BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBIK ATRAPADOS POR LA SERPIENTE DOKUMENTALA ESTREINATUKO DU “BERTOKO BEGIRADAK – MIRADAS DESDE EUSKADI” SEKZIOAREN BARRUAN

<strong>Álvaro Fierrok eta Ibon Ibarluzeak zuzendu duten filmak Cancer Moon Bilboko rock taldearen ibilbide pertsonalean eta taldekoan sakontzen du. ZINEBIren lankidetza duen proiektua BIHAR ikusi ahal izango da Kale Nagusiko BBK Aretoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. </strong>

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI), Álvaro Fierroren eta Ibon Ibarlucearen, Atrapados por la serpiente dokumentala estreinatuko du bihar “Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi” sekzioaren barruan. ZINEBIren lankidetza duen proiektua BIHAR ikusi ahal izango da Kale Nagusiko BBK Aretoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Filma gaur goizean aurkeztu da Bilbon, Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea zuzendarien presentziarekin, Ernesto del Río ZINEBIko zuzendariak eta Vanesa Fernández Guerra jaialdiko programatzaileak lagunduta.

Bandak grabatu zuen lehenengo diskoaren izenburu bera daraman Atrapados por la serpiente lanak, 80ko hamarkadaren amaieran, Jon Zamarriparen eta Josetxo Anituaren eskutik, Bilbon sortu zen bandaren inguruko historia globala kontatu nahi du. 20 urte baino gehiago igaro dira Getxoko Gwendoline aretoan eskaini zuten zuzeneko azken emanalditik, eta oihartzun mediatiko handirik izan ez zuen banda den arren, bere oihartzuna ez da oraindik ahaztu entzuleen artean.

Edozein eremu konbentzionaletik ihes egiteko behar adinako kriterio izan zuen banda izan zen, eta inor ez zegoen lekuan gelditu zen. Askorentzat, euren garaiaren aurretik zihoazenak. 1988an taldea sortu zenean, ziurrenez eurentzat prestatuta ez zegoen eszenari egin behar izan zioten aurre. Horrela, filmak, historia unibertsalean sartzen ditu ikus-entzuleak, dokumental modura. Bertan, musika medio naturala bilakatzen da norbanakoaren nortasunaren bilaketan, Josetxo Anitua bandako abeslariaren erreferentziarekin. Batzuek gaur egun ere oraindik esaten dutenez, estatu osoko frontman onena izan zen.

Álvaro Fierro 160 metros izeneko dokumentalaren zuzendarietako bat ere izan zen. Bertan, 90eko hamarkadan Bilboko itsasadarraren bi aldeek ezagutu zuten hiri eraldaketa kontatzen zuen, ezkerraldeko punk sozialaren eta eskumaldeko Getxo Sound izenekoaren arteko aldeak azpimarratuz. Orduan ikusi zuen, ia inor konturatu barik, Cancer Moon izeneko talde bat zegoela, Eskorbuto, Zarama edo el Inquilino Comunista taldeen osperik izan ez bazuen ere, gaur egun oraindik ere bizirik dirauen eragina izan zuen Bilboko taldea. Hori dela eta, proiektu hau banda horretan zentratzen da.

“Bertoko begiradak – Miradas desde Euskadi” zikloaren bitartez, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, euskal ikus-entzunezkoen industriako ekoizleen, zinegileen, teknikarien eta profesionalen aldeko apustu sendoa egiten jarraitzen du bere programazioan eta aurreko edizioetan egin duen bezala, arreta berezia eskainiz azken aldiko euskal ekoizpen lanei.

Oraingo honetan zortzi lan aurkeztuko dira, sei dokumental eta fikziozko bi film, eta horien artean azpimarratzekoa da ZINEBIren laguntza duen eta bihar, arratsaldeko 19:30ean, BBK aretoan estreinatuko den filma. Proiekzioa osatzeko, Cancer Moon taldearen omenezko kontzertua eskainiko da, 21:30etik aurrera. Bertan, Julien Elsie, Cápsula, Aran,a Yellow Big Machine, Belako, Motorsex, Bakelite eta Munlet taldeek hartuko dute parte.

ATRAPADOS POR LA SERPIENTE TRAILERRA:

FITXA TEKNIKOA
Izena – Atrapados por la serpiente (2017) 65 min.
Generoa – Dokumentala
Zuzendaritza eta gidoia – Álvaro Fierro eta Ibon Ibarlucea.
Ekoizle exekutiboa – Diego Urruchi.
Ekoizlea – Raúl López Ortega / Media Attack.
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI) laguntzarekin.