BILBOKO UDALAREN “BIDAIARIEN TXOKOA” PROGRAMAK HITZALDIAK ETA ZINE DOKUMENTALA ESKAINIKO DITU MARTXOAN, IKUS-ENTZULEEI BIDAIEN ETA ABENTURAREN IKUSPEGI PERTSONALA ETA BESTE ERA BATEKOA ESKAINTZEKO

Santutxuko eta Begoñako Udaltegietan egingo diren jarduerek, Andrea Bergarechek eta José Miguel Redondok bakarrik aurrera eramandako esperientziak, Mikel Bringasen familiaren abentura edo Koldo Zubizarretak eta Ainhoa Pérez de Nanclaresek bizikletaz egin duten bidaia ezagutzeko aukera emango digute.

Egitarauaren barruan, Zinebi eta Mendi Film jaialdietatik igaro diren filmak eta Belgikari buruzko erakusketa bat ere jasoko dira, Begoñako liburutegian, martxoaren 16ra arte.

 

Bilboko Udalak “Bidaiarien Txokoa” egitarauaren beste edizio bat inauguratuko du datorren astean. Martxoan zehar bidaien eta abenturaren bestelako ikuspegia eskainiko die ikus-entzuleei, Santutxuko eta Begoñako udaltegietan: lehen pertsonan emandako hitzaldiak, zinea, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian, Zinebin, eta Mendi Film Festival jaialdian egon diren izenburu ezagunekin.

Programazioa Belgikari buruzko erakusketa batekin osatuko da. “La ventana belga” izenburuarekin, hilabete honetako 5etik 16ra Begoñako liburutegian bisitatu ahal izango den erakusketa herrialde horretan zentratuko da; bere kultura eta tradizioak, baliabide turistikoak, egileak, ondarea eta arkitektura, Belgikako lurraldearen historia eta gaurkotasuna hobeto ezagutzen lagunduko duten material grafikoen eta dokumentalen aukeraketarekin.

Ohikoa denez, Begoñako Udaltegiak, euren bizitza esperientziarengatik edo egindako bidaien emaitzarengatik, beste mota bateko ikuspegia eskainiko duten pertsonak protagonista izango diren hitzaldi zikloa jasoko du. Hitzaldiekin batera ikus-entzunezko emanaldiak egongo dira, protagonistek eurek azaldutakoak.

Hitzaldiak martxoaren 7an hasiko dira, motxila batekin eta bidaiatzeko gogo handiarekin, bizitzen ari zen Mexikon dena uztea eta itzulerako datarik gabeko bidaiari ekitea erabaki zuen Andrea Bergarecheren esperientziarekin. Horrela eman zion hasiera Argentinatik Kolonbiara, Paraguaitik, Boliviatik, Perutik eta Ekuadorretik igaroz, eraman zuen bakarkako abenturari. Bakarrik eta autostopez egin gura izan zuen, bertako biztanleekin harreman sakonagoa izateko.

Mikel Bringasek, bere aldetik, 2014an familiarekin hasi zuen Afrikan zeharreko bidaia kontatuko du martxoaren 9an. Afrikako kontinenteak betidanik erakartzen zuen Donostiako familia hori. Ikuspegi geografikotik oso urrun ez dagoen arren, kulturaren aldetik dagoen aldea nabarmena da, eta familian bidaiatzeko jomuga zaila dela ematen du. Baina ez da horrela. Duela lau urte Senegalera eta Gambiara joan ziren pedalei emanez, 8 eta 5 urteko seme-alabekin. Euren esperientzia ikus-entzuleei kontatuko die, “Senegal – Gambia ndanka ndanka” hitzaldian.

Martxoaren 12an José Miguel Redondoren txanda izango da, autokarabanan Alaskatik egin zuen bidaiari buruzko hitzaldiarekin. Alaska azken muga dela diote, natura dela bertako ezaugarri nagusia, eta planeta osoan errepideko bidaiarik hoberenak egin daitezkeen lekua ere badela. Horretara joan zen, hain zuzen ere, Alaska autokarabanan bisitatzera, sartu ezinezko basoen artean dauden agertoki basatien, glaziarren, badian flotatzen ari ziren icebergen, eta Ipar Amerikako mendi garaienetako batzuen bila. Bertan hartzak, altzeak, otsoak, buru zuriko arranoak eta izoztutako hormen aurrean saltoka ari ziren baleak aurkitu zituen. Hitzaldian, Estatu Batuetako inguru horretara errepideko bidaia egin ahal izateko aholku praktikoak eskainiko ditu Redondok.

