“UDAN ZINEA ZURE AUZOAN” PROGRAMA OSTIRAL HONETAN AMAITUKO DA ARTXANDAN, IKUS-ENTZULE HELDUEI ZUZENDUTAKO BILBOKO BELDURREZKO MARATOIAREKIN. BERTAN “LA NOCHE DEL VIRGEN” ETA “EL ATAÚD DE CRISTAL” FILMAK ESKAINIKO DIRA, BESTEAK BESTE

Bilboko Udalaren aire libreko zine programaren helburua auzoetan eskaintzen den kultur eskaintza zabaltzea da.

Bilboko Udalak joan den uztailean jarri zuen martxan aire libreko “Udan zinea zure auzoan” programa. Ostiral honetan emango zaio amaiera hirugarren edizioari, Artxandako patinaje pistan, Haritz Zubillaga eta Roberto San Sebastián zinegileei eskainitako made in Bilbao beldurrezko zine maratoiarekin, ikus-entzule helduentzat bakarrik. Programazioaren barruan DJ saio bat ere egongo da, jaiari amaiera emateko.

Zine maratoia arratsaldeko 20:30ean hasiko da, eta bertara joateko eta erdialdera itzultzeko Bilbobus zerbitzua 03:00ak arte luzatuko da, zerbitzuak eskainiz orduoro 00:00etatik aurrera. Funikularrak ohiko ordutegia izango du, gaueko 23.00ak arte.

Zine saio berezi horretan Haritz Zubillagaren hiru film labur eskainiko dira, “The Devil on your Back”, “Las horas muertas” eta “She’s Lost Control”, eta Roberto San Sebastiánen beste horrenbeste, “Yayos”, “Agujero” eta “Cumpleaños feliz”. Film labur horiek aperitiboa izango dira, ondoren zinegile bakoitzaren lehenengo film luzea eskainiko baita, FANTeko – Bilboko Zinemaldi Fantastikoko azken edizioko sekzio ofizialetik igaro ziren”El ataúd de Cristal” eta “La noche del virgen”, hain zuzen ere.

14 herrialdetan eskaini den eta mundu osoko zinemaldietan hamabi sari inguru jaso dituen “La Noche del Virgen” lanak ia bi orduko iraupena du, eta odol eta izerdi zurrunbiloa proposatzen die ikus-entzuleei. Muturreko filma da, komedia eta izu nahasketa eszentrikoarekin. Bilboko PLATANOBOLÍGRAFO ekoiztetxeak ekoiztu du, eta industriatik aparte egindako film independentea da, hiru astetan errodatutakoa Zorrotzaurreko pabiloi batean, oso aurrekontu txikiarekin.

“El ataúd de cristal” filma ere modu erabat independentean errodatu zen, eta dagoeneko 13 herrialdetan saldu da, Kanadan, Japonian eta Estatu Batuetan, besteak beste. Filmaren parte nagusia limusina baten barruan gertatzen da, antzezle bakarrarekin (Paola Bontempi). Basque Films ekoiztetxeak ekoiztu du, Life&Pictures etxearekin batera. “El ataúd de cristal” Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldi Fantastikoaren Sekzio Ofizialean estreinatu zen.

AGENDA “UDAN ZINEA ZURE AUZOAN”

ABUZTUAK 11
Amaierako jaia Artxandako patinaje pistan. (Helduentzat)
“MADE IN BILBAO” ZINE MARATOIA:

20:30ean HARITZ ZUBILLAGA SAIO BEREZIA
Film laburrak: “THE DEVIL ON YOUR BACK” + “LAS HORAS MUERTAS” + “SHE’S LOST CONTROL”
Film luzea: “EL ATAÚD DE CRISTAL”
22:30ean ROBERTO SAN SEBASTIÁN SAIO BEREZIA
Film laburrak: “YAYOS” + “AGUJERO” + “CUMPLEAÑOS FELIZ”
Film luzea: “LA NOCHE DEL VIRGEN”