BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK – ZINEBI 61EK, ALEXE POUKINEREN SANS FRAPPER FILM BELGIKARRA AURKEZTUKO DU LEHIAKETATIK KANPOKO BEAUTIFUL DOCS. MJNDUKO DOKUMENTALEN PANORAMA SEKZIOAN

• Emanaldia gaur 20:00etan eta bihar 18:00etan izango da, Golem–Alhondiga zine aretoetako 7. aretoan.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk, Alexe Poukineren Sans frapper / That Wich Does not Kill (Belgika, 2019. Dok. 85 min.), filma aurkeztu du lehiaketatik kanpoko Beautiful Docs. Munduko Dokumentalen Panorama sekzioan, bortxatua izan den 19 urteko neska baten lekukotzan oinarritzen den dokumental zorrotza, gizarteak indarkeria matxista ulertzen duen moduari buruz hausnartzeko gure gizartean beharrezkoa eta premiazkoa dena.

Gaur goizean aurkeztu da Bilbon, zuzendaria, Belgikan bizi den Alexe Poukine frantsesa, bertan zela, Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak lagunduta. Emanaldiak gaur arratsaldean 20:00etan, eta bihar 18:00etan, izango dira, Golem-Alhondiga zine aretoetako 7. aretoan.

Sans frapper / That Wich Does not Kill filmak Visions du Réel (Nyon, Suitza) Nazioarteko Zinemaldiko Film Berritzaileenaren Epaimahaiaren Saria lortu du, eta beste batzuetan ere hartu du parte, Marsellakoan (FID, Frantzia), DokuFesten (Kosovo), Sheffieldekoan (Britainia Handia), Palicekoan (Serbia) eta Lussaseko (Frantzia) États Téraux du Film Documentaire izenekoan, besteak beste. Poukinek, Dormir, dormir dans les pierres bere lehen film luzearen proiekzioaren ondoren 2013an berarekin hitz egitera joan zen emakume batek idatzitako testu batean oinarritzen du zinta.

Neskak Ada zuen izena, eta bederatzi urte lehenago, 19 urte zituela, ezagutu zuen gizon batek hiru aldiz bortxatu zuenean izan zuen esperientziari buruz idatzi zuen. Zuzendariak Adaren testuari buruz hitz egin zuen neska adiskideekin eta beste artista batzuekin, eta horietako askok antzeko esperientziak izan zituztela adierazi zioten. Beraz, testua hitzez erreproduzitzeko eta euren bizitzako ekintzekin konbinatzeko aukera eman zien. Emaitza, zinta zorrotza da formaren aldetik. Alde batetik, biktima nahi ez duen ikusgaitasunetik babesten du, eta, bestetik, filmeko protagonistei zein ikus-entzuleei gai konplexu horren inguruko hausnarketa sakona ahalbidetzen die.

Zenbait elkarrizketatan, protagonistak euren etxeetan filmatu zituzten kamera estatiko batekin. Kamerak, lehen planoen eta erdi planoen bitartez soil-soilik, hainbat testuinguru eta adin dituzten 12 emakume eta gizon bi (harreman batean zeudela bortxaketa bat egin zutela ohartu diren gizonak) aurkezten dizkigu.

Edizio honetan, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk, duela denbora gutxi egindako bederatzi film aukeratu ditu lehiaketatik kanpoko Beautiful Docs. Munduko Dokumentalen Panorama sekziorako, egungo munduan gaurkotasuna duten gaiak lantzeko oso lengoaia desberdinak erabiltzen dituztenak. Alexe Poukineren Sans frapper / That Wich Does not Kill filmaz gain, ostegunera arte ikus-entzuleek film hauek ikusi ahal izango dituzte Golem–Alhondiga zine aretoetan: Alain Cavalier frantsesaren Être vivant et le savoir, eta Sergei Loznitsa dokumentalgile ospetsuaren State Funeral.

FITXA TEKNIKOA:
“SANS FRAPPER” (That Which Does Not Kill) (DOK – Belgika, 2019, 85 min)
Zuzendaritza /gidoia: Alexe Poukine
Edizioa: Agnès Bruckert
Soinua: Marie Paulus, Bruno Schweisguth
Ekoizpena: Centre Vidéo de Bruxelles, Alter Ego Production, RTBF, Bip TV