Hitzaldi zikloa martxoaren 15ean amaituko da, euskaraz eskainiko den “Munduan bizikletaz: Amerikan” hitzaldiarekin. 2015eko udan, Buenos Airesen hasita, Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Pérez de Nanclares hegoalderantz pedalei ematen hasi ziren. Baso, aintzira, glaziar, lautada amaiezin eta paisaia ederren artean “munduaren amaierara” heldu ziren. Pedalei ematen jarraitu zuten, iparralderantz oraingoan, eta ibilbide horretan gatz basamortuak eta beste planeta batekoak ziruditen paisaiak zeharkatu zituzten.

ZINE DOKUMENTALA
Programazioa hiru zine saiorekin osatuko da, Santutxuko Udaltegian, martxoaren 6an, 14an eta 16an. Saio horietan aurretik Zinebin eta Mendi Film Festivalean ikusi ahal izan diren filmak eta dokumentalak eskainiko dira. Horrela, datorren astelehenerako, ZINEBIren azken ediziotik igaro diren hiru dokumental labur eta animaziozko beste bat programatu dira. Saio horretan, “Areka” animazio filmaren -Euskal Zinearen Sari Nagusia ZINEBIren azken edizioan- atzean dagoen Atxurra Kolektiboaren eta “Ronda de poniente” dokumentalaren arduradunak diren Kepa Sojoren eta Sonia Palaciosen presentzia izango dugu.

Mendi Film jaialditik igaro diren lanak hauek izan dira: neguan Kanadako Artikotik egindako zeharkaldia dokumentatzen duen “The Frozen Road” (24 min. Erresuma Batua) -Zuzendaritza Hoberenaren Saria Mendi Film Festival jaialdiaren azken edizioan-; “The Last Honey Hunter” (35 min. EEBB) Jaialdiko Kultura eta Natura alorretako Film Hoberenaren Saria; 68 urterekin mendiko lasterketak korritzen lau hamarkada daramatzan Ireneren historia kontatzen duen “Aurrera” (7′. Euskadi); eta Euskaraz egindako film hoberenaren saria lortu zuen “Zortzi Yukon” (45′. Euskadi). Film guztiak Jatorrizko Bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin.

Ohikoa denez, egitarauak, beste lekuetako soinuak ezagutzeko kontzertua ere jasoko du. Oraingo honetan, rumba, reggaea, swinga eta beste erritmo bero batzuk fusionatzen dituen “Sabes muy bien” taldea izango da egitarauari musika ukitua emango diona. Kontzertua MARTXOAREN 13an izango da Santutxuko Udaltegian. Ekitaldi guztietarako sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

ERANSKINA: AGENDA

“BIDAIARIEN TXOKOA”

Hitzaldiak + ikus-entzunezkoak:
Begoñako udaltegian (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan).

MARTXOAK 7, 19:30ean. “Viajando sola: De Argentina a Colombia en autostop”, Andrea Bergareche.
MARTXOAK 9, 19:30ean. “Senegal – Gambia ndanka ndanka”, Mikel Bringas.
MARTXOAK 12, 19:30ean. “En autocaravana por Alaska: La última frontera”, José Miguel Redondo.
MARTXOAK 15, 19:30ean. “Mundua bizikletaz: Amerikan”, Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Pérez de Nanclares. (Euskeraz)

Emanaldiak:
Santutxuko udaltegian.

MARTXOAK 6, 19:30ean.
“Areka” (7′. Euskadi), “Hombre negro sin identificar” (15′. Espainia), “Ronda de poniente” (19′. Euskadi) eta “La fiebre del oro” (25´ Euskadi).
ZINEBI
MARTXOAK 14, 19:30ean.
“The Frozen Road” (24 min. Erresuma Batua) eta “The Last Honey Hunter” (35 min. EEUU).
Mendi Film Festival.
MARTXOAK 16. 19:30ean.
“Aurrera” (7′. Euskadi), “Zortzi Yukon” (45′. Euskadi).
Mendi Film Festival.

MARTXOAK 13
19:30ean, Santutxuko udaltegian
Kontzertua: “Sabes muy bien” (rumba, reggae, swing… fusioa)
Sarrera librea

MARTXOAK 5 – 16
Begoñako Udaltegiko liburutegia
Erakusketa. “La ventana belga”

Ekitaldi guztietarako sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.