Arriaga Antzokia publikoari itxita egongo da datozen 15 egunetan

– Hartutako neurria gaur arratsaldean bertan sartuko da indarrean eta horrela izanik Mikel Urdangarinen kontzertua bertan behera geratu da; momentuz martxoaren 26ra arte itxiko da, baina egoeraren arabera luzatu liteke.

Bilboko Udalaren aginduaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinatuta, Arriaga Antzokia publikoari itxita egongo da gaurtik bertatik, alegia, 2020ko martxoaren 12tik 26ra bitartean. Hortaz, egun horietarako programatutako emanaldi guztiak bertan behera geratu dira, gaur Mikel Urdangarinek eskaini behar zuen kontzertua barne. Neurria martxoaren 26ra arte ezarri den arren, data horretatik haratago luzatu liteke egoeraren arabera.

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da: sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, Arriaga Antzokiak pazientzia eskatzen du.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da sarrerak edo erosketa tiketak Arriaga Antzokiko lehiatiletan aurkeztuta, ohiko ordutegiaren barruan:
– Astelehenak, astearteak, larunbatak eta igandeak: goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.
– Asteazkenak, ostegunak eta ostiralak: goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio gehiago edota azalpenik nahi duten pertsonek Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri daitezke:
– Telefonoz: 94 479 20 36
– E-maila bidez: [email protected]
– Informazio Bulegora bertaratuta. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:30etik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.