BILBOKO UDALAREN “BIDAIARIEN TXOKOAK” HITZALDIAK, DOKUMENTALAK ETA MUSIKA ESKAINIKO DITU BEGOÑAN ETA SANTUTXUN AZAROAREN 23TIK ABENDUAREN 3RA

Hitzaldi zikloak hainbat bidaiariren esperientziak hurbilduko dizkie ikus-entzuleei, ikuspegi bakar eta desberdinetik. Esperientzia horien artean goi mendiko espedizio bat, munduari familian emandako itzulia edo emakume izanda bakarrik bidaiatzeko aholkuak daude.

Egitarauaren barruan, Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan aurkeztu diren eta bidaien inguruko gaiak aurkezten dituzten film laburrak eta dokumentalak ere jasotzen dira.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, bidaien eta abenturaren ikuspegi hurbilekoa eta desberdina eskainiko du, berriro ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, “Bidaiarien Txokoa” programaren bitartez. Berrikuntza gisa ohikoa den Begoñako Udaltegiarekin batera Santutxuko Udaltegia ere hartuko duen hamabigarren edizio honetan, bidaia espedizioei buruzko hitzaldi zikloa egongo da, lehen pertsonan, eta baita Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan egon diren izenburu ezagunak jasoko dituzten ikus-entzunezko zenbait saio ere.

Azaroaren 23tik aurrera, eta bi astez, euren bizitza esperientziarengatik edo egindako bidaien emaitzarengatik, beste mota bateko ikuspegia eskainiko duten pertsonak protagonista izango diren hitzaldi zikloa egingo da. Begoñako Udaltegian egingo diren hitzaldiekin batera ikus-entzunezko emanaldiak egongo dira, protagonistek eurek azaldutakoak.

Hitzaldiak datorren astean hasiko dira, balio handiko bi lekukotzarekin. Alde batetik, AZAROAREN 23an, Iker eta Eneko Pou anaiek, 2014ko udaberrian, Indiako Himalaian dagoen Baghirathiko mendikatera egin zuten espedizioa kontatuko dute. Bertan, eta baldintzak oso txarrak ziren arren, bide berria zabaltzea lortu zuten, 6.500 metroko mendi batean. Patricia Jiménezek, bere aldetik, gaur egun ere oraindik oso polemikoa den gaia landuko du AZAROAREN 25ean, bakarrik bidaiatzen duten emakumeen gaia, hain zuzen ere. Gai hori lantzen duen blog-a egin du, eta beldurrak, zalantzak, gizartearen presioa eta segurtasun falta aipatuko ditu, guztiak ere, emakumeek, bakarrik bidaiatzen dutenean aurkitzen dituzten oztopoak. Dena den, emakume askok, oztopo horiek gainditu eta benetako abenturez gozatzea lortzen dute.

Hitzaldien zikloak familian egindako munduari itzulia ere jasoko du, emaztearekin eta bi alaba txikiekin bidaia handiari ekitea, beste ikuspuntu batekin, jakina, erabaki zuen Roberto Salazarren eskutik. Azkenik, Osvaldo Naviak, 2015ean bizi izan duen esperientzia konpartituko du ikus-entzuleekin; 5.000 kilometro bizikletaz Ruta 5 izenez ezagutzen den errepide Panamerikarretik.

Hitzaldi zikloarekin batera, Santutxuko Udaltegiak ikus-entzunezkoen hiru saio jasoko ditu, AZAROAREN 24an eta 26an eta ABENDUAREN 2an. Horietan, aurretik Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan parte hartu duten zenbait film eta dokumental eskainiko dira. Eskainiko diren lanek nazioarteko izaera markatua dute, eta gai anitzetan zentratzen dira, mendia, surfa edo natura basatiena, besteak beste.

Egitaraua osatzeko batez ere umeei zuzendutako jarduera. “Mundureando con Faustina”, Eneko Etxebarrietak, 4 urtez, 32 herrialdetan 46.000 kilometro eginez, munduari bizikletaz bira emanez, izan zuen esperientzian oinarritutako ipuin kontakizun bitxia da. Emanaldia AZAROAREN 27an izango da, Santutxuko Udaltegian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Edizio honetako programazioa abenduaren 3an itxiko da, arratsaldeko 19:30ean, Bab Sharqi bikoteak eskainiko duen kontzertuarekin. “Melodías en la ruta de la seda” emanaldiak musika bidaia eskainiko die ikus-entzuleei, Ekialde Ertaineko kultura, musika eta erritmo aberastasuna erakusteko. Errepertorioan melodia arabiarrak, otomanoak eta pertsiarrak jasotzen dira, laute arabiarra, rugab afganoa, tar iraniarra edo tombak pertsiarra bezalako musika-tresnekin interpretatuak.

Aurreko hamar edizioetan, “Bidaiarien Txokoak” erantzun bikaina jaso du, herritarren partaidetzari dagokionez. Azken edizioan 1.500 pertsona inguru bildu zituen.

ERANSKINA: AGENDA
“BIDAIARIEN TXOKOA”

Hitzaldiak + ikus-entzunezkoak:
Begoñako udaltegian (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan). Sarrera dohainik.

AZAROAK 23, 19:30etan. “Indian Summer Festival”, Iker eta Eneko Pou anaiak.
AZAROAK 25, 19:30etan. “¿Y si viajo sola”, Patricia Jiménez.
AZAROAK 30, 19:30etan. “Vuelta al mundo en familia”, Roberto Salazar.
ABENDUAK 1, 19:30etan. “Ruta 5 en bici”, Osvald Navia.

Emanaldiak:
Santutxuko udaltegian. Sarrera dohainik.

AZAROAK 24, 19:30etan. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko – ZINEBIko azken edizioan aurkeztutako film laburren aukeraketa.
AZAROAK 26, 19:30etan. Mendi Film Festival: “2T On Piju Peak” eta “Drawn”.
ABENDUAK 2, 19:30etan. Mendi Film Festival: “Duct Tape Surfing” eta “The Quest for Inspiration”

AZAROAK 27
19.30 Santutxuko udaltegian
Ipuin kontalariak “Mundureando con Faustina”. Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabi.
Sarrera librea

ABENDUAK 3
19:30 Santutxuko udaltegian
Kontzertua
Bab Sharqi bikotea “Melodías en la ruta de la seda”
Ekialde Ertaineko musika.