoko zuzendari denak, antzerki koreografikoari eta ahotsari buruzko tailer bat emango du Bilbon. Prestakuntza ikastaroan Pierre-François Blanchard piano joleak ere hartuko du parte, eta uztailaren 29tik abuztuaren 4ra eskainiko da, Azkuna Zentroan, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren – BAD-en eta Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren – BilbaoEszenaren, laguntzarekin.

Prestakuntza gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskainiko da, eta ahotsa/kantua, antzerki koreografikoa eta mugimendua landuko ditu. Horrela, ahotsa, mugimendua eta testua sintetizatzeko moduak aztertuko dira, eta ahozko performanceari dagokion partean, Roy Hart handiak proposatu zituen ahotsaren erregistro hedatuak landuko dira. Izena emateko eta matrikula egiteko epea zabalik dago jada http://www.pantheatre.com/5-international-es-bilbao.html gunearen bitartez, 50 eurotik hasitako prezioekin.

Enrique Pardo antzerki zuzendaria eta antzezlea da, eta Linda Wiserekin batera, Pantheatre sortu zuen Parisen 1981ean. Liza Mayerrekin eta Roy Hartekin landu zuen ahotsa 1969 eta 1975 artean, eta Europako konpainia enblematikoenetakoa izan zen Roy Hart Theatre mitikoaren jatorrizko trouppeko kide izan zen. Roy hil ondoren, Nazioarteko Roy Hart Zentro Artistiko ospetsuko (Frantzia) kide izaten jarraitu zuen. Idazlea, mitologia greziar-erromatarrean espezialista da, Nazioarteko Mito Jaialdia (Malerargues) zuzentzen du Linda Wiserekin batera, eta hainbat muntaketa zuzendu eta zenbait workshop eman ditu mundu osoan: New Yorken, Santiago de Chilen, Brasilen edo Milanon, besteak beste.

Horrela, urriaren 22tik azaroaren 1era luzatuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren – BAD-en hurrengo edizioan, Javier Liñera euskal antzezleak, Linda Wisek eta Daniela Molinak zuzendutako “Barro rojo” ikuskizuna aurkeztuko du.

Informazio gehiago eta izen emateak: [email protected